YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 23

23
Daviden azken hitzak
1Hona Daviden azken hitzak:
«Honela mintzo da
Jeseren seme David,
goienean ezarritako gizona,
Jakoben Jainkoaren gantzutua,
Israelgo kantari#23,1 Israelgo kantari: Honela ere itzul daiteke: israeldarren abestietan goraipatua. Davidi eginiko goraipamen bat 1 Sm 18,7an aurki daiteke. eztia.#Daviden azken hitzak 1 Erg 2,1-9. Ik. Has 49.
2Jaunaren espiritua
mintzo da niregan,
haren hitza nire ahoan.#Jaunaren espiritua mintzo da niregan Mt 22,43.
3Israelen Jainkoa mintzatu da,
Israelen Harkaitzak esan dit:
“Gizon-emakumeen
agintari zuzena,
Jainkoarekiko begirunez
agintzen duena,#Israelen Harkaitza Sal 28,1+.
4egunsentiko argia bezalakoa da,
goiz-alba garbian
jaikitzen den eguzkia,
lur bustian ernetako belarrari
diz-diz eragiten dion goiz-argia”.
5Horrelakoxea nire ondorengotza
Jainkoaren babespean.
Egin du nirekin betiereko ituna,
denetan ongi arautua eta sendoa#23,5 ongi arautua eta sendoa: Errege-etxea beti iraunarazteko promesaz ari da (ik. 7,16)..
Berak ematen dit garaipen betea,
berak betetzen nire irrika guztiak.#betiereko ituna 7,12. garaipen betea Is 61,11.
6Maltzur-gaiztoak, aldiz,
eskuan hartu gabe
botatzen diren sasien antzeko,#sasiak… erretzeko Is 33,12. Ik. Jn 15,6.
7ukitu behar dituenak
burdina eta lantza-kirtena
hartzen ditu,
sutara bota eta erretzeko».
Daviden gudariak
(1 Kro 11,10-47)
8Hona hemen Daviden gudari adoretsuen izenak:
Ix-Baal hakmondarra, hiru ausarten#23,8 hiru ausarten: Testuan bi talde berezi agiri dira: Hirurak eta Hogeita Hamarrak. Zail da, batzuetan, bata zein den eta bestea zein den bereiztea. Azkenean datorren izen zerrenda ere ez dator bat zenbaki horiekin. buruzagia; hau da, bere lantza astinduz, zortziehun gizonen gainera oldartu eta denak batera hil zituen Adino etznetarra.
9Honen ondoren Eleazar, Dodo ahohitarraren semea. Davidekin batera ziren hiru gudari adoretsuen artean zegoen hau ere, gudurako bilduak ziren filistearrei erronka egin zietenean. Israeldarrek atzera egin zuten, 10baina hark tinko eutsi zion eta eskua, nekearen nekez, ezpatari itsatsia gelditu zitzaion arte jo zituen filistearrak. Egun hartan garaipen handia lortu zuen Jaunak. Jendea etorri zen berriro Eleazarrengana, baina harrapakinak hartzera bakarrik.#garaipen handia 23,12; 1 Sm 11,13; 19,5.
11Honen ondoren, Xama, Age-ren semea, harartarra. Bilduak ziren filistearrak Lehi-n, eta jendea ihes egina zen filistearren aurretik. Bazen han dilista-sail bat. 12Sailaren erdian tinkaturik, Xamak defendatu egin zuen sail hura, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.
13Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean#23,13 Adulam: Jerusalemdik hego-mendebaldera 25 km ingurura zegoen. refatarren haranean: H.h., Refaim haranean. Haran hau Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen, hiritik hurbil. zegoen etxolatua. 14David, aldi hartan, bere babeslekuan zegoen; filistearrek, berriz, gudari-toki bat zuten Belenen. 15Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko… !» 16Hiru adoretsuek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta eraman zioten Davidi. Honek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri#23,16 isuri: Jainkoari eskaintza egiteko era bat zen hori. egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala.#filistearren gudari-tokira sartu 1 Sm 26,6+. 17Esan zuen: «Inola ere ez! Libra nazala Jaunak ur hau edatetik! Gizon horien odola edatea izango litzateke, beren bizia arriskatuz joan baitira». Eta ez zuen edan nahi izan.
Hauxe egin zuten hiru gudari adoretsu haiek.
18Tzeruiaren seme eta Joaben anaia Abixai zen ausarten buruzagi. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza, eta izen handia hartu zuen hiru adoretsuen artean. 19Hogeita hamarren artean bera izan zen ospetsuena eta guztien buruzagia. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.
20Benaias, Joiadaren semea, gizon kementsua zen eta egintza handiak egina; Kabtzeelgoa zen. Honek hil zituen Ariel izeneko bi moabdar. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia akabatu zuen bertan.#Benaias 20,23; 1 Erg 1,26.36; 2,25.35.46. 21Berak hil zuen itxura bikaineko gizon egiptoar bat ere. Honek lantza zuen eskuan; hark, berriz, makila bat baizik ez. Kendu zion Benaiasek lantza eskutik egiptoarrari eta bere lantzaz hil zuen.#lantza zuen eskuan 1 Sm 17,51. makila bat baizik ez 1 Sm 17,43. 22Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia izan zuen hiru adoretsuen artean. 23Hogeita hamarrak baino ospetsuago izan zen; baina ez zen hiru haiek adinakoa izan. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.
24Hogeita hamar haien artekoa zen Asahel, Joaben anaia; baita Belengo Elhanan ere, Dodoren semea. Eta#Asahel 2,18-23. 25Harodeko Xama, Harodeko Elika; 26Peleteko Heletz; Ira, Tekoako Ikexen semea; 27Anatoteko Abiezer; Huxako Sabeni; 28Ahoheko Tzalmon; Netofako Mahrai; 29Heleb, Netofako Baanaren semea; Itai, Gibeako Ribai benjamindarraren semea; 30Piratongo Benaias; Gaax ibarreko Hidai; 31Arabako Abi-Albon; Barhumgo Azmabet; 32Xaalbongo Eliahba; Gungo Jaxen; Jonatan, 33Harargo Xamaren semea; Ahiam, Arargo Xarar-en semea; 34Elifelet, Maakako Ahasbair-en semea; Eliam, Giloko Ahitofelen semea; 35Karmelgo Hetzrai; Arbiko Paarai; 36Igal, Tzobako Natanen semea; Gadeko Bani; 37Amongo Tzelek; Beeroteko Nahrai, Tzeruiaren seme Joaben ezkutaria; 38Jatirgo Ira eta Gareb; 39eta Urias hitita. Guztira hogeita hamazazpi.#Urias hitita 11,3-27.

Currently Selected:

2 SAMUEL 23: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy