YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 1

1
SAMUELEN HISTORIA (1,1—7,17)
Ana Xiloko santutegian
1Bazen Efraimgo mendialdean Elkana zeritzan Ramako#1,1 Rama: Jerusalemdik 35 km ingurura, ipar-mendebaldera zegoen herrixka; Tzufitarren Ramataim ere esan ohi zaio. Efratar leinukoa: Hebreerazko hitzak Efrataren taldekoa ere adieraz lezake. gizaseme bat, Tzufen ondorengoetakoa. Jerohamen semea zen, eta hau Elihurena, eta hau Tohurena, eta hau Tzufena. Elkana efratar leinukoa zen. 2Bi emazte zituen: Ana zeritzan batari, eta Penina besteari. Peninak bazuen seme-alabarik; Anak, berriz, ez.#Anak ez zuen semerik Has 29,31.
3Urtero igo ohi zen Elkana bere herritik Xilora, Jaun ahalguztidunari#1,3 Xilo: Jerusalemdik iparraldera 30 km ingurura zegoen herrixka. Israeldarrentzat santutegirik garrantzitsuena zen aldi hartan, hantxe baitzegoen itun-kutxa (ik. Jos 18,1-10). Jaun ahalguztiduna: H.h., gudarosteen Jauna. Hebreerazko izen honek, itun-kutxarekin zerikusirik duenean, israeldarren gudarostea aipatzen du; baina, eskuarki, ortziko indarren Jaun edota diren guztien Jaun nahiz Jaun ahalguztidun esan nahi du. Guk Yahweh Tzebaot izena Jaun ahalguztidun itzuli dugu. gurtza egin eta opariak eskaintzera. Santutegi hartan Hofni eta Pinhas Eliren bi semeak ziren Jaunaren apaiz.#Urtero Ir 23,14+. Xilo Ep 21,19-23.
4Oparia eskaintzen zuen egunean, Elkanak bere emazte Peninari eta honen seme-alaba guztiei oparigaiaren zati bana eman ohi zien.#zati bana Dt 12,18. 5Anari, berriz, puska berezia#1,5 puska berezia: Hebreerazko testua iluna da; puska bakarra, baina… ere itzul daiteke. eskuratzen zion, oso maitea baitzuen, nahiz eta Jaunak haurrik ematen ez zion. 6Peninak, arerioak, gogorki iraindu eta nahigabetu ohi zuen Ana, Jaunak haurrik ematen ez ziolako.#nahigabetu ohi zuen Has 16,4-6. 7Eta halaxe urte oroz: Jaunaren etxera igotzeko zen aldi bakoitzeko iraindu ohi zuen. Anak negarrari eman eta jan ere ez zuen egiten.
8Hortan, honela mintzatu zitzaion Elkana bere senarra:
—Ana, zergatik ari zara negarrez eta ez duzu jaten? Zergatik zaude goibel? Ez al naiz, bada, ni zuretzat hamar seme baino hobe?#hamar seme baino Rt 4,15.
9Xilon otordu sakratua egin ondoren, jaiki zen Ana. Eli apaiza bere aulkian eseria zegoen, Jaunaren etxeko atari aurrean. 10Ana oso nahigabetua zegoen, eta negar-malkotan otoitz egin zion Jaunari. 11Promes hau egin zion: «Jaun ahalguztiduna, begira zeure mirabe honen atsekabeari. Oroit zaitez nitaz. Ez ahaztu zeure mirabe hau. Jauna, semea ematen badidazu, zeuri eskainiko dizut bizitza osorako. Labanak ez du haren ile-adatsa moztuko#1,11 Labanak ez du haren ile-adatsa moztuko: Haurra Jaunaren zerbitzurako sagaratua zela adierazten zuen horrek, hau da, nazireu zela (ik. Zen 6,2 oh.).».
12Luze ari izan zitzaion Ana otoitzean Jaunari. Elik, bitartean, ahora begiratzen zion. 13Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen. Horregatik, mozkortzat hartu zuen Elik,#mozkortzat Eg 2,13-15. 14eta esan zion:
—Noiz arte egon behar duzu mozkor? Bota ezazu barruko ardo hori!
15Anak ihardetsi zion:
—Ez, ene jauna. Erabat nahigabetua nauzu. Ez dut ardorik edan, ezta inolako edari mozkorgarririk ere. Neure barrua hustu dut Jaunaren aurrean. 16Ez nazazu har emakume txartzat. Neure atsekabe handiaz, neure nahigabeaz, mintzatu natzaio Jaunari orain arte.
17Orduan, esan zion Elik:
—Zoaz bakean, eta eman diezazula Israelen Jainkoak eskatutakoa.
18Anak, orduan:
—Izan dezadala neurekin zure onginahia.
Joan zen emakumea bere bidetik, eta jan zuen; haren begitarteak ez zirudien lehengoa.
Samuelen jaiotza eta haurtzaroa
19Biharamunean goizean jaiki eta, Jaunaren aurrean ahuspeztu ondoren, Ramara itzuli ziren, beren etxera. Elkartu zitzaion Elkana bere emazte Anari, eta oroitu zen honetaz Jauna. 20Haurdun gertatu zen Ana eta, garaia betetzean, semeaz erdi zen. Samuel eman zion izena, esanez: «Jaunarengandik dut hartua#1,20 Jaunarengandik dut hartua: Hebreerazko aditz horren eta Samuel izenaren artean halako kidetasun bat dago.».
21Elkana, bere etxekoekin, Jaunari urteroko oparia eskaintzera eta promesa betetzera igo zen hurrengo urtean ere;#promesa Zen 30,14. 22Ana ez zen igo eta esan zion senarrari:
—Ez naiz joango haurrari bularra kendu arte; orduan, eraman eta Jaunari aurkeztuko diot, eta han geldituko da betiko.
23Elkanak, senarrak, erantzun zion:
—Egizu egokien iruditzen zaizuna. Geldi zaitez haurrari titia kendu arte. Bete beza Jaunak bere hitza!
Horrela bada, gelditu egin zen emakumea eta bere haurra hazi zuen, bularra kendu arte.
24Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra#1,24 hiru urteko zekorra: Honela ere itzul daiteke: hiru zekor., anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.#zekorrak, ogi-irina, ardoa Zen 15,8-10. 25Hil zuten zekorra opari eskaintzeko, eta haurra Eliri eraman zioten. 26Honela ziotson Anak: «Barka, ene Jauna! Neu nauzu zure aurrean Jaunari otoizka ari izan zitzaion emakumea. 27Haur hauxe eskatzen nion Jaunari eta eman dit eskatzen niona. 28Horregatik, Jaunari uzten diot haurra, bizitza osorako Jaunari eskainia izanen da».
Orduan, Jauna gurtu zuen bertan.

Currently Selected:

1 SAMUEL 1: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy