YouVersion Logo
Search Icon

1 MAKABEARRAK (Susana 10/10/03) SARRERA

SARRERA
Makabearrak Lehen Liburuak berrogei urteko aldia hartzen du, Antioko IV.a K.a. 175ean errege izaten hasi zenetik Simon 134an hil zuten arte. Liburuaren hasieran garai hartako egoeraren ikuspegi orokorra eman ondoren (1,1-9), Antioko IV.a Epifanesek judutar erlijioa nola debekatu eta suntsitu nahi izan zuen eta, horren aurka, juduen asaldura Matatias apaizak nola hasi zuen kontatzen du (1,10—2,70); ondoren, anaia bakoitzaren egintzak biltzen ditu: Judasek 166-160 urte bitartean eginak (3,1—9,22), Jonatanek 160-142 urte bitartean eginak (9,23—12,53) eta Simonek 142-134 urte bitartean eginak (13,1—16,24). Ondoren, Simonen seme Joan Hirkanok hartzen du buruzagitza; horrela hasten da errege asmondarren dinastia eta berek hartzen dute Daviden errege-etxearen ondarea, laurehun urteko etenaren ondoren.
Liburu hau, uste denez, hebreeraz idatzi zuten K.a. 100. urte inguruan, baina grekozko itzulpena baizik ez da kontserbatu. Errege asmondarren dinastia makabearrengandik nola datorren eta haiek herriaren alde nolako lana egin zuten adierazi nahi du. Tradizio deuteronomistarekiko loturak egiten ditu idazleak, Epaileak eta Erregeak liburuen egiturak eta eskemak kopiatuz (ik. 9,22; 16,23-24) eta I.Z.ko beste zenbait liburutan (Negar Kantak, Salmoak, Profeten liburuetan alegia) inspiratuz.
Eskema
—Antiokoren zapalkuntza eta Matatiasen matxinada (1,1—2,70).
—Judas Makabearraren egintzak (3,1—9,22).
—Jonatanen egintzak (9,23—12,53).
—Simonen egintzak (13,1—16,24).

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy