YouVersion Logo
Search Icon

1 KRONIKAK 29

29
Tenplua eraikitzeko emaitzak
1Davidek esan zion biltzar osoari: «Ene seme Salomon, Jainkoak aukeratu duen bakarra, gaztea da eta ikasi gabea; egin behar duen lana, berriz, handia, jauregi#29,1 jauregi: H.h., dorre, gotorleku. hau ez baita edozein gizonentzat, Jainko Jaunarentzat baizik. 2Eginahalak egin ditut nik neure Jainkoaren etxea eraikitzeko behar den guztia prestatzen: urrea, zilarra, brontzea, burdina, zura; baita onize eta apain-harriak, harri beltzak eta koloredunak, era guztietako harribitxiak eta hartzuri ugari ere. 3Eta etxe santu honetarako prestatu dudan horretaz guztiaz gainera, neure altxorretik ematen dut urrea eta zilarra ere Jainkoaren etxerako, maite baitut nik tenplu hori. 4Ehun tona urre fin ematen dut eta berrehun eta hogeita hamar tona zilar garbi tenpluko#29,4 urre fin: H.h., Ofirko urre: Itsaso Gorriaz haraindi zegoen Ofir eta handik urre oso bikaina ekarri ohi zuten. tenpluko: H.h., eraikinetako. hormak janzteko, 5baita urreginek beren lan guztiak egiteko behar duten urre eta zilarra ere. Egin nahi al dio beste inork emaitzarik Jaunari?»#Jaunari emaitza egin Ir 25,2+.
6Orduan, familiaburuek, Israelgo leinuburuek, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiek eta erregearen administratzaileek eskuzabal egin zituzten beren emaitzak. 7Ehun eta hirurogeita hamar tona urre, hamar mila txanpon#29,7 txanpon: Hebreeraz dariko; zenbait mende geroago Pertsiako errege izango zen Darioren garaiko sos edo txanpona zen; ez zen, noski, horrelako dirurik Daviden garaian., hirurehun eta berrogei tona zilar baino gehiago, seiehun tona inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tona burdina eman zuten. 8Harribitxirik zuenak Jaunaren etxeko altxorrerako eman zuen, Gerxonen ondorengoetakoa zen Jehielen#29,8 Jehiel: 26,21ean Jehieli deritza. esku utziz. 9Herri osoa poztu zen bat-bateko emaitza haiengatik, bihotz-bihotzez eman baitzituzten Jaunarentzat; David erregeak ere poz handia hartu zuen.
Daviden otoitza
10Orduan, biltzar osoaren aurrean Jauna goretsi zuen Davidek, esanez: «Bedeinkatua zu, Jauna, gure aita Israelen Jainkoa#29,10 Bedeinkatua zu, Jauna, gure aita Israelen Jainkoa: Honela ere itzul daiteke: Bedeinkatua zu, Jauna, Israelen Jainkoa eta gure aita., beti eta beti! 11Zeureak dituzu, Jauna, handitasuna, indarra, ohorea, ospea eta gorespena. Zeureak dituzu zeru-lurretan diren guztiak. Zeureak, Jauna, erregetza eta gauza guztien nagusitza.
12«Zuregandik datoz aberastasuna eta aintza; zeure menpe duzu dena. Zeure esku dituzu indarra eta ahalmena; zeure esku, edonor handi eta indartsu egitea. 13Horregatik, oi gure Jainko, eskerrak ematen dizkizugu eta zure izen ospetsua goresten dugu.
14«Izan ere, nor naiz ni eta nor nire herria zuri borondatezko emaitza hauek egin ahal izateko? Zuregandik dator dena eta zure eskutik hartua eman dizugu. 15Zure aurrean arrotz eta etorkin besterik ez gara, gure arbasoak izan ziren bezala. Gure bizitza lur gainean itzala bezalaxe doa, itxaropenik gabe. 16Jauna, gure Jainkoa, zuri tenplua eraikitzeko prestatu dizkizugun gauza hauek guztiak zure eskutik datozkigu, zeurea baituzu dena.
17«Badakit, ene Jainko, gure asmorik gordeenak aztertzen dituzula eta zuzentasuna maite duzula; asmo zuzenez eskaini dizkizut bat-batean gauza hauek guztiak, eta bozkarioz ari naiz ikusten hemen dagoen herri guztiak ere eskuzabal egiten dizkizula bere emaitzak. 18Jauna, gure arbaso Abrahamen, Isaaken eta Israelen Jainkoa, egizu gure herriak iraun dezala beti era horretako jarreran, eta erakar zeuregana herri honen bihotza.
19«Emaiozu nire seme Salomoni zure agindu, burubide eta legeak bihotz-bihotzez gordetzea, denak bete ditzan eta nik prestatu dizudan jauregia eraiki diezazun».
20Orduan, esan zion Davidek biltzar osoari: «Bedeinka ezazue Jauna, zeuen Jainkoa!»
Eta biltzar osoak bedeinkatu egin zuen Jauna, bere arbasoen Jainkoa, eta denak ahuspeztu egin ziren Jaunaren eta erregearen aurrean.
David hil. Salomon errege
21Biharamunean sakrifizioak eta erre-opariak eskaini zizkioten Jaunari: mila zekor, mila ahari, mila bildots, isur-opariekin batera; opari ugari eskaini zuten Israel osoaren alde. 22Egun hartan alaitasun handiz jan eta edan zuten Jaunaren aurrean. Berriro ere errege izendatu zuten Daviden seme Salomon eta buruzagi gantzutu Jaunaren izenean. Tzadok, berriz, apaiz gantzutu zuten.#alaitasun handia 1 Erg 1,40. Salomon errege gantzutu 1 Erg 1,39.
23Salomon Jaunaren errege-aulkian jarri zen, bere aita Daviden ordez. Gauza guztietan aurrera atera zen, eta Israel osoa esaneko izan zuen. 24Buruzagi guztiek, gudari adoretsuek eta David erregearen beste semeek ere men egin zioten Salomon erregeari.
25Jaunak asko goratu zuen Salomon Israel osoaren begietan eta ordu arte Israelgo erregeetan beste inori baino errege-ospe handiagoa eman zion.#ordu arteko beste inori baino errege-ospe handiagoa 1 Erg 3,12-14.
Daviden erregealdiaren laburbilduma
26Jeseren seme David Israel osoaren errege izan zen 27berrogei urtez: zazpi Hebronen eta hogeita hamahiru Jerusalemen.#1 Erg 2,11. 28Zahartzaro ona eman ondoren hil zen, urtetan aurreratua, aberastasun eta ospez betea. Haren seme Salomon izan zen hurrengo erregea.#Haren semea izan zen hurrengo errege 1 Erg 2,12.
29David erregearen egintzak oro, lehenengotik azkenekora, «Samuel Ikuslearen Kronikak», «Natan Profetaren Kronikak» eta «Gad Ikuslearen Kronikak» deritzen liburuetan daude idatziak. 30Liburu horietan#29,30 Liburu horietan: Liburu horiek ez dira, segur aski, Biblian ditugun Samuel izeneko bi liburuak, desagertu ziren besteren batzuk baizik. kontatzen da Daviden erregealdi indartsuari buruzko guztia, baita berari, Israeli eta lurralde haietako erreinuei gertatu zitzaizkien gorabeherei buruzkoa ere.

Currently Selected:

1 KRONIKAK 29: EABD

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy