YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL SARRERA

SARRERA
Esan bezala, Israel herriaren historian gertaturiko aldaketa handi baten berri ematen digu Samuel Lehen Liburu honek: Epaile edo buruzagien garaia bukatu eta erregeen garaia, monarkia, hasi zenekoa.
Haurtzarotik Jainkoak deitua zuen Samuelen buruzagialdia kontatuz hasten da liburua. Samuel zahartu zelarik, erregea izendatzeko eskatu zioten israeldarrek. Gainerako herriek bezala, israeldarrek ere erregea izateak Jaunak bere herriaren gain zuen nagusitasuna gutxiesteko arriskua zekarren. Samuelek ohartarazi zuen horretaz herria, baina, azkenean, Jaunak hala agindurik, erregea gantzutu eta izendatu zion: Saul, 1030. urte inguruan (1 Sm 8—10).
Adore handiz borrokatu ohi zen Saul israeldarren etsaien aurka, baina agudo epeldu zitzaion Jaunarekiko leialtasuna. Orduan, David hautatu zuen Jaunak Saulen ordez errege izateko, eta aurrerantzean ez zituen babestu Saul eta beronen ondorengoak (11—15 kap.ak).
David, gazte zelarik, Saul erregearen laguntzaile izan zen. Hain leial eta trebe zelako, askoren onespena bereganatu zuen, batik bat, Saulen seme Jonatanena. Saulek, ordea, jelosiaz begiratzen zion eta susmo txarra hartzen; horregatik, David hiltzea erabaki zuen. Davidek ihes egin behar izan zuen. Liburu honen azken kapituluek David ihesi zebileneko gorabehera bihurriak eta Saulen gainbeherakada jasotzen dizkigute. Saul eta beronen seme Jonatan Gilboa mendian 1010. urte inguruan filistearrek nola hil zituzten kontatuz (31. kap.) bukatzen da lehen liburu hau.
Eskema
—Samuelen historia (1,1—7,17).
—Saul, lehenbiziko erregea (8,1—15,35).
—Saul eta David (16,1—31,13).

Currently Selected:

1 SAMUEL SARRERA: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy