YouVersion Logo
Search Icon

1 SAMUEL 4

4
1Eta Samuelen hitza Israel osora heldu ohi zen.
Itun-kutxa filistearrek eraman
Behin batean, israeldarrek filistearrak borrokatzera joan eta Eben-Ezer deritzan tokian kokatu zituzten guda-etxolak. Filistearrek Afeken#4,1 Eben-Ezer eta Afek: Jerusalemdik ipar-mendebaldera 40 km ingurura zeuden bi herri haiek. kokatu zituzten berenak,#Filistearrak Afeken 29,1. 2eta Israeli erasotzeko prestatu ziren. Handia izan zen gudua#4,2 Handia izan zen gudua: Hebreerazko testua iluna da., eta israeldarrek ihes egin behar izan zuten filistearren aurrean. Gudukatze hartan lau mila gizon inguru erori zen zelaietan barrena.
3Gudariak etxoletara itzultzean, honela zioten israeldarren buruzagiek: «Zergatik jo ote gaitu gaur Jaunak filistearren eskuz? Ekar dezagun Xilotik#4,3 Xilo: Ik. 1,3 oh. Jaunaren itun-kutxa; ea horrela, gure artean izanik, geure etsaiengandik salbatzen gaituen».#kutxa atera Zen 10,35; 2 Sm 11,11.
4Igorri zituzten, bada, gizon batzuk Xilora eta ekarri zuten handik izaki hegaldunen gainean eseria dagoen Jaun ahalguztidunaren itun-kutxa. Jainkoaren itun-kutxari lagun eginez, Hofni eta Pinhas, Eliren bi semeak, etorri ziren.
5Jaunaren itun-kutxa kanpalekuraino heldu zenean, israeldar guztiek deiadar egin zuten oihu handiz, lurrak ere dar-dar egiteraino.#lurrak dar-dar Sal 96,9. 6Filistearrek, deiadar hura aditzean, esan zuten: «Zer dute hebrearrek#4,6 hebrearrek: Hitz honekin, israeldarrak ez ezik, lurralde haietan etorkin edo arrotz ziren beste guztiak ere adierazi nahi dira. Segur aski, esanahi horixe zuen hitz honek aldi hartan. beren etxoletan horrenbesteko deiadarra egiteko?»
Jakin zuten etorria zela kanpalekura Jaunaren kutxa, 7eta izutu egin ziren. Honela zioten: «Jainkoa etorri zaie kanpalekura. Ai ene! Ez da horrelakorik gertatu orain arte. 8Ai ene! Nork libratuko gaitu hebrear horien Jainko indartsuaren eskuetatik? Hauxe da egiptoarrak basamortuan era guztietako izurriz jo#4,8 izurriz jo: Jainkoak egiptoarrei bidali zizkien zigorrak eta beraien gudarostearen hondamendia aipatzen dira hemen (ik. Ir 7—11 eta 14. kap.). zituen Jainkoa. 9Ea, filistearrok, eutsi gogor! Izan gizon eta ez zarete hebrearren menpe egongo, beraiek zuen menpe egon diren bezala. Izan gizon eta ekin guduari!»#eutsi gogor 2 Sm 10,12. filistearren menpe Ep 13,1.
10Ekin zioten, bada, filistearrek erasoari eta menderatu egin zuten Israel. Israeldarrak nor bere etxera#4,10 nor bere etxera: Hebreerazko testuak, ideia hau adierazteko, oihal-etxola darabil. joan ziren ihesi. Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen. 11Filistearrek harrapatu egin zuten Jainkoaren kutxa; Eliren bi semeak, Hofni eta Pinhas, berriz, hilak gertatu ziren.
Eliren heriotza
12Benjaminen leinuko gizon bat heldu zen lasterka egun hartan guda-zelaitik Xilora, jantziak urraturik eta burua hautsez estalirik. 13Gizon hura zetorrenean, Eli ate ondoan zegoen aulki batean eseria, bidera begira, Jaunaren kutxaz guztiz kezkatua. Gizon hark hirian sartu eta berria eman zuen; hiri osoa oihuka hasi zen. 14Aditu zuen Elik oihua eta esan zuen:
—Zer dela-eta ari dira garrasika?
Etorri zen bizkor gizona eta gertatuaren berri eman zion Eliri. 15Elik laurogeita hemezortzi urte zituen eta begiak itsuturik; ezin zuen ikusi. 16Gizonak esan zion Eliri:
—Guda-zelaitik nator; gaur bertan egin dut ihes handik.
Elik galdegin zion:
—Zer gertatu da, ene seme?
17Albistariak erantzun:
—Israeldarrek ihes egin behar izan dute filistearren aurrean, eta hondamena izugarria izan da gure gudarostean. Zure bi seme Hofni eta Pinhas ere hilak dira, eta harrapatu egin digute Jainkoaren kutxa.
18Jainkoaren kutxa aipatu zionean, Eli aulkitik atzeraka ate ondora erori, garondoa hautsi eta hil egin zen, zahartua eta baldartua baitzegoen. Berrogei urtez izan zen Israelen buruzagi.
Pinhasen emaztearen heriotza
19Eliren erraina, Pinhasen emaztea, haurdun zegoen eta haurra izateko zorian. Jainkoaren kutxa harrapatu zietela eta bere aitaginarreba eta senarra hilak zirela aditu zuenean, kuzkurtu eta haurra izan zuen, erdiminak etorri baitzitzaizkion. 20Hilzorian zegoelarik, esan zioten inguruan zituen emaginek: «Ez larritu, semea izan duzu».
Emakumeak, ordea, ez zuen erantzun, ezta jaramonik egin ere.#semea izan duzu Has 35,17. 21Haurrari Ikabod ezarri zion izena amak, hau da, «Ospegabe», esanez: «Eraman egin dute Israelen ospea». Jainkoaren kutxa harrapatu izanagatik eta bere aitaginarreba eta senarrarengatik esan zuen hori.#Ikabod ezarri izena Ik. Os 1,6.9. 22Hau esan nahi zuen: «Eraman egin dute Israelen ospea, Jainkoaren kutxa harrapatu baitute».

Currently Selected:

1 SAMUEL 4: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy