1
ISAIAS 40:29
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Nekatuari indarrak berritzen dizkio, ezinduari ahalmena bihurtzen.
Compare
Explore ISAIAS 40:29
2
ISAIAS 40:30-31
Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen, baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen.
Explore ISAIAS 40:30-31
3
ISAIAS 40:28
Ez al dakizu? Ez al duzu inoiz entzun? Jauna betiereko Jainkoa da, lurbira osoa egin duena: ez da nekatzen, ez akitzen; ulermenaz gaindikoa haren adimena.
Explore ISAIAS 40:28
4
ISAIAS 40:3
Ahots bat oihuka: «Prestatu basamortuan bidea Jaunari, berdindu eremuan galtzada gure Jainkoari.
Explore ISAIAS 40:3
5
ISAIAS 40:8
ihartzen da belarra, zimeltzen lorea; gure Jainkoaren hitzak, ordea, betiko dirau».
Explore ISAIAS 40:8
6
ISAIAS 40:5
Orduan, Jaunak bere ospea agertuko du eta gizaki guztiek batera ikusiko dute. Jaunak berak esan du».
Explore ISAIAS 40:5
7
ISAIAS 40:4
Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak; bihur bitez zelai eta lautada paraje latz eta malkarrak.
Explore ISAIAS 40:4
8
ISAIAS 40:11
Artzainak bezala zaintzen du artaldea: arkumea besoan hartu eta altzoan eramaten du, ama berria arduraz gidatzen».
Explore ISAIAS 40:11
9
ISAIAS 40:26
Jaso begiak gorantz eta ikus: Nork egin zuen hori guztia? Banan-banan aterarazten ditu zeruko astroak, bakoitzari bere izenez deitzen dio; hain baita ahaltsu, hain biziki indartsu, batek ere ez dio haren deiari huts egiten.
Explore ISAIAS 40:26
10
ISAIAS 40:22
Lurraren gaineko sabaian du Jainkoak tronua eta handik lurtarrek matxinsaltoak dirudite; oihala bezala hedatu du zerua, oihal-etxola bezala zabaldu, bizitzeko.
Explore ISAIAS 40:22
11
ISAIAS 40:2
Mintza bihotzera Jerusalemi; hots egiozue burutu duela bere morrontza, ordaindu bere erruen zorra, gogor ordainarazi baitizkio Jaunak bere bekatuak».
Explore ISAIAS 40:2
12
ISAIAS 40:6-7
Ahots batek dio: «Hots egin!» Eta nik: «Zer behar dut hots egin?» «Gizaki oro belarraren pareko da, landako lorea bezain sendo: ihartzen da belarra, zimeltzen lorea, Jaunak haizeari joaraztean. Bai, belarraren pareko da gizateria
Explore ISAIAS 40:6-7
13
ISAIAS 40:10
Hara, ahalmen osoz dator Jainko Jauna, bere nagusigoa indartsu ezarriz. Hara, berekin dakar garaipen-agiria, berak askaturiko herria.
Explore ISAIAS 40:10
14
ISAIAS 40:1
Hau dio zuen Jainkoak: «Kontsola ezazue, kontsolatu nire herria!
Explore ISAIAS 40:1
15
ISAIAS 40:12-14
Nork neurtu du itsasoa esku beteka, edo zeruen zabala arra beteka, edo lurreko hautsa lakarika? Nork pisatu mendi-muinoak balantzan? Nork neurtu du Jaunaren espiritua? Nor izan da haren aholkulari? Nork eman dio kontseilu eta argibide, nork irakatsi jokabide zuzena? Nork irakatsi jakintza eta eginbide burutsua?
Explore ISAIAS 40:12-14
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos