YouVersion Logo
Search Icon

2 KORINTOARREI 12

12
Pauloren ikuskari eta agerpenak
1Harrotu behar badut —ezertarako ez bada ere—, Jaunarengandiko ikuskari eta agerpenetara joko dut.#ikuskari eta agerpenak 12,7; Eg 16,9; 22,18; 23,11; 27,23-26; 1 Ko 9,1; 15,8. 2Ezagutzen dut nik kristau bat, orain hamalau urte hirugarren zeruraino#12,2 kristau bat: Paulo bera da. orain hamalau urte: 42/43 urtean segur aski, Tarson edo Antiokian, misio-ibilaldiei hasiera eman aurretik. hirugarren zeruraino: Zenbait zerutan zehar igarotzea esperientzia mistikoa adierazteko hizkera arrunta zen. Iritzi ezberdinak zeuden zeru horien kopuruari buruz. Paradisua, askotan, hirugarren zeruan kokatua zegoen. eraman zutena —gorputzarekin ala gorputzik gabe ote zen ez dakit, Jainkoak daki—. 3-4Eta badakit gizon hori paradisura eraman zutela —gorputzarekin ala gorputzik gabe ez dakit, Jainkoak daki—, eta han, gizakiak ezin esan ditzakeen hitzak entzun zituela. 5Halako gizonaz harrotuko naiz ni; neure buruaz, ordea, ez, neure ahuleziaz ez bada.#Pauloren harrotzeko bidea Erm 2,17+. 6Harrotuko banintz, hala ere, ez litzateke burugabekeria izango, egia hutsa esango nuke eta; baina bego horretan, inork niregan ikusten edo entzuten duenak adierazten duena baino handiagotzat har ez nazan,#harrotzeko bidea eta burugabekeria 10,8; 11,16. 7aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta.
Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan#12,7 aparteko… ditudala eta: Zenbaitek jarraikoarekin lotzen du esaldi hau, testuaren puntuaketa ez baita argia. oinaze bat… bailitzan: H.h., ezten bat eman zait haragian: Hipotesi asko egin da gaitz edo oinaze honen inguruan. Sinesgarriena gaitz kronikoren bat zela esaten duena da (ik. Ga 4,13-15). Bibliaren pentsaera arruntaren arabera, gaitz ororen eragilea deabrua da., harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria. 8Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik, 9baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian#12,9 ahulezia: Jatorrizko testuan kontzeptu-jokoa dago, hitzak ahulezia eta eritasuna adierazten baititu era berean. agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.#ahulezian indarra Flp 4,13. 10Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.
Korintoarrak direla-eta Paulo kezkatan
11Zoro bezala mintzatu naiz, baina zeuek behartu nauzue; izan ere, zeuek atera behar zenuten nire alde, zeren, ezer ez naizen arren, ez bainaiz ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.#superapostoluak baino gehiago 11,5. 12Apostolu naizela adierazten duten seinaleak, zuen artean eroapen handiz burutu nuen lanean agertu ziren argi: mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak.#mirariak eta egintza ahaltsuak Erm 15,19. 13Zertan izan zarete beste eliz elkarteak baino gutxiago, nik zuen kontura bizi nahi ez izatean baizik? Barka, mesedez, bidegabekeria hau!#ez da bizi izan korintoarren kontura 11,9.
14Prest nago hirugarren aldiz zuengana joateko, eta oraingo honetan ere ez natzaizue nekagarri izango. Ez nabil zuen ondasunen bila, zeuen bila baizik. Izan ere, ez dute seme-alabek aurreratzen gurasoentzat, gurasoek seme-alabentzat baizik.#hirugarren aldiz Korintora 13,1. 15Nik ere oso gustura emango dut dudan eta naizen guztia zuengatik. Badirudi, hala ere, zenbat eta gehiago nik zuek maite izan, hainbat eta gutxiago maite nauzuela zuek ni.#Paulok den guztia eman Flp 2,17. 16Norbaitek esan dezake egia dela ez natzaizuela nekagarri gertatu, baina, begi argikoa naizenez, engainuz harrapatu zaituztedala. 17Hara zenbat lagun bidali izan dizuedan: horietako zeinez baliatu naiz zuek ustiatzeko? 18Titori eskatu nion joateko, eta berarekin beste anaia hura#12,18 beste anaia hura: Ik. 2 Ko 8,18.22 oh. bidali nuen. Titok ustiatu ote zaituzte? Ez al dugu biok espiritu berarekin jokatu? Ez al gara bide beretik ibili?
19Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue. Baina ez! Kristau bezala eta Jainkoaren aurrean mintzo natzaizue, eta guztia, maiteok, zuei fedean hazten laguntzeko da. 20Izan ere, beldur naiz, zuengana joango naizenean, ez ote zaituztedan nik nahi ez bezala aurkituko eta ez ote nauzuen zuek ere nahi ez zenuketen bezala aurkituko. Beldur naiz ez ote diren zuen artean eztabaidak, bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango.#Pauloren beldurra 2,1-4; 10,11; 13,2. 21Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.

Currently Selected:

2 KORINTOARREI 12: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy