YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 11

11
David eta Betsabe (11,1—12,25)
David eta Betsabe
1Hurrengo urtean, erregeek#11,1 erregeek: H.h., mezulariek; hebreeraz bi hitzak, melek (errege) eta malak (mezulari) berdintsuak dira. guduari ekin ohi dioten garaian, Davidek Joab bidali zuen bere ofizialekin eta Israelgo gudari guztiekin. Amondarrak hondatu zituzten eta Raba hiria inguratu. Bitartean, David Jerusalemen gelditu zen.#Hurrengo urtean… gelditu zen 1 Kro 20,1.
2Arratsalde batez, ohetik jaiki eta jauregiko etxe gainean harat-honat zebilen David. Etxe gainetik emakume bat ikusi zuen bainatzen. Oso ederra zen, 3eta nor zen jakitera bidali zituen batzuk. Erantzun hau ekarri zioten:
—Betsabe da, Eliamen alaba eta Urias hititaren emaztea.
4Orduan, Davidek mandatariak bidali zituen, emakume hura ekar ziezaioten. Etortzean, David berarekin etzan zen; hilerokoaren garbikuntza#11,4 hilerokoaren garbikuntza: Xehetasun honek adierazten digu zergatik ari zen emakume hura bainatzen (11,2; ik. Lb 15,19-30), eta zergatik den gauza segurua Betsabek dakarren haurra Davidena izatea. egin berria zen emakumea. Ondoren, bere etxera itzuli zen Betsabe. 5Haurdun gertatu zelarik, Davidi jakinarazi zion, esanez:
—Haurdun nago.#Haurdun gertatu zelarik, Davidi jakinarazi Has 38,24-25.
6Orduan, mandatu hau bidali zion Davidek Joabi:
—Bidal iezadazu Urias hitita.
Eta Joabek Davidengana bidali zuen Urias. 7Hau etortzean, Joab eta gudarostea ongi al zebiltzan eta gudua nola zihoan galdetu zion Davidek. 8Gero, esan zion:
—Jaitsi zeure etxera eta garbitu oinak.
Urias jauregitik atera zenean, erregalua#11,8 erregalu: Honela ere itzul daiteke: errege-janaria. bidali zioten. 9Uriasek, ordea, jauregiko ate ondoan egin zuen lo, bere jaunaren gainerako morroiekin batera, bere etxeraino jaitsi gabe#11,9 bere etxeraino jaitsi gabe: Israeldarrek gudura joan aurretik garbitasun-arau batzuk gorde behar izaten zituzten; adibidez, sexu-harremanik ez izatea.. 10Etxera ez zela joan jakinarazi ziotenean, esan zion Davidek Uriasi:
—Ez al duzu bide luzea egin? Zergatik ez zara, bada, etxeraino jaitsi?
11Uriasek Davidi:
—Bai Jaunaren kutxa, bai Israel eta Judako gudariak oihal-etxoletan daude; Joab ene jauna ere bere zerbitzariekin lur gorrian etzaten da. Neure etxean sartuko ote naiz, bada, ni, jan-edanean aritzeko eta emaztearekin etzateko? Ez, alajaina! Ez dut behin ere horrelakorik egingo!#kutxa… oihal-etxoletan 1 Sm 4,3-4. Ik. 2 Sm 15,24-29.
12Davidek, orduan, Uriasi:
—Geldi zaitez gaur hemen. Bihar utziko dizut joaten.
Egun hartan, beraz, Jerusalemen gelditu zen Urias; biharamunean, 13berekin jatera eta edatera deitu eta mozkorrarazi egin zuen Davidek. Arratsean atera eta bere jaunaren morroiekin lotaratu zen Urias, etxera joan gabe. 14Eguna argitu zuenean, Davidek gutuna idatzi zion Joabi eta Uriasekin bidali.#gutuna 1 Erg 21,8-9; 2 Erg 10,1. 15Hau zioen gutunean: «Ipin ezazue Urias aurreneko lerroan, borroka gogorrena dagoen tokian eta zuek egin atzera, jo eta hil dezaten».
Urias hila
16Hala, hiria inguratzen ari zelarik, bai baitzekien non ziren etsairik gogorrenak, hantxe ipini zuen Joabek Urias. 17Hiriko gizonek irten eta eraso egin zioten Joabi. Han erori ziren Daviden gudari eta gudalburu batzuk, baita Urias hitita ere. 18Albisteak bidali zizkion Joabek Davidi, guduan gertatuaren berri emanez. 19Eta hau agindu zion mezulariari: «Guduari buruzko berri guztiak eman ondoren, 20beharbada, haserretu egingo da erregea eta esango dizu: “Zertarako hurbildu zarete hiriraino borrokara? 21Ez al dakizue harresi gainetik jaurtika egiten dutela? Ez al zarete oroitzen nola hil zuen emakume batek Tebetz hirian Jerubexeten seme Abimelek, harresi gainetik#11,21 harresi gainetik: Gertaera hau Ep 9,50-54 pasartean kontatua dago. errotarri bat jaurtiz? Zergatik hurbildu zarete harresiraino?” Orduan, zuk erantzun: “Zure zerbitzari Urias hitita ere hila da”».#emakume batek 20,16-22.
22Abiatu zen mezularia eta, heldu zenean, Joaben agindua adierazi zion Davidi#11,22 Grekozko antzinako itzulpenak, Joabek mezulariari esana (20-21 tx.ak) errepikatzen du tx. honetan.. 23Esan zion mezulariak Davidi:
—Hango gizonak gu baino gogorragoak ziren. Irtenaldia egin zuten gure kontra zelai zabalera. Guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino. 24Arkulariek jaurti zituzten geziak zure gudarien aurka harresi gainetik eta zure gudarietariko batzuk hil zituzten. Zure zerbitzari Urias hitita ere hil zuten.
25Davidek esan zion mezulariari:
—Esaiok Joabi: «Ez kezkatu horregatik, ezpatak batean bata eta bestean bestea irensten baitu. Areagotu erasoa hiriaren kontra eta mendera ezazue». Emaiok horrela adore Joabi.#ezpatak… irensten 2,26+.
26Jakin zuen Uriasen emazteak bere senarra hil zela eta negar egin zuen harengatik. 27Dolualdia buruturik, Davidek emakumea etxera etorrarazi, jauregian hartu eta bere emazte egin zuen; eta semea sortu zion. Jaunak, ordea, ez zuen atsegin izan Davidek egina.

Currently Selected:

2 SAMUEL 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy