1
APOKALIPSIA 3:20
Elizen Arteko Biblia (Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)
Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.
Compare
Explore APOKALIPSIA 3:20
2
APOKALIPSIA 3:15-16
Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak. Ez zara hotz, ez bero. Ai hotz edo bero bazina! Baina epel zarelako eta ez bero, ez hotz, botagura emateraino nazkatzen nauzu.
Explore APOKALIPSIA 3:15-16
3
APOKALIPSIA 3:19
Maite ditudanei egiten diet agiraka nik eta horiek zentzarazten ditut; izan, beraz, sutsu eta aldatu jokabidez.
Explore APOKALIPSIA 3:19
4
APOKALIPSIA 3:8
Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, eta inork itxi ezin duen atea utzi dut zure aurrean zabalik. Indar handirik ez duzun arren, onartu duzu nire mezua eta ez duzu ukatu nire izena.
Explore APOKALIPSIA 3:8
5
APOKALIPSIA 3:21
Garailea neurekin eseraraziko dut neure tronuan, neu ere garaile izan eta neure Aitarekin beronen tronuan eseri naizen bezala.
Explore APOKALIPSIA 3:21
6
APOKALIPSIA 3:17
Hau diozu: «Aberats naiz, oso aberats, ez dut ezeren beharrik»; eta ez dakizu gizagaixoa zarena, errukarri eta behartsua, itsu eta biluzik zaudena.
Explore APOKALIPSIA 3:17
7
APOKALIPSIA 3:10
Iraunkor izateko nire agindua gorde duzulako, nik ere gordeko zaitut, lurreko bizilagunak probatzeko mundu osora iristear dagoen probaldikoan.
Explore APOKALIPSIA 3:10
8
APOKALIPSIA 3:11
Laster nator. Eutsi daukazunari, zeure garaipen-koroa inork ere ken ez diezazun.
Explore APOKALIPSIA 3:11
9
APOKALIPSIA 3:2
Zaude erne, eta indarberri ezazu oraindik bizirik daukazuna, erabat hil baino lehen. Zure jokabidea nire Jainkoaren aurrean behar bezain ona ez dela ikusi dut.
Explore APOKALIPSIA 3:2
YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy
Home
Bible
Plans
Videos