YouVersion Logo
Search Icon

APOKALIPSIA 3

3
Sardesko eliz elkarteari
1Idatz iezaiozu Sardesko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Jainkoaren zazpi espirituak eta zazpi izarrak dituenak: Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak; bizi denaren itxura duzu, baina hilik zaude.#zazpi espirituak 1,4+. zazpi izarrak 1,16+. ezagunak ditut egintzak 2,2+. 2Zaude erne, eta indarberri ezazu oraindik bizirik daukazuna#3,2 oraindik bizirik daukazuna: H.h., hiltzear dauden hondarrak; hau da, elkarteari gelditzen zaion bizi apurra, edota oraindik gelditzen zaizkion kide leialak., erabat hil baino lehen. Zure jokabidea nire Jainkoaren aurrean behar bezain ona ez dela ikusi dut. 3Oroit zaitez nola entzun eta onartu duzun mezua: euts iezaiozu, aldatu jokabidea. Zeren, erne ez bazaude, lapurra bezala etorriko bainaiz, gutxien espero duzun orduan etorriko ere.#aldatu jokabidea 2,5+. lapurra bezala 16,15; Mt 24,43-44; Lk 12,39-40; 1 Ts 5,2.4; 2 P 3,10. 4Baina badituzu Sardesen beren jantziak zikindu ez dituzten batzuk. Nirekin ibiliko dira zuriz jantzirik, merezi baitute. 5Garailea zuriz jantziko dute#3,5 zuriz jantziko dute: Ik. 1,14 oh. Ap-an, jainkotasun, alaitasun, garbitasun, garaipen eta nagusigoaren sinbolo da kolore zuria., eta ez dut kenduko haren izena biziaren liburutik; eta haren alde aterako naiz neure Aitaren eta honen aingeruen aurrean.#zuriz jantziko 3,18; 4,4; 6,11; 7,9.13; 19,14. biziaren liburua 13,8; 17,8; 20,15; 21,27; Ir 32,32.33; Sal 69,28-29; Dn 12,1; Flp 4,3. haren alde aterako naiz Mt 10,32; Lk 12,8.
6Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.
Filadelfiako eliz elkarteari
7Idatz iezaiozu Filadelfiako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen santuak, egiazkoak, Daviden erreinuko giltza#3,7 Daviden erreinuko giltza: Irudiak erabateko aginpidea adierazten du; hemen zentzu mesianikoa du: Kristori dagokio aginpidea, eta haren epaia erabatekoa da. duenak —hark irekia ezin du inork itxi eta hark itxia ezin inork ireki—: 8Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, eta inork itxi ezin duen atea utzi dut zure aurrean zabalik. Indar handirik ez duzun arren, onartu duzu nire mezua eta ez duzu ukatu nire izena.#ezagunak ditut 2,2+. 9Horra, Satanasen elkarteko#3,9 Satanasen elkarte: Ik. 2,9 oh. batzuk emango dizkizut nik eskura, judu direla esan arren gezurrontzi huts direnetariko batzuk; zure oinetan ahuspez jartzera behartuko ditut, maite zaitudala jakin dezaten.#Satanasen elkarteko 2,9. zure oinetan ahuspez Is 45,14; 49,23; 60,14. maite zaitudala Is 43,4. 10Iraunkor izateko nire agindua gorde duzulako, nik ere gordeko zaitut, lurreko bizilagunak probatzeko mundu osora iristear dagoen probaldikoan.#Iraunkor izateko agindua Lk 21,19; 2 Tm 2,12; Heb 10,36. 11Laster nator. Eutsi daukazunari, zeure garaipen-koroa inork ere ken ez diezazun.#Laster nator 2,16+.
12Garailea neure Jainkoaren tenpluko zutabe egingo dut, eta ez da gehiago handik irtengo; neure Jainkoaren izena eta neure izen berria idatziko ditut harengan; baita neure Jainkoaren hiriaren izena ere, zerutik, nire Jainkoarengandik, jaisten den Jerusalem berriaren izena.#Jainkoaren izena idatziko 14,1; 22,4. Jainkoaren hiriaren izena Ez 48,35. Jerusalem berria 21,2. izen berria 2,17+.
13Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.
Laodizeako eliz elkarteari
14Idatz iezaiozu Laodizeako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Amen-ek#3,14 Amen: Jainkoaren hitzari ematen zaion baietz sendo eta konprometitua esan nahi du. Kristo da Jainkoari erantzun betea eman diona, baita Jainkoaren baietza ere gizakiari (ik. 2 Ko 1,19-20). Horregatik, bera da Amen., testigu leial eta egiazkoak, Jainkoak egindakoen sorburuak:#testigu leial 1,5+. Jainkoak egindakoen sorburua Es 8,22; Jn 1,3; Kol 1,15-17. 15Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak. Ez zara hotz, ez bero. Ai hotz edo bero bazina!#ezagunak ditut 2,2+. 16Baina epel zarelako eta ez bero, ez hotz, botagura emateraino nazkatzen nauzu. 17Hau diozu: «Aberats naiz, oso aberats, ez dut ezeren beharrik»; eta ez dakizu gizagaixoa zarena, errukarri eta behartsua, itsu eta biluzik zaudena.#Aberats naiz Os 12,8. 18Aholku hau ematen dizut: eros iezadazu zeuretzat sutan garbituriko urrea, aberats zaitezen, eta soineko zuriak zeure burua janzteko, larrugorri lotsagarrian ager ez zaitezen; erosi kolirioa begietan emateko, ikus dezazun.#soineko zuriak 3,5+. larrugorri lotsagarrian 16,15.
19Maite ditudanei egiten diet agiraka nik eta horiek zentzarazten ditut; izan, beraz, sutsu eta aldatu jokabidez.#zentzarazten ditut Es 3,12; 1 Ko 11,32; Heb 12,6. aldatu jokabidez 2,5+. 20Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.#harenean sartuko naiz Jn 14,23.
21Garailea neurekin eseraraziko dut neure tronuan, neu ere garaile izan eta neure Aitarekin beronen tronuan eseri naizen bezala.
22Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.

Currently Selected:

APOKALIPSIA 3: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy