YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 27

27
David filistearren artean gorde
1Davidek honela zioen bere baitan: «Halakoren batean, Saulen eskuak galdu behar nau! Filistearren lurraldera ihes egin eta neure burua salbatzea izanen dut hoberena. Horrela, etsiko du Saulek eta ez da nire bila ibiliko Israel lurraldean, eta ni libre izango naiz haren eskuetatik».
2Jaiki zen, beraz, David eta, berekin zituen seiehun gizonekin, Gateko#27,2 Gat: Filistearren lurraldeko hiririk nagusienetako bat zen; Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen. errege Akixengana, Maoken semearengana, jo zuen.#Akix 21,11. 3Denak Gaten jarri ziren bizitzen, Akixen inguruan: Daviden gizonak nor bere familiarekin eta David bera bere bi emazteekin, Izreelgo Ahinoamekin eta Karmelgo Nabalen emazte izana zen Abigailekin.#bi emazteak 25,42-43; 30,5; 2 Sm 2,2; 3,2-3. 4Davidek Gatera ihes egin zuela jakinarazi zioten Sauli eta aurrerantzean ez zuen jarraitu haren bila.
5Davidek esan zion Akixi: «Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin: ez da egoki ni, zure zerbitzari hau, zure ondoan errege-hirian egotea».
6Egun hartan bertan, Akixek Tziklag#27,6 Tziklag: Jerusalemdik hego-mendebaldera 50 km ingurura zegoen hiria. Hemendik abiatu ohi zen David, Telamdik Egiptoko mugaraino zegoen lurraldeko jende artean lapurretak egitera. hirixka eman zion; horregatik, Tziklag gaurdaino Judako erregeena da. 7Urtea eta lau hilabetez bizi izan zen David filistearren lurraldean.#egonaldia 29,3. 8Davidek bere gizonekin erasoaldiak egin ohi zizkien gexurtarrei, gereztarrei#27,8 gereztarrei: Hitz iluna hebreerazko testuan; girzitarrei ere itzul daiteke. eta amalektarrei; aspaldidanik Xur aldera eta Egipto lurralderaino bizi ziren herriei, alegia.#amalektarrei eraso 30,1-20. 9Davidek birrindu egiten zuen lurralde hura; ez zuen bizirik uzten, ez gizasemerik, ez emakumerik. Ardi, idi, asto, gamelu eta soinekoak ere ostu ohi zituen. Itzultzean, Akixengana joaten zen. 10Akixek galdetzen zion:
—Non eraso duzue gaur?
Eta Davidek erantzuten:
—Judako hegoaldean, edota jerahmeeldarren#27,10 jerahmeeldarrak, kendarrak: Israeldarren auzoko eta adiskide zen jendea. Horrela, bere herrikideei eta israeldarren adiskideei erasotzen ziela eman nahi zuen aditzera Davidek. hegoaldean, edota kendarren hegoaldean.
11Davidek ez zion inori bizia barkatzen, ez gizonei, ez emakumeei, Gatera inor ez eramatearren; beraren jokabidearen berri inork eman ez zezan. Horrela jokatu zuen Davidek filistearren artean bizi izan zen denboraldi guztian. 12Akixek uste osoa zuen Davidengan eta honela zioen bere baitan: «Gorrotagarri egin da David bere herri Israelentzat. Neure menpe izanen dut betiko».

Currently Selected:

1 SAMUEL 27: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy