YouVersion Logo
Search Icon

1 ERREGEAK 11

11
Salomon Jaunaren bidetik aldendu
1Salomon erregeak emakume atzerritar ugari maite izan zuen. Faraoiaren alabaz gainera, moabdar, amondar, edomdar, sidondar eta hitita emakumeak ere bai.#emakume… ugari Ik. Dt 17,17. 2Halako emakume atzerritarrei buruz, hau zien agindua Jaunak israeldarrei: «Ez elkartu halakoekin, eta haiek ez bitez zuekin elkartu; izan ere, beren jainkoengana makurraraziko dizkizuete bihotzak, segur aski». Hala ere, Salomon, amodioz, halakoekin elkartu zen.#beren jainkoengana makurraraziko Ir 23,31-33; 34,12-16; Dt 7,1-4. 3Zazpiehun emazte goi-mailako eta hirurehun ohaide#11,3 ohaide: Legezko emazte ziren halakoak ere, baina bigarren mailako. izan zituen. Emakume haiek desbideratu egin zuten Salomon. 4Honen bihotza jainko arrotzengana makurrarazi zuten zahartzaroan; ez zuen oso-osorik izan Jaunarentzat, bere Jainkoarentzat, beraren aita Davidek izan zuen bezala.#bihotza… ez osorik… Jaunarentzat 8,61+. 5Sidondarren jainkosa zen Astarte gurtu zuen; baita amondarren sasijainko nardagarria zen Milkom ere. 6Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen#11,6 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen: 1 Erg liburuko esaera tipikoa da, Israelgo erregeen gaiztakeria eta errua aditzera emateko (14,22.34; 16,19.25.30; 21,20.25; 22,53). Salomonek, eta ez zen bere aita David bezain zintzo izan Jaunarentzat. 7Jerusalemen aurrez aurre dagoen mendian kultu-leku bana eraiki zien Kemox-i, moabdarren sasijainko nardagarriari, eta Milkomi#11,7 Milkom: Sasijainko honi Molok izena ere eman ohi zaio (ik. Lb 18,21 oh.)., amondarren sasijainko higuingarriari. 8Orobat bere emazte atzerritar guztien jainkoei ere, emazte haiek beren jainkoei intsentsua eta sakrifizioak eskain ziezazkieten.
9Haserretu zitzaion Jauna Salomoni, honek bere bihotza Jaunarengandik, Israelen Jainkoarengandik, aldendu zuelako. Bi bider agertua#11,9 bi bider agertua: Ik. 3,5-15 eta 9,2-9. zitzaion, 10eta agindua zion, hain zuzen ere, ez zezala jo jainko atzerritarrengana; hark, ordea, ez zuen bete Jaunak agindua. 11Orduan, esan zion Jaunak Salomoni: «Horrela jokatu duzulako, nire ituna, nik emaniko aginduak gorde ez dituzulako, hara: kendu eginen dizut erregetza eta zure zerbitzarietako bati emanen diot. 12Hala ere, zuen aita Davidengatik#11,12 Davidengatik: Esaera honek aurrerantzean hau adieraziko du: Jainkoak leial eusten diola Davidi eginiko promesari (ik. 13.32.34.36.39. tx.ak; 2 Erg 8,19; 19,34; 20,6; 2 Sm 7,13-16 eta oh.)., ez dizut kenduko zu bizi zaren artean. Zure semeari kenduko diot.#semearen zorigaiztoa 21,29. 13Eta erreinu osoa ere ez diot kenduko; ene zerbitzari Davidengatik eta hautatu dudan Jerusalemengatik, leinu bat utziko diot zure semeari».
Salomoni etsaiak sortu
14Etsai bat sortu zion Jaunak Salomoni: Hadad edomdarra, Edomgo erregearen jatorrikoa. 15Antzina, Davidek Edom lurraldea menderatu zuenean, haren gudalburu Joabek, israeldar hilei lur ematera joan zelarik, hil egin zituen Edomgo gizaseme guztiak.#Edom… menderatu 2 Sm 8,13-14. 16Joab eta israeldarrak sei hilabetez geldituak ziren bertan, Edomgo gizaseme guztiak suntsitu arte. 17Hadad, ordea, mutiko gazte zelarik, ihesi joan zen Egiptora, bere aitaren zerbitzari ziren edomdar batzuekin. 18Madiandik atera eta Paranera#11,18 Madian: Palestinatik hego-ekialdera dagoen lurraldea (ik. Ir 2,15). Paran: Sinai penintsulako basamortua (ik. Zen 13,26 oh.). heldu ziren; Parango gizon batzuek berekin hartu eta Egiptora jo zuten, hango errege faraoiagana. Honek etxebizitza eman zion Hadadi, baita janaria eta lurzati bat ere. 19Oso begikoa izan zuen faraoiak Hadad, eta bere emaztearen ahizpa eman zion emaztetzat, hau da, Tahpene erreginaren ahizpa. 20Tahpeneren ahizpak seme bat ekarri zion, Genubat. Eta Tahpene erreginak faraoiaren jauregian hazi zuen. Genubat faraoiaren jauregian bizi izan zen; beraz, faraoiaren seme-alabekin batera.
21Entzun zuen Hadadek David eta honen gudalburu Joab hilak zirela eta esan zion faraoiari:
—Uztazu neure herrira joaten.
22Faraoiak galdetu zion:
—Zergatik nahi duzu zeure herrira alde egin? Falta al duzu ezer hemen, nire ondoan?
Hark erantzun:
—Deus ere ez; baina uztazu, arren, joaten.
23Beste etsai bat ere sortu zion Jainkoak Salomoni: Rezon, Eliadaren semea. Bere jaun Tzobako#11,23 Tzoba: Ik. 2 Sm 10,6 oh. errege Hadadezerrengandik ihesi joana zen Rezon#Hadadezer 2 Sm 8,3-8. 24eta, bere inguruan zenbait gizon bildurik, taldeburu egina. Baina Davidek Hadadezer menderatu zuen garaian, Damaskora jo zuen Rezonek eta Damaskoko eskualdeaz nagusitu zen. 25Salomon bizi izan zen artean, Israelen etsai izan zen Rezon hura.
Hadadek ere kalte handiak egin zituen; gorroto izan zuen Israel. Edomgo#11,25 Edomgo errege: Hebreerazkoak Aramgo errege dio. errege izan zen.
Jainkoak Jeroboami emaniko hitza
26Jeroboam, Salomonen zerbitzaria, Nebaten semea, Tzeredako#11,26 Tzereda: Jerusalemdik 40 km inguru ipar-mendebaldera zegoen hirixka. efraimdarra zen; Tzerua izeneko alargun bat zuen ama. Erregearen kontra jaiki zen Jeroboam. 27Hona zergatik: Miloko betelana egiten ari zen Salomon eta bere aita Daviden Hiriko harresietako etena ixten. 28Jeroboam gizon adoretsu eta indartsua zen; gizon gazte hark lana nola egiten zuen ikustean, Salomonek Joseren leinuko#11,28 Joseren leinuko: Esaera honek Efraim eta Manasesen leinuak adierazten ditu (ik. Has 46,20). langile behartu guztien arduradun ipini zuen. 29Behinola, Jeroboam Jerusalemdik atera zen batean, Xiloko Ahias profetak aurkitu zuen bidean; soingaineko berria zeraman honek soinean. Biak bakarrik gertatu ziren landan. 30Ahiasek jantzia zeraman soingaineko berria hartu, hamabi zati egin 31eta esan zion Jeroboami: «Hartu hamar zati; hau baitio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Zatitu eginen diot Salomoni erreinua, eta zuri hamar leinu emango.#profeta-egintzak 22,11; Is 20,1-4; Jr 19,1-11; 27,1-8; Ez 5,1-12. 32Leinu bakarrarekin#11,32 Leinu bakarrarekin: Judaren leinua da, noski (ik. 12-20 tx.ak). Antzinako grekozko itzulpenak, alabaina, bi leinu aipatzen ditu; bigarrena Benjaminena dateke 12,21ean esaten denez; Roboamek bere menpe zuen leinu hau ere. Gainera, antzinatik Judaren leinuak poliki-poliki bereganatua zuen Simeonen leinua ere, txikia baitzen hau. geldituko da hura, eta hori ere David ene zerbitzariagatik eta Israelgo hiri guztien artetik hautatu dudan Jerusalem hiriarengatik.#Leinu bakarra 11,13. 33Izan ere, utzi egin naute israeldarrek eta sasijainkoak adoratu dituzte: Astarte sidondarren jainkosa, Kemox moabdarren jainkoa eta Milkom amondarren jainkoa. Ez dira nire bideetan ibili, niri atsegin zaidana eginez, nire lege eta erabakiak betez, beren aita Davidek bete zituen bezala. 34Hala ere, ez diot erreinu osoa kenduko eskutik; bizi den bitartean buruzagitzan eutsiko diot, nik aukeratu nuen David neure zerbitzariagatik; hark bai bete zituela nire aginduak eta legeak. 35Salomonen semeari kenduko diot erreinua eskutik, eta zuri hamar leinu emango dizkizut. 36Haren semeari leinu bakarra utziko diot; horrela, neure egoitza izateko aukeratu nuen hirian, Jerusalemen, ene zerbitzari Davidek argi-zuzi bat izanen du beti nire aurrean.#argi-zuzia 15,4; 2 Sm 21,27; 2 Erg 8,19; 2 Kro 21,7. 37Zu, berriz, nahi izango duzun toki guztietako errege egingo zaitut; Israelen errege izanen zara. 38Nik agindutako guztia betetzen baduzu, nire lege eta aginduak gordez, ene zerbitzari Davidek egin zuen bezala, zeurekin izango nauzu. Errege-etxe iraunkorra emango dizut, Davidi eman niona bezalakoa. Israel emango dizut; 39horrela apalaraziko ditut Daviden ondorengoak; baina ez betiko”».#ez betiko Ik. Is 11,13-14; Jr 3,18; Ez 37,15-24; Os 2,2; Mi 2,12.
40Jeroboam hil nahian ibili zen Salomon; hark, ordea, Egiptora egin zuen ihes, Egiptoko errege Xixak-engana, eta han egon zen, Salomon hil arte.
Salomonen heriotza
(2 Kro 9,29-31)
41Salomonen gainerako jarduerak, egin zuen guztia eta haren jakinduria «Salomonen Kronika» liburuan daude idatziak. 42Berrogei urtez izan zen Salomon Israel osoko errege Jerusalemen. 43Hil zenean, bere aita Daviden Hirian ehortzi zuten. Haren ondorengo erregea beraren seme Roboam izan zen.

Currently Selected:

1 ERREGEAK 11: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy