YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 25

25
Kantarien hiru taldeak
1Davidek eta kultuaren arduradun nagusiek#25,1 arduradun nagusiek: H.h., gudarosteko buruzagiek; segur aski lebitar-taldeburuak ziren. kultu horretarako Asafen, Hemanen eta Jedutunen ondorengoak bereizi zituzten. Hauek Jainkoaren mezuak kantatzen zituzten zitara, harpa eta txilinen laguntzaz. Hona hemen eginkizun hori zutenen zerrenda.#Asaf Sal 50,1. Heman Sal 88,1. Jedutun Sal 39,1.
2Asafen semeak: Zakur, Josef, Netanias eta Asarela; beren aita Asaf zuten zuzendari eta honek erregearen aginduen arabera kantatzen zituen Jainkoaren mezuak.
3Jedutunen semeak sei hauek izan ziren: Gedalias, Tzeri, Jexaias, Haxabias, Matitias eta Ximei#25,3 Ximei: Ez da ageri hebreerazko testuan, baina grekozko antzinako itzulpenaren eta 17. tx.aren arabera (ik. zerrendako 10.a) sartu dugu.; beren aita Jedutun zuten zuzendari eta honek zitara joz kantatzen zituen Jainkoaren mezuak, Jauna ospatu eta goretsiz.
4Hemanen semeak: Bukias, Matanias, Uziel, Xebuel, Jerimot, Hananias, Hanani, Eliata, Gidalti, Romamti-Ezer, Joxbekaxa, Maloti, Hotir eta Mahaziot#25,4 Hananias eta Mahaziot bitartean dauden izenak otoitz-eran irakur daitezke hebreeraz; otoitz hau egingo lukete: Erruki zakizkit, Jauna, erruki zakizkit. Zu zara ene Jainkoa. Goretsi eta ospatu dut zure laguntza. Larrialdian nengoelarik mintzatu naiz. Emadazu ikuskari ugari.. 5Hauek guztiak, Hemanen seme ziren; bera, berriz, erregeari Jainkoaren mezuak adierazten zizkion profeta#25,5 profeta: H.h., ikuslea, hebreeraz antzina profetari esan ohi zitzaion bezala; kap. honetako 1.2.3. eta beste zenbait tx.etan profetizatze aditzak hau esan nahi du: Jainkoaren mezua kantatzea musika-tresnen laguntzaz., Jainkoaren ahalmena handietsiz. Hamalau seme eta hiru alaba eman zizkion Jainkoak Hemani.
6Hauek guztiak, beren aita Asaf, Jedutun eta Hemanen zuzendaritzapean, erregearen esanetara zeuden, Jaunaren etxeko kultuan txilin, harpa eta zitararen laguntzaz kantatzeko. 7Hauek, beren ahaideekin batera, berrehun eta laurogeita zortzi ziren, denak musikari iaioak, Jauna kantuz goresteko ikasiak. 8Zerbitzua nork egin erabakitzeko zotz egin zuten, zozketan denak sartuz: gazte eta zahar, ikasi eta ikasle.
9-31Hona hemen, zozketan sartu ziren taldeburuen zerrenda; talde bakoitzean hamabi lagun sartzen ziren:
1.a Asafen seme Josef; 2.a Gedalias; 3.a Zakur; 4.a Itzri; 5.a Netanias; 6.a Bukias; 7.a Jesarela; 8.a Jexaias; 9.a Matanias; 10.a Ximei; 11.a Azarel; 12.a Haxabias; 13.a Xubael; 14.a Matitias; 15.a Jeremot; 16.a Hananias; 17.a Joxbekaxa; 18.a Hanani; 19.a Maloti; 20.a Eliata; 21.a Hotir; 22.a Gidalti; 23.a Mahaziot; 24.a Romamti-Ezer.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 25: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy