YouVersion Logo
Search Icon

FILIPOARREI 4

4
1Ene senide maiteok, irrika biziz nago zuek ikusteko. Zuek, maiteok, ene poz eta koroa zaretenok#ene poz eta koroa zarete 1 Ts 2,19-20., iraun ezazue Jaunari tinko atxikiak.
AZKEN AHOLKUAK, ESKER ONA ETA AGURRA (4,2-23)
Jaunarengan poztuz
2Ebodia eta Sintikeri, Jaunarengatik, bat etor daitezela eskatzen diet. 3Zuri, lagun#4,3 lagun: Zenbaitek hitz hau Sizigo izen propio bezala hartzen du; baina ez dugu delako pertsonaiaren inolako berririk. zintzo horri, emakume horiei laguntzeko eskatzen dizut, nirekin batera borrokatu baitziren berri onaren alde#Pauloren borroka berri onaren alde 1,27+. nire lankideekin 2,25; Erm 16,3.9.21; 2 Ko 8,23; Kol 4,11; Flm 24. biziaren liburua Ap 3,5+., Klemente eta gainerako nire lankideekin batera; hauen izenak biziaren liburuan idatzirik daude.
4Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte#Poz zaitezte 1,4+.! 5Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna#Hurbil da Jauna Heb 10,37; St 5,8-9.! 6Ez eduki ezeren kezkarik#Ez eduki kezkarik Mt 6,25; 1 P 5,7. eskerrak emanez 1,3+., baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. 7Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak#Jainkoaren bakea Is 26,3; Jn 14,27; Kol 3,15. zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
8Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. 9Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa#bakea ematen digun Jainkoa Erm 15,33; 16,20; 1 Ko 14,33; 1 Ts 5,23. zeuekin izanen duzue.
Filipoarrei eskerrak emanez
10Poz handia hartu dut kristau bezala, nireganako duzuen ardura nabarmen agertu delako; bazenuten lehendik ere, baina agertzeko aukerarik ez. 11Ez diot hau ezeren beharrean nagoelako, ni neu edozein egoeratan neurez moldatzen ikasia bainago; 12badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen. Edozein egoeratan zaildua eta edozertara jarria nago: aserik nahiz goseak egotera, ugari edukitzera nahiz beharrizanera. 13Dena dezaket indartzen nauen Kristorengan#Dena dezaket Kristorengan 2 Ko 12,9-10; 2 Tm 4,17.. 14Hala ere, ederki egin zenuten nire atsekabean zeuen solidaritatea agertzean.
15Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berri ona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin#4,15 Mazedonia: Grezia iparraldeko eskualdea da, erromatar probintzia; Paulo zenbait aldiz izan zen bertan (ik. Eg 16,8-10; 17,1.13-15; 18,5; 19,21-22; 20,1-3). gastuen kargu egin: H.h., hartzeko/emateko konturik izan; merkataritza-harremanetako hiztegia darabil Paulok tx. honetan., zuek izan ezik;#mazedoniarrek lagundu 2 Ko 11,8-9. 16Tesalonikan#4,16 Tesalonika: Ik. Eg 17,1 oh. nintzelarik ere bidali zenidaten behin eta birritan nire premietarako behar nuena. 17Ez uste izan neuretzako mesede bila nabilenik; zuen aldeko kontua handitzea nahi dut. 18Hartu dut, bada, dena, eta sobera daukat; oso ongi hornitua nago, Epafroditoren eskuz bidali didazuena hartu ondoren. Jainkoak atseginez onartzen duen oparia#Jainkoak atseginez onartzen duen oparia 2,17; Erm 12,1-2; Ef 5,2. da zuen emaitza.
19Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez. 20Aintza Jainko#Aintza Jainkoari 1,11; 2,11; Erm 16,27; Ef 3,20-21. gure Aitari menderen mendetan! Amen.
Azken agurra
21Agur itzazue kristau fededun guztiak. Nirekin dauden senideek agurtzen zaituztete. 22Fededun guztiek agurtzen zaituztete, enperadorearen etxean#4,22 enperadorearen etxean: Zentzu zabala du; enperadorearen zerbitzura inperioko edozein hiri handitan lan egiten zuten guztiak adieraz ditzake. daudenek batez ere. 23Jesu Kristo gure Jaunaren grazia zuekin.

Currently Selected:

FILIPOARREI 4: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy