YouVersion Logo
Search Icon

APOKALIPSIA 2

2
Efesoko eliz elkarteari
1Idatz iezaiozu Efesoko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen zazpi izarrak bere eskuineko eskuan dauzkanak, urrezko zazpi argimutilen erdian dabilenak:#zazpi izar 1,16+. 2Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure lanbide neketsua eta eroapena#2,2 eroapena: Edo iraupena. Ap-an bertuterik aipatuenetakoa, probaldian garrantzi handia duelako (ik. 1,9; 2,3.19; 3,10; 14,12).. Badakit ezin duzula jende gaiztoa jasan, eta, benetan apostolu izan gabe, beren buruak apostolutzat zituztenak aztertu eta gezurtitzat utzi dituzula.#ezagunak ditut zure egintzak 3,1.8.15. aztertu dituzula 1 Jn 4,1. 3Baduzu eroapenik eta niregatik nekeak jasan dituzu, etsi gabe. 4Baina zure aurka badut zerbait: galdu egin duzula hasierako maitasuna#2,4 hasierako maitasuna: H.h., zure lehen maitasuna.. 5Hartu gogoan, beraz, nondik erori zaren; damu zaitez eta itzuli lehengo jokabidera. Bestela, zuregana joan eta bere lekutik kendu egingo dut zure argimutila.#damu zaitez 2,16.22; 3,3.19. 6Halere, hau duzu zeure alde: nik ere gorroto ditudan nikolaiten#2,6 nikolaitak: Kap. honetan askotan aipaturiko sekta (ik. 2,2.14.15.20.24); honen izateaz eta doktrinaz dakiguntxoa Ap-aren autoreak hemen dioenetik dakigu. egintzak gorroto dituzula.#gorroto dituzu Sal 139,21.
7Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari Jainkoaren paradisuan dagoen bizi-arbolako fruituetatik emango diot jaten.#bizi-arbolako fruituetatik 22,2.14; Has 2,9; 3,22.24.
Esmirnako eliz elkarteari
8Idatz iezaiozu Esmirnako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen lehenak eta azkenak, hila zegoenak eta bizira itzuli zenak:#lehena eta azkena 1,17+. 9Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara. Badakit nola iraintzen zaituzten, judu direla esan arren Satanasen elkarte#2,9 Satanasen elkarte: H.h., Satanasen sinagoga. Juduak izan ziren hasiera-hasieratik kristauen erasotzaile amorratuenak, eta salatzaileak askotan erromatarren aurrean. besterik ez diren horiek.#pobre baina aberats St 2,5. Satanasen elkarte 3,9. 10Ez izan beldur jasan beharko duzunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez#2,10 apur batez: H.h., hamar egunez; epe laburra adierazten duen zenbakia (ik. Has 24,55; Dn 1,12.14). atsekabetuak izango zarete. Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet.#probatu eta apur batez atsekabetu Dn 1,12.14. garaipen-koroa St 1,12.
11Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileak ez du bigarren heriotzaren zigorrik jasango.#bigarren heriotza 20,14; 21,8.
Pergamoko eliz elkarteari
12Idatz iezaiozu Pergamoko eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen aho biko ezpata zorrotza duenak:#aho biko ezpata 1,16+. 13Badakit ongi non bizi zaren: Satanasek bere tronua duen lekuan. Nirekiko leial iraun duzu, eta ez duzu ukatu nireganako fedea, ezta Antipas nire lekuko leiala zuen artean, Satanas bizi den toki horretan, hil zuten egunetan ere.
14Badut, ordea, zertxobait zure aurka: hor dituzula zeurekin Balaamen irakatsiei jarraitzen dieten batzuk; hark irakasten zion Balak-i israeldarrak nola erorarazi bekatuan, sasijainkoei eskainiriko haragia jatera eta Jainkoarekiko desleial izatera#2,14 Balaam: Ik. Zen 22,5 oh.; Zen 25,1-2 eta 31,16 elkarlotuz, zenbait judu-tradiziok Balaam israeldarrak Jainkoarekiko desleial izatera bultzatu zituena bezala ikusten du. Tradizio horrek badu eragina kristau-idazkietan ere (ik. 2 P 2,15 eta Ju 11). Jainkoarekiko desleial izatera: H.h., lizunkeriara/prostituziora: Hitz honek Liburu Santuetan sarritan idolatria adierazten du (ik. 2,20-22 ere). bultzatuz.#Balaamen irakatsiak Zen 25,1-2; 31,16; Ju 11. 15Era berean, zuk ere badituzu nikolaiten irakatsiei jarraitzen dieten batzuk. 16Damu zaitez, beraz; bestela, zuregana joango naiz laster eta horien aurka borroka egingo dut neure ahoko ezpataz.#zuregana joango naiz laster 3,11; 22,7.12.20. neure ahoko ezpataz 1,16+.
17Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena. Garaileari mana ezkutua emanen diot, eta harritxo txuri bat#2,17 mana: Jaunak basamortuan israeldarrei eman zien janaria (ik. Ir 16,30-34; Jn 6,30-31). harritxo txuria: Garaipena gogorarazten du, eta garailea betiko bizian eta erreinuan onartua denaren seinale da. ere bai, eta harritxoan izen berri bat idatzia, hartzen duenak bakarrik ezagutuko duena.#mana ezkutua Sal 78,24. izen berria 3,12; Is 62,2; 65,15.
Tiatirako eliz elkarteari
18Idatz iezaiozu Tiatirako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Jainkoaren Semeak, begiak sugarra bezalako eta oinak brontze goriaren antzeko dituenak:#begiak eta oinak 1,14-15+. 19Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak, zure maitasuna, fedea, zerbitzugintza eta eroapena; zure azken egintzak lehenengoak baino ere bikainagoak dira.
20Baina badut zerbait zure aurka: bere burua profetesatzat duen Jezabel#2,20 Jezabel: Izen sinbolikoa da. Ezaguna da I.Z.eko Jezabelek sasijainkoenganako zuen zaletasuna (ik. 1 Erg 16,31-33; 2 Erg 9,22); ezaguna da orobat Biblian adulterioa eta prostituzioa idolatriaren sinbolo direla. horri utzi egiten diozula bere irakatsiekin nire zerbitzariak engainatzen, Jainkoarekiko desleial izan eta sasijainkoei eskainiriko haragia jatera bultzatuz.#Jezabel 1 Erg 16,31; 2 Erg 9,22. Jainkoarekiko desleial eta idoloei eskainiriko haragia 2,14. 21Astia eman diot damu dadin, baina ez dio bere desleialkeriari uko egin nahi izan. 22Hara, gaixotasun larria bidaliko diot berari, eta atsekabe handia berarekin desleialkerian bat egin dutenei, jokabidez aldatzen ez badira. 23Haren jarraitzaileak heriotzaz joko ditut, eta jakingo dute eliz elkarte guztiek ni naizela buru-bihotzak ikertzen dituena, eta zuetako bakoitzari bere egintzen arabera emango diona.#buru-bihotzak ikertzen Jr 11,20+. egintzen arabera emango 18,6; 20,12; Is 59,18; Jr 17,10+; Erm 2,6; 2 Tm 4,14.
24Zuek, ordea, Tiatirako besteok, ez duzue onartu doktrina hori eta ez duzue ezagutu «Satanasen barrunbeak»#2,24 Satanasen barrunbeak: Adierazpen ironikoa, sektan eskolatuak bakarrik omen zuten ezkutuko erlijio-ezagutzaz esana. deitzen duten hori. Zuei ez dizuet beste zamarik leporatzen; 25eutsi kementsu orain duzuenari, ni itzuli arte.#eutsi kementsu 3,11. 26Garaileari, nire nahia egiten azkeneraino irauten duenari, agintea emango diot nazioen gain,#agintea emango 12,5; Sal 2,8.9. 27-28nik neure Aitarengandik hartu dudan agintea; burdinazko makilaz gobernatuko ditu, buztinezko ontzia bezala puskatuko. Gainera, goizeko artizarra#2,27-28 goizeko artizarra: Kristo bera da, 22,16an bezala. emango diot.#goizeko artizarra 22,16.
29Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.

Currently Selected:

APOKALIPSIA 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy