YouVersion Logo
Search Icon

APOKALIPSIA 4

4
GEROAGO GERTATZEKOA (4,1—22,21)
Jainkoaren tronua
1Ondoren, ikuskari bat izan nuen. Irekitako ate bat ikusi nuen zeruan, eta lehen mintzatua zitzaidan turuta-hotsa bezalako ahotsak esan zuen: «Igo hona, eta ondoren gertatzekoak direnak erakutsiko dizkizut».#ondoren gertatzekoak erakutsiko 1,1+.
2Bat-batean, Espirituak hartu ninduen. Tronu bat ikusi nuen zeruan eta tronuan norbait eseria#4,2 tronuan norbait eseria: Hau da irudirik erabiliena Ap-an Jainkoa adierazteko..#tronuan eseria 4,9; 5,1.7.13; 6,16; 7,10.15; 19,4; 21,5; 1 Erg 22,19; Is 6,1; Ez 1,26; Sal 47,9. 3Tronuan eseriak jaspe eta kornalina harrien itxura zuen, eta tronuaren inguruan esmeralda antzeko ortzadarra#4,3 ortzadarra: Hitzak argizko zisku/aureola ere esan nahi du, eta hala itzultzen dute askok. zegoen.#Jainkoaren tronua Ez 1,26-28. 4Tronuaren inguruan hogeita lau aulki zeuden, eta aulkietan eseriak hogeita lau zahar#4,4 hogeita lau zahar: Jainkoaren herria irudikatzen dute, Jainkoaren herria bere behin betiko egoeran., jantzi zuriak soinean eta urrezko koroak buruan zituztela.#zaharrak Is 24,23. jantzi zuriak 3,5+.
5Tronutik tximistak, danbatekoak eta trumoiak ateratzen ziren; aulkiaren aurrean zazpi argi-zuzi zeuden sutan, Jainkoaren zazpi espirituak adierazten zituztenak,#tximistak eta trumoiak 8,5; 11,19; 16,18; Ir 19,16; Ez 1,13. zazpi argi-zuzi Ez 1,13; Za 4,2. zazpi espirituak 1,4+. 6eta aulkiaren aurrean itsaso antzeko zerbait hedatzen zen, kristala bezain gardena.
Tronuaren erdian eta inguruan lau izaki bizidun zeuden, begiz beteak atzetik eta aurretik#4,6 lau izaki… begiz beteak…: Lau izakiok mundu kreatuaren irudi dira. Begiz beteak: Ik. 1,14 oh. Pasarte honetako sinboloak Ez 1,5-21ean oinarritzen dira. Eskuarki, Ezekiel da Apokalipsiaren sinbolo-iturri garrantzizkoena. San Ireneoz gero, kristau-tradizioak lau ebanjelarien sinbolo egin ditu animalia antzeko lau izakiok (ik. 7. tx.)..#lau izaki bizidun Ez 1,5-10; 10,14.#kristala bezain gardena Ez 1,22. 7Lehen izakia lehoi antzekoa zen; bigarrena zezen antzekoa; hirugarrenak gizaki antzeko aurpegia zuen, eta laugarrena hegaz doan arrano antzekoa zen. 8Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe:
«Santu, santu, santua
Jauna, Jainko ahalguztiduna,
zena, dena eta etortzekoa».#seina hego Is 6,2. begiz beteak Ez 1,18; 10,12. Santu, santu, santua Is 6,3. Jainko ahalguztiduna 1,8+. zena, dena eta etortzekoa 1,4+.
9Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,#tronuan eseria 4,2+. mendetan bizi denari Dn 4,34; 6,27. 10hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:
11«Gure Jaun eta Jainko hori,
zu bazara nor
aintza, ohorea eta ahalmena
hartzeko,
zeuk baitzenituen
gauza guztiak egin
eta, zuk nahi izan duzulako,
baitira sortu eta dira oraindik».

Currently Selected:

APOKALIPSIA 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy