YouVersion Logo
Search Icon

ESAERA ZAHARRAK 18

18
1Berekoiak bereari jarraitzen dio,
besteen aholkuei kontra egiten.
2Burugabeak ez du zentzu ona gogoko,
nahiago du barruan duena aldarrikatu.#Ik. 12,23.
3Gaiztakeriarekin mespretxua dator, zitalkeriarekin iraina.
4Ur sakon dira gizakiaren hitzak,
erreka gainezka, zuhurtzi iturri!#ur sakonak 20,5; Si 21,13.
5Ez da bidezko errudunaren alde jokatzea
errugabeari bere eskubideak ukatzeko.#errudunaren alde 17,15+.
6Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen,
beraren mintzoak kolpeak erakartzen.
7Bere hitzez hondatzen da zentzugabea,
bere esanetan gelditzen harrapatua.#zentzugabea bere hitzez hondatu 10,14+.
8Iraintzailearen hitzak jaki goxoak bezalako:
barren-barreneraino iristen dira.#26,22.
9Bere eginkizunetan zabarra, desegiten duenaren anaia.
10Jaunaren izena, gotorleku sendo;
bertara joan eta babesten da zintzoa.#Jauna gotorleku sendo Sal 61,4+; 124,8.
11Hiri babestu dira ondasunak aberatsarentzat,
menderaezinezko harresi, haren ustetan.#Ik. 10,15.
12Handiustearen atzetik hondamendia,
apaltasunaren ondoren ohorea.#Ik. 15,33; 16,18. handiustea/apaltasuna 11,2+.
13Entzun baino lehen erantzuten duenak
zentzugabearen lotsa jasan beharko du.#Entzun baino lehen erantzun Si 11,8.
14Adoreak eutsi egiten dio gizakiari gaixoaldian;
bihotz-eroria, ordea, nork altxatuko du?
15Buruargiak jakintza lortzen,
entzule zuhurra bila saiatzen.#Ik. 15,14.
16Opariek ateak zabaltzen dizkiote gizakiari,
handikien aurreraino ere iritsarazten.#Oparia 17,8+.
17Lehenengo hitz egiten duenak arrazoi du auzian,
gero kontrakoak kentzen dion arte.
18Zotz eginez#18,18 Zotz eginez: Ik. 16,33 eta oh. amaitzen dira eztabaidak,
lehiakideen arteko auzia erabakiz.
19Hiri gotorrera baino zailago anaia irainduagana heltzea;
gazteluko morroiloak bezala ixten dute liskarrek gizakia.
20Nor bere hitzen fruituez elikatzen da,
nor bere mintzoaren emaitzez asebetetzen.#hitzen fruituez elikatu 12,14+.
21Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza;
zer aukeratu, hura jango du bakoitzak.
22Emazte ona aurkitu duenak zoriona aurkitu du;
Jaunak egiten du horrelako mesedea.#Emazte ona 19,14; 31,10-31; Si 26,1-4.
23Behartsuak erreguka eskatzen,
aberatsak gogortasunez erantzuten.#Ik. Si 13,3.
24Badira adiskideak elkar hondatzen dutenak;
baita anaia baino lagun minagoak direnak ere.#adiskidea 17,17+.

Currently Selected:

ESAERA ZAHARRAK 18: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy