YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 28

28
Filistearrak israeldarren aurka borrokatzeko asmotan
1Egun haietan, filistearrak beren gudari-taldeak bildu eta Israelen aurka borrokatzeko prestatu ziren. Akixek esan zion Davidi:
—Badakizue zuk eta zure gizonek nirekin etorri behar duzuela gudura.
2Davidek erantzun zion:
—Eta ikusiko duzu zer egingo duen zure morroi honek.
Akixek Davidi:
—Ongi! Neure zaintzaile egiten zaitut betiko.
Saulek emakume nekromante bati kontsulta egin
3Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen nekromanteak#28,3 uxatuak… nekromanteak: Hildakoei kontsulta egiten zieten medium tankerakoak ziren; legeak debekatu egiten zuen jarduera hori (ik. Lb 19,31). eta igarleak.#Samuel hil 25,1. hilei galdegiteaz Lb 20,6; Dt 18,11; 2 Erg 21,6; Is 8,19; 2 Kro 33,6.
4Filistearrek bildu eta Xunemen#28,4 Xunem: Jerusalemdik iparraldera 80 km ingurura zegoen herria; ipar-mendebalderaxeago Endor (7. tx.) herria zegoen. ezarri zituzten guda-etxolak. Saulek ere bildu zuen Israel osoa eta Gilboan ezarri zituen guda-etxolak. 5Saul, filistearren kanpalekua ikustean, beldurtu egin zen eta bihotza dardaratu zitzaion. 6Kontsulta egin zion Saulek Jaunari; honek, ordea, ez zion erantzun, ez ametsetan, ez Urimen#28,6 Urim: Ik. Ir 28,30 eta oh. Jainkoaren nahia jakin ahal izateko erabil zitezkeen hiru erak (ametsa, Urim eta profetaren hitza) aipatzen dira hemen. bidez, ezta profeten bidez ere. 7Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei:
—Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko.
Laguntzaileek erantzun zioten:
—Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.
8Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen. Gauez emakumeagana heldu eta esan zion Saulek:
—Igar iezadazu etorkizuna, hilei dei eginez. Agerrarazi esango dizudan hildakoa.#Saul soinekoz aldatu 1 Erg 14,2.
9Emakumeak erantzun zion:
—Badakizu zer egin zuen Saulek: desagerrarazi egin zituen igarleak eta nekromanteak. Ni hil nahian al zabiltza?
10Zin egin zuen Saulek Jainkoarengatik, esanez:
—Jauna badela bezain egia da ez zaizula inolako gaitzik etorriko hori egiteagatik.
11Emakumeak, orduan:
—Nor nahi duzu agerraraztea?
Saulek erantzun:
—Agerrarazi Samuel.
12Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli:
—Zergatik engainatu nauzu? Saul zara zu!
13Erregeak erantzun zion:
—Ez izan beldur. Zer ikusten duzu?
Emakumeak Sauli:
—Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.
14Eta Saulek:
—Nolakoa da?
Emakumeak erantzun:
—Gizon zaharra, soingainekoz jantzia.
Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahuspeztu egin zitzaion.#soingainekoz jantzia 1 Erg 11,29; 19,19; 2 Erg 2,8.14; Mt 3,4 par.
15Samuelek esan zion Sauli:
—Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz?
Saulek erantzun:
—Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.#Oso larri nago 30,6; 2 Sm 24,14.
16Samuelek erantzun zion:
—Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?#Jauna kontra jarri Is 63,10; Nk 2,5. 17Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.#Daviden erregetza 24,21+. 18Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki#28,18 Amalek: Ik. 14,48 oh. 15. kap.an aipatzen da gertaera hau. Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak. 19Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.#nirekin izanen zarete 31,2.5.
20Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera, Samuelen hitzek izuturik. Indarrik gabe zegoen, ez baitzuen deus ere jan egun osoan eta gau osoan. 21Hurbildu zitzaion Sauli emakumea eta, hain larritua ikusirik, esan zion:
—Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren. 22Orain, otoi, entzun zuk ere mirabe honen hitza. Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.#otorduaren prestakuntza Has 18,5-8.
23Saulek ezetz zioen:
—Ez dut jango!
Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen. 24Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk. 25Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.

Currently Selected:

1 SAMUEL 28: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy