Emakumeek, alai dantzatuz, honela kantatzen zuten, batzuek besteei erantzunez:
«Saulek mila hil,
Davidek hamar mila!»
Saulek ez zuen kopla hori pozez entzun. Biziki haserretu zen, eta honela zioen: «Hamar mila Davidi eta mila niri! Erregetza besterik ez du falta!»