YouVersion Logo
Search Icon

IRTEERA 18

18
Moisesek eta beronen aitaginarreba Jetrok elkar aurkitu
1Jakin zuen Madiango apaiz eta Moisesen aitaginarreba zen Jetrok#18,1 Jetro: Ik. 2,18 oh., Jainkoak Moisesen eta bere herriaren alde egin zuen guztia: nola atera zituen israeldarrak Egiptotik.
2Jetrok, Moisesen aitaginarrebak, etxean jasoak zituen Moisesek bere ondotik bidali zituen#18,2 bere ondotik bidali zituen: Ez dugu beste inon iraizpen honen berririk. Moisesen emaztearen azken aipamena 4,25-26koa da. Tzipora emaztea 3eta bi semeak. Hauetako bati Gerxom —hau da, «Etorkin hemen»— zeritzon, Moisesek esan zuenagatik: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean»;#bi semeak Eg 7,29. Gerxom 2,22. 4besteari Eliezer#18,4 Eliezer: Orain arte ez genekien (ik. 2,22) Moisesek Gerxomez aparte beste semerik zuenik. —hau da, «Nire Jainkoa lagun»— zeritzon, honela esan baitzuen Moisesek: «Nire aitaren Jainkoa laguntzera etorri zait eta faraoiaren ezpatatik libratu nau».
5Jetro aitaginarreba Moisesengana joan zen honen emazte eta semeekin, basamortuan kanpatua zegoen tokira, Jainkoaren mendira#18,5 Jainkoaren mendia: Ik. 3,1 oh.. 6Mandatu hau bidali zion Moisesi: «Neu, zure aitaginarreba Jetro, nator zu ikustera, zeure emazte eta semeekin».
7Moises bere aitaginarrebari bidera atera zitzaion, eta, ahuspezturik, besarkatu egin zuen; elkar agurtu ondoren, oihal-etxolan sartu ziren. 8Moisesek Jetrori kontatu zion Jaunak faraoiaren eta egiptoarren bizkarretik Israelen alde egin zuen guztia, bidean izan zituzten eragozpenak, eta nola libratu zituen Jaunak guztiotatik.
9Jetro poztu egin zen, egiptoarren eskuetatik libratuz Jainkoak israeldarrei egin zien on guztiarengatik, 10eta esan zion: «Bedeinkatua Jauna, faraoiaren eta egiptoarren eskuetatik libratu zaituena! 11Orain bai, badakit jainko guztien aldean handia dela Jauna, egiptoarrek herria harrokeriaz erabili zutelarik#18,11 egiptoarrek… zutelarik: Jatorrizkoan iluna da esaldia; agian, osatu gabe gelditu delako., haien menpetik libratu baitu».
12Moisesen aitaginarreba Jetrok erre-opari eta sakrifizioak eskaini zizkion Jainkoari. Gero, Aaron eta Israelgo arduradun guztiek otordua egin zuten Moisesen aitaginarrebarekin Jainkoaren aurrean.#Jainkoaren aurrean otordua 24,11; Has 26,26-31; 31,54; 1 Kro 29,22.
Moisesek epaile laguntzaileak hautatu
13Biharamunean, Moises herriaren auziak erabakitzera eseri zen; jendea zutik zegoen haren aurrean goizetik arratsera.#epaile laguntzaileak hautatu Zen 11,11-30; Dt 1,9-18; 17,8-13. 14Moises herriarekin egiten ari zena ikusirik, aitaginarrebak galdegin zion:
—Zer ari zara egiten herriarekin? Nola ari zara zeu bakarrik epaitzen, jendea egun osoan zutik egotera behartuz?
15Moisesek erantzun zion:
—Herria niregana dator, Jainkoaren nahia ezagutzeko.#Jainkoaren nahia ezagutzeko 33,7. 16Elkarren arteko arazoren bat dutenean, niregana jotzen dute, eta nik erabakia ematen diet eta Jainkoaren arauak eta legeak ezagutarazten.
17Honela ohartarazi zion aitaginarrebak:
—Zure jokaera ez da egokia. 18Leher eginak geldituko zarete, bai zeu, bai zeurekin duzun herria, astunegia baita zeregin hau zeuk bakarrik bete ahal izateko.#zeregin astunegia Eg 6,1-6. 19Onar ezazu, bada, nire aholkua, eta izan dezazula lagun Jainkoa! Zu herriaren ordezkari zara Jainkoaren aurrean eta herriaren arazoak aurkeztu behar dizkiozu berari; 20jendeari, berriz, arauak eta legeak irakatsi eta nola bizi eta jokatu behar duten jakinarazi. 21Gainerakoetarako, bereiz itzazu herri osoaren artetik gizon iaioak, Jainkoari begirune diotenak, fidagarriak eta eskupeko-zale ez direnak, eta ezarri mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarreko taldeen buru. 22Hauek epaituko dute herria aldi oro; arazo nagusienak zeuri ekarriko dizkizute, baina garrantzi gutxiagokoak beraiek erabakiko dituzte. Honela, zama arinduko dizute eta eramaten lagunduko. 23Hala jokatzen baduzu eta Jainkoak hala nahi badu, eutsi ahal izango diozu zeure egitekoari eta jende guztia bakean itzuliko da nor bere txokora.
24Onartu zuen Moisesek bere aitaginarrebaren aholkua eta haren esanaren arabera egin zuen: 25Israelgo gizonik iaioenak aukeratu eta herriko buru ezarri zituen, mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarreko taldeen gain aginpidea emanez. 26Hauek epaitzen zuten herria aldioro; arazo korapilotsuenetan Moisesengana jotzen zuten, baina garrantzi gutxiagokoak beraiek erabakitzen zituzten.
27Ondoren, Moisesek azken agurra egin zion bere aitaginarrebari, eta hau bere herrialdera itzuli zen.#bere herrialdera itzuli Zen 10,29-32.

Currently Selected:

IRTEERA 18: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy