YouVersion Logo
Search Icon

KOLOSARREI 4

4
1Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia.#zeruan nagusia Ef 6,9.
AZKENA (4,2-18)
Zenbait aholku
2Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez.#Izan iraupentsu otoitzean Ef 6,18; Flp 4,6; 1 Ts 5,17. 3Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.#Egin otoitz gure alde Erm 15,30; Ef 6,19; 2 Ts 3,1. 4Egin otoitz misterioa behar bezalako hitzez#4,4 behar bezalako hitzez: Edo nire betebeharra denez. adierazi ahal izan dezadan.
5Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz.#kristau ez direnekin Ef 5,15-16; 1 Ts 4,11-12. 6Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez.#erantzuten jakinez 1 P 3,15.
7Tikiko anaia maiteak, zerbitzari leial eta Jaunaren zerbitzuan lankide dudanak, emango dizue nire gorabeheren berri.#Tikiko Ef 6,21-22+. 8Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten. 9Berarekin batera, zeuen herritar Onesimo#4,9 Onesimo: Ik. Filemoni Gutuna. Hemendik dakigu Onesimo kolosarra zela. anaia leial eta maitea bidaltzen dizuet. Hauek emango dizuete hemen gertatzen den guztiaren berri.
Azken agurra
10Goraintziak ene kartzela-lagun Aristarko eta Bernaberen lehengusu Markosen izenean (hau zuek ikustera joango balitz, har ezazue ongi, agindua dizuedanez).#Aristarko Eg 19,29; 27,2; Flm 24. Markos Eg 12,12.25; 13,13; 15,37; Flm 24. 11Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit. 12Herritar duzuen Epafrasek#4,12 Epafras: Ik. 1,7 oh. ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak. 13Neu nauzue testigu zenbat neke hartzen duen zuengatik, baita Laodizea eta Hierapoliskoengatik#4,13 Hierapolis: Asia Txikiko Frigia eskualdeko hiria, Laodizea bezala (ik. 2,1 oh.). ere. 14Goraintziak Lukas sendagile maitearen eta Demasen izenean.#Lukas, Demas 2 Tm 4,10.11; Flm 24.
15Agur itzazue Laodizeako senideak, Ninfa eta honen etxean biltzen den eliz elkartea. 16Zuek irakurri ondoren, bidali gutun hau Laodizeako eliz elkarteari ere, irakur dezaten. Eta zuek ere irakurri Laodizeara bidali nuena#4,16 bidali nuena: Ezagutzen ez dugun gutunen bat aipatzen du; zenbaiten ustez, gutun hori efesoarrei eginikoa bera da.. 17Esan Arkipori, saia dadila Jaunarengandik hartu zuen eginkizuna betetzen.#Arkipo Flm 2.
18Neure eskuz idazten dizuet azken agurra: Paulok. Oroit zaitezte kartzelan nagoela. Grazia zuekin.#Neure eskuz agurra 1 Ko 16,21+. kartzelan Ef 3,1; 4,1; 6,20; Flp 1,7.13.

Currently Selected:

KOLOSARREI 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy