YouVersion Logo
Search Icon

1 TIMOTEORI 2

2
Gizaki guztien aldeko otoitza
1Ezer baino lehen, gizaki guztien alde eskari, otoitz, erregu eta esker-emateak egiteko eskatzen dizut;#otoitz, erregu eta esker-emateak Ef 6,18; Flp 4,6. 2baita erregeen eta agintea duten guztien alde ere, bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez. 3Eder eta atsegin zaio hau Jainko gure Salbatzaileari,#Jainko gure salbatzailea 1,1+. 4honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.#gizaki guztiak salbatzea nahi du 4,10; Ez 18,23; 2 P 3,9. egia ezagutzera hel daitezen Jn 8,32; 2 Tm 2,25; Tt 1,1. 5Izan ere, bakarra da Jainkoa eta bakarra Jainkoaren eta gizon-emakumeen bitartekoa ere: gizon bat, Kristo Jesus,#bakarra da Jainkoa Erm 3,29-30; 10,12; 1 Ko 8,6. bakarra bitartekoa Heb 8,6; 9,15; 12,24. 6bere burua guztien salbamenerako ordainsaritzat eman zuena. Bere garaian egindako testigantza dugu hau.#bere burua ordainsaritzat eman zuen Ga 1,4; 2,20; Tt 2,14. guztien salbamenerako Is 53,11-12; Mt 20,28. Bere garaian 6,15; Tt 1,3. Ik. Erm 5,6; Ga 4,4-5. testigantza 6,13. 7Honetarako egin nau ni Jainkoak oihulari eta apostolu —egia diot, ez diot gezurrik— eta jentilen maisu, berauei sinesmena eta egia irakasteko.#Paulo oihulari eta apostolu 1,11; Eg 9,15; Ga 2,7-8; 2 Tm 1,11.
Gizon-emakumeen jarrera kultuan
8Beraz, gizonezkoek toki guztietan otoitz egin dezaten nahi dut, zerurantz esku garbiak jasoz, haserrerik eta eztabaidarik gabe. 9Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,#Emakumeei dagokienez 1 P 3,1-4. 10egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez.#egite onak 5,10.
11Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.#emakumeek irakaspena isilik hartu 1 Ko 14,34-35. 12Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik. 13Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.#Adam egin lehenengo Has 2,18-24; 1 Ko 11,8-9. 14Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.#emakumea izan zen liluratua Has 3,6; 2 Ko 11,3. 15Baina bere amatasunaren bidez salbatuko#2,15 amatasunaren bidez salbatu: Emakumea bere ama-izateari esker salbatuko dela esatean, bere garaiko heretikoen buruz buru jartzen da Paulo, haiek ez baitzuten ontzat hartzen ezkontzea (1 Tm 4,3; ik. Tt 2,4-5). da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

Currently Selected:

1 TIMOTEORI 2: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy