YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 24

24
Apaiz-taldeak
1Aaronen ondorengoak ere sailetan banatuak zeuden. Hona hemen Aaronen semeak: Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar. 2Nadab eta Abihu beren aita baino lehen hil ziren, semerik gabe, eta Eleazarrek eta Itamarrek hartu zituzten apaiz-eginkizunak.#Nadab eta Abihu Lb 10,1-2.
3Davidek, Eleazarren ondorengoen arteko zen Tzadokekin eta Itamarren ondorengoen arteko zen Ahimelekekin batera, taldetan banatu zituen Aaronen ondorengoak, berauen eginkizun eta zerbitzuak zehaztuz.
4Eleazarren ondorengoek familiaburu gehiago izan zuten Itamarrenek baino; horregatik, honela banatu zituzten: hamasei familiaburu Eleazarren ondorengoen artean, eta zortzi Itamarren ondorengoen artean. 5Senitarte bakoitza halako edo bestelako taldean sartzea zotz eginez erabaki zen; izan ere, zein Eleazarren ondorengoen artean, zein Itamarrenen artean baziren «funtzionario sagaratu» eta «Jainkoaren funtzionario»#24,5 funtzionario sagaratu eta Jainkoaren funtzionario: Ez dakigu garbi zer esan nahi zuten titulu horiek; baliteke erlijio-arazoen arduradun izatea. zeritzen haietakoak. 6Netanelen seme Xemaias idazkariak idatzi zuen zerrenda, aurrean erregea, funtzionarioak, Tzadok apaiza, Abiatarren seme Ahimelek eta apaizen nahiz lebitarren familiaburuak zituelarik. Zozketa bakoitzean Eleazarren bi senitarte ateratzen zituzten eta Itamarren senitarte bat#24,6 Tx. honen bukaera iluna da; Eleazarren jatorrikoak 16 senitarte eta Itamarrenak 8 zirela kontuan izanik, aiseago uler daiteke.. 7-18Hona hemen, zotz egitean, atera ziren familiaburuen izenak:
1.a Joiarib; 2.a Jedaias; 3.a Harim; 4.a Seorim; 5.a Malkias; 6.a Miiamin; 7.a Hakotz; 8.a Abias; 9.a Jexua; 10.a Xekanias; 11.a Eliaxib; 12.a Jakim; 13.a Hupa; 14.a Jexebab; 15.a Bilga; 16.a Imer; 17.a Hezir; 18.a Hapitzetz; 19.a Petahias; 20.a Jehezkel; 21.a Jakin; 22.a Gamul; 23.a Delaias; 24.a Maazias.
19Hauek izan ziren lebitarrek Jaunaren etxeko zerbitzurako egin zituzten taldeak, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aginduz, beraien arbaso Aaronek ezarritakoaren arabera.#Jaunaren etxeko zerbitzura Lk 1,8-9.
Beste lebitar-talde batzuen zerrenda
20Hona hemen Lebiren beste ondorengo batzuen familiaburuen zerrenda#24,20 zerrenda hau eta 23. kap.koa berdintsuak dira.: Amramen ondorengoen artean Xubael, eta Xubaelen ondorengoen artean Jehdeias. 21Rehabiasen ondorengoen artean Ixias zen familiaburu. 22Itzharren ondorengoen artean Xelomot; Xelomoten ondorengoen artean Jahat. 23Hebronen semeak: lehena Jerias#24,23 Jerias: Hebreerazko testuan zerbait falta dela dirudi; horregatik, 23,19koaren arabera, Hebronen semeak sartu dugu., bigarrena Amarias, hirugarrena Jahaziel, laugarrena Jekamam. 24Uzielen semea: Mika. Mikaren ondorengoen artean Xamir zen familiaburu. 25Mikaren anaia Ixiasen ondorengoen artean Zakarias zen familiaburu. 26Merariren semeak: Mahli eta Muxi; hauek Merariren bilobak ziren, haren seme Jaaziasen semeak. 27Jaazias honen bitartez beste ondorengo hauek ere izan zituen: Xoham, Zakur eta Ibri. 28Mahliren semea Eleazar izan zen, eta honek ez zuen semerik izan. 29Kixen seme Jerahmeel izan zen. 30Muxiren semeak: Mahli, Eder eta Jerimot.
Hauek izan ziren Lebiren ondorengoak, nor bere senitartearen arabera.
31Hauei ere, berauen senide ziren Aaronen ondorengoei bezala, beren zerbitzu-txanda ezarri zieten, David erregearen, Tzadok apaizaren, Ahimeleken eta apaiz nahiz lebitar familiaburuen aurrean zotz eginez. Horrela, denentzat, bai familiaburuen ondorengoentzat, bai senide gazteagoen ondorengoentzat, berdin izan zen.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 24: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy