1
1 SAMUEL 17:45
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Davidek ihardetsi zion filistearrari: —Ezpataz, lantzaz eta azkonaz armatua zatozkit. Ba, ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.
Compare
Explore 1 SAMUEL 17:45
2
1 SAMUEL 17:47
Eta hemen bilduak diren guztiek jakinen dute, Jaunak ez duela behar ezpatarik, ez lantzarik gu salbatzeko, Jaunak baitu gudua erabakitzen. Gure esku jarriko zaituzte berak.
Explore 1 SAMUEL 17:47
3
1 SAMUEL 17:37
Gero, esan zuen: —Lehoi eta hartzen atzaparretatik atera izan nauen Jaunak aterako nau, oraingoan ere, filistear horren atzaparretatik. Saulek, orduan, Davidi: —Hoa, bada. Eta izan bedi Jauna hirekin!
Explore 1 SAMUEL 17:37
4
1 SAMUEL 17:46
Nire esku jarriko zaitu Jaunak gaur bertan. Hilko zaitut eta burua moztuko. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan filistear gudarien gorpuak. Honela, lur osoak jakinen du baduela Israelek Jainkoa.
Explore 1 SAMUEL 17:46
5
1 SAMUEL 17:40
Hartu zuen eskuan bere makila, bost errekarri leun-leun aukeratu eta artzain-zorroko sakela batean gorde zituen. Hartu zuen habaila beste eskuan eta filistearraganantz hurbildu zen.
Explore 1 SAMUEL 17:40
6
1 SAMUEL 17:32
eta Davidek esan zion Sauli: —Ez bedi inor kikildu gizon horrengatik. Neu, zure zerbitzari hau, joango naiz filistear hori borrokatzera.
Explore 1 SAMUEL 17:32
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos