YouVersion Logo
Search Icon

KOHELET 4

4
Bidegabekeria ugari
1Hausnartzen ari izan nintzen
eguzkipean zenbat bidegabekeria
egiten den.
Ikusi nituen zapalduen malkoak,
eta kontsolatzailerik ez;
zapaltzaileen eskua
gogor ari zitzaien,
eta kontsolatzailerik ez.#bidegabekeria 5,7+.
2Zori hobekotzat jotzen ditut
hilak biziak baino,#Zori hobeko jaio ez dena 6,3; Jr 20,18; Jb 3,11-16; 10,18-19.
3eta biok baino zoriontsuago
jaio ez dena
eta eguzkipean egin ohi diren
okerrak ikusi ez dituena.
Lana
4Ikusi ditut, orobat,
jendearen lan guztiak
eta eginahalen emaitzak:
elkarrentzako bekaizkeriaz
eginak denak.
Hau ere huskeria da
eta haizea atzeman nahia bezalakoa.#huskeria, haizea atzeman nahi izatea 1,14+.
5Ergela, eskuak tolestatu eta
goseak hiltzen da#4,5 goseak hiltzen da: H.h., bere haragia jaten du..#ergelaren zoriaz Es 6,11.
6Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi,
esku beterik neketan baino#4,6 Testuak, hemen, haizea atzeman nahi izatea eransten du; baina esaldi hau alferrik dagoela dirudi..
7Beste zentzugabekeria hau ere
ikusi dut eguzkipean:
8Demagun
bakarrik bizi dela gizon bat;
ez du lagunik, ez seme-alabarik,
ez anai-arrebarik,
eta, hala ere,
etengabe dihardu lanean,
ez da asetzen aberasteaz,
galdetu ere ez du egiten bere baitan:
«Norentzat ari ote naiz lanean,
neure buruari atseginak ukatuz?»
Horra beste zentzugabekeria
eta lanbide txarra.
Elkartasuna
9Hobe, bi elkarrekin ari izatea
bakarka baino,
elkartze horretatik
etekin hobea aterako baitute.
10Bietarik bat eroriko balitz,
besteak jasoko luke;
baina urrikalgarri bakarrik dagoena;
eroriko balitz,
ez bailuke izango nork jaso.
11Orobat, bik, batera lotaratuz,
elkar dute berotuko;
bakarrik dagoena nola berotu?
12Bati erasotzen diotelarik,
biek eginen dute aurre.
Hiru hariko soka etetea gaitz.
Gaztea eta zaharra
13Hobe, gazte behartsu baina zuhurra,
aholkurik nahi ez duen
errege zahar eta zoroa baino.
14Zeren gaztea,
noizbait presondegian egona
eta bere herrian behartsu jaioa
izanik ere,
errege-aulkira igo baita,
15eta zaharraren tokian altxatzen den
gaztearen alde jartzen ikusi dut
eguzkipean dabilen jende guztia ere.
16Ezin zenbatu#4,16-17 Hebreerazko testua iluna da tx. hauetan; itzulpena ez da ziurra. ahalako herri baten
buruzagi izan arren,
gerokoak ez dira
harekin ere pozik izanen.
Hau ere huskeria da,
haizea atzeman nahi izatea.#huskeria 1,14+.
Otoitz egitean
17Zabiltza arretaz
Jainkoaren etxera sartzean,
hobe duzu entzutera hurbildu,
ergelek egin ohi duten oparia
eskaintzera baino;
ergelek ez baitakite
gaiztakeria baizik egiten.#Hobe esana bete, oparia eskaini baino 1 Sm 15,22+.

Currently Selected:

KOHELET 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy