YouVersion Logo
Search Icon

2 SAMUEL 12

12
Natan profetak Davidi zigorra iragarri
1Jaunak Natan profeta bidali zion Davidi. Natanek esan zion:
—Hara, baziren hiri batean bi gizon, bata aberatsa eta bestea behartsua.#Natanen istorioa 14,4-11.#Natan profeta bidali Sal 51,1. aberatsa eta behartsua Lk 16,19-20. 2Aberatsak ardi eta behi ugari zuen. 3Behartsuak, aldiz, erositako bildots koxkor bat baizik ez zuen. Berak elikatu zuen eta bere etxean hazi, seme-alabekin batera; bere ogitik eman ohi zion jaten eta bere edalontzitik edaten, eta bere magalean lotaratzen zuen. Alaba bezalaxe zuen.
4Behin batez, bisitari bat etorri zitzaion gizon aberatsari; honek ez zuen bere ardirik, ez behirik hartu nahi izan arrotz hari jaten emateko, baizik eta behartsuari kendu zion bildotsa; horrela prestatu zuen jakia bere bisitariarentzat.
5Biziki haserretu zen David halako gizonaren aurka, eta esan zion Natani:
—Ala Jauna! Hori egin duenak bai merezi duela heriotza! 6Hori egingo zuen, bada, inolako gupidarik gabe? Lau halako itzuli beharko du, bildotsaren ordain.#Lau halako itzuli Ir 21,37+.
7Natanek, orduan, Davidi:
—Zeu zara gizon hori! Hona zer diotsun Jaunak, Israelen Jainkoak: «Nik gantzutu zaitut Israelgo errege, eta Saulen eskuetatik askatu.#Nik gantzutu zaitut 7,8-9; Ep 6,8-9; 1 Sm 10,1. 8Zeure jaunaren etxea eman dizut, eta altzoan jarri dizkizut zeure jaunaren emazteak. Israel eta Juda erreinuak eman dizkizut. Eta hori gutxi balitz, askoz handiagoak emanen dizkizut.#altzoan jarri Has 16,5. 9Zergatik gutxietsi duzu Jaunaren esana? Zergatik egin duzu Jaunaren begietan oker dena? Amondarren eskuz hilarazi duzu Urias hitita, eta haren emaztea zeure emazte egin.#hilarazi duzu 11,16-17. 10Horregatik, Urias hititaren emaztea zeure emazte eginez ni gutxietsi nauzulako, ez zaizu inoiz ere borrokarik falta izango etxean». 11Hau ere badiotsu Jaunak: «Zeure etxetik etorraraziko dizut ezbeharra; zure emazteak hartu eta, zeure aurrean, beste bati emango dizkiot: hau egun-argitan etzango da beraiekin. 12Ezkutuan egin zenuen zuk; Israel osoaren aurrean eta egun-argitan eginen dizut nik».
13Davidek erantzun zion Natani:
—Bekatu egin dut Jaunaren aurka.
Natanek Davidi:
—Jaunak, hala ere, barkatzen dizu bekatua. Ez zara hilko.#Bekatu egin dut 19,21; 24,10.17; 1 Sm 15,24.30; 26,21. Ez zara hilko 19,24. 14Baina egin duzunaz Jauna larriki gutxietsi duzulako#12,14 Jauna… gutxietsi duzulako: Hebreerazko testuak beste hau eransten du: hobeki esan, haren etsaiak., jaio zaizun semea hil egingo da.
15Gero, Natan etxera itzuli zen.
Daviden eta Betsaberen semetxoa hil
Jaunak larriki gaixoarazi zuen Uriasen emazteak Davidi ekarritako haurra. 16Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzanda emanez.#lurrean etzanda 13,31. 17Joan zitzaizkion jauregiko arduradunak lurretik jaikiarazteko asmotan, baina hark ez zuen nahi izan, ezta deus jan ere haiekin.#ezta deus jan ere 3,35+. 18Zazpigarren egunean hil zen haurra. Zerbitzariak beldur ziren haurra hila zela Davidi adierazteko. Honela zioten: «Haurra bizi zen bitartean mintzatzen gintzaizkion eta ez zigun aditzen. Nola adierazi orain hil zaiola haurra? Egingo digu ikaragarriren bat!»
19Sumatu zituen Davidek bere zerbitzariak zurrumurruka, eta antzeman zuen hila zela haurra. Orduan, galdegin zien Davidek zerbitzariei:
—Hil da haurra, ezta?
Haiek erantzun:
—Hil da, bai.
20Orduan, Davidek, lurretik jaiki, bainatu eta usainki gozoz igurtzi zuen bere burua. Aldatu zituen jantziak, Jaunaren etxolara joan eta ahuspeztu egin zen. Ondoren, etxera etorri, janaria eskatu eta jan zuen. 21Zerbitzariek esan zioten:
—Zertan ari zara? Haurra bizi zela barau eta negar egiten zenuen. Hil da haurra, eta zu jaiki eta jaten?
22Davidek erantzun:
—Haurra bizi zen bitartean, berarengatik egiten nuen barau eta negar. Neure baitan nioen: «Ea errukitzen zaidan Jauna eta bizirik gelditzen den haurra». 23Orain, ordea, hila da; zertarako baraua? Ekar ote dezaket berriro bizira? Ni bai joango naizela berarengana; bera niregana, ordea, ez.#Ni bai joango naizela berarengana Has 37,35.
Salomon jaio
24Gero, Davidek bere emazte Betsabe kontsolatu zuen; joan eta berarekin etzan zen. Emazteak haurra egin eta Davidek Salomon jarri zion izena. Maite izan zuen Jaunak haurra, 25eta hala jakinarazi zion Davidi, Natan profetaren bidez. Orduan, Jaunaren omenez, Jedidias ipini zion izena, hau da, «Jaunaren Maitea».
Arriskuak eta eragozpenak (12,26—20,26)
David Raba hiriaz jabetu
(1 Kro 20,1-3)
26Bitartean, Joabek amondarren Raba hiriburuari eraso zion, eta erregea bizi zen auzunea hartu zuen. 27Orduan, mezulariak bidali zizkion Joabek Davidi, esatera: «Rabaren kontra borrokatu naiz eta urtegiak dituen auzuneaz jabetu. 28Bil ezazu gainerako gudarostea, inguratu hiria eta hartu. Ez dadila gerta, nik hartu eta hiriari nire izena ezartzea».
29Bildu zuen, beraz, Davidek gudaroste osoa, Rabaren aurka joan, eraso eta hartu zuen. 30Kendu zioten buru gainetik amondarren jainko Milkomi urrezko koroa#12,30 Kendu… urrezko koroa: Honela ere itzul daiteke: Kendu zioten buru gainetik amondarren erregeari urrezko koroa. Hebreerazko testua iluna da. harribitxiduna —hogeita hamabost kilo pisatzen zuen—, eta Davidi ezarri zioten harribitxia buruan. Harrapakin ugari eraman zuen hiri hartatik. 31Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen, eta adreilugintzara eraman. Horixe bera egin zuen amondarren hiri guztietan#12,31 Lan egitera behartu zituela ulertu ordez, oinaztatu edo torturatu egin zituela ere uler daiteke.. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.

Currently Selected:

2 SAMUEL 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy