YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 32

32
Bi leinu eta erdi Jordanen ekialdean
1Rubenen eta Gaden ondorengoek abere-talde biziki handiak zituzten. Jazer eta Galaad#32,1 Jazer eta Galaad: Jordanen ekialdean dauden lurraldeak dira, Jabok errekak banatzen dituelarik. lurraldeak abereak hazteko oso aukerakoak zirela ikusi zutelarik,#Ruben eta Gad Dt 3,12-20; Jos 13,15-28. 2Moises, Eleazar apaiz eta elkarte-arduradunengana joan eta esan zieten:
3—Atarot, Dibon, Jazer, Nimra, Hexbon, Elale, Sebam, Nebo eta Beon hiriak, 4israeldar elkartea iristean Jaunak konkistatu duen lurralde hau, aukerakoa da abeltzaintzarako; eta guk, zure zerbitzariok, abere asko dugu. 5Begiko bagaituzu, emaguzu lurralde hau jabetzan; ez gaitzazu Jordan igarotzera behartu.
6Baina Moisesek esan zien:
—Nola? Zuek hemen gelditu, gainerako israeldarrak, zuen senideak, borrokara doazen bitartean? 7Zergatik zabiltzate israeldarrak adoregabetzen, Jaunak emandako lurraldera igaro ez daitezen?#Zergatik zabiltzate israeldarrak adoregabetzen? 13,17-33; Jos 14,6-12. 8Horixe bera egin zuten zuen arbasoek ere, Kadex-Barneatik lurralde hau ikertzera bidali nituenean. 9Exkol ibarrera iritsi eta lurraldea ikertu ondoren, israeldarrak adoregabetu nahi izan zituzten, Jaunak ematen zien lurraldean sar ez zitezen. 10Egun hartan haserre-sutan jarri zen Jauna eta zin egin zuen#Jainkoaren haserrea 14,26-37. 11Abraham, Isaak eta Jakobi hitzemandako lurraldea ez zutela ikusiko Egiptotik atera ziren hogei urtez gorako gizonezkoek, leial izan ez zitzaizkiolako. 12Jefuneren seme Kaleb keniztarra eta Nunen seme Josue izan ziren salbuespen bakar, hauek bai, hauek guztiz leial izan baitzitzaizkion. 13Haserre-sutan jarri zen Jauna orduan Israelen aurka, eta berrogei urtez harat-honat erabili zuen herria basamortuan, Jaunak atsegin ez zuena egin zuen belaunaldi hura guztia hil arte. 14Eta orain zuek, bekatari-kumeok, zeuen arbasoen bidea hartzen duzue, Jaunaren haserre-sua Israelen aurka areago suspertzeko. 15Izan ere, Jaunarengandik aldentzen bazarete, are gehiago luzatuko dio hark Israeli basamortuko egonaldia, eta, orduan, zuek izango zarete herri osoaren hondamendiaren erantzule.
16Gad eta Rubenen leinuetako gizonek esan zioten Moisesi:
—Artegiak eraikiko ditugu hemen artaldeentzat eta hiriak familientzat, 17eta geu, armak harturik, beste israeldarren aurretik joango gara lehian, berena izango duten tokira sartu arte. Bitartean, gure familiak hiri gotortuetan geldituko dira, bertako biztanleengandik babesturik. 18Ez gara etxera itzuliko, israeldar bakoitza bere ondarearen jabe egin arte. 19Baina ez dugu parterik izango Jordanez beste aldeko lur-banaketan, guri dagokigun ondarea Jordanez alde honetan, ekialdean, baitaukagu.
20Moisesek esan zien:
—Egizue agindu duzuena: hartu armak Jaunaren agindura borrokatzeko; 21igaro dezatela zuen gizon armatu guztiek Jordan ibaia Jaunaren agindura eta gelditu han, Jaunak bere etsaiak handik bota arte; 22horrela bada, eta Jaunaren laguntzaz lurraldea menderatu baino lehen itzultzen ez bazarete, ez duzue inolako errurik izango, ez Jaunaren, ez Israelen aurrean, eta lurralde hau zeuen jabetza izango duzue, Jaunaren oniritziaz. 23Baina, horrela ez baduzue jokatzen, bekatu eginen duzue Jaunaren aurka, eta jakin ez diozuela zigorrari ihes egingo. 24Eraiki, bada, hiriak zeuen familientzat eta artegiak artaldeentzat. Baina eutsi emandako hitzari.
25Gaden eta Rubenen ondorengoek erantzun zioten Moisesi:
—Prest gaude zure agindua betetzeko, jauna. 26Gure emazte eta haurrak, artalde eta abereak hemen geldituko dira, Galaadeko hirietan. 27Zure zerbitzariok, aldiz, gudurako armaturik, Jaunaren agindura borrokara joango gara, zuk, jaun horrek, esan bezala.
28Honela agindu zien Moisesek Eleazar apaizari, Nunen seme Josueri eta israeldar leinuetako familiaburuei gadtarrei eta rubendarrei buruz:#Moisesek emandako agindua Jos 1,12-15. 29«Gaden eta Rubenen ondorengoei, Jaunaren agindura borrokatzeko armaturik zuekin batera Jordan ibaia igarotzen badute, lurraldea menderatu ondoren, Galaad eskualdea emango diezue ondare. 30Baina, armaturik zuekin batera Jordan igarotzen ez badute, Kanaan lurraldean izango dute ondarea zuek bezala».
31Gaden eta Rubenen ondorengoek esan zuten: «Beteko dugu Jaunak zerbitzarioi esana. 32Joango gara Kanaan lurraldera, armaturik Jaunaren agindura borrokatzera, eta dagokigun lur-ondarea Jordanez honaindian izango dugu jabetzan».
33Horrela, Gaden eta Rubenen ondorengoei eta Joseren seme Manasesen leinu erdiari amortarren errege Sihonen eta Baxango errege Ogen erresumak eman zizkien Moisesek, bertako hiri eta inguruko herrixkekin.#Manasesen leinu erdia 26,29; Dt 3,13-15; Jos 13,29-31.
34-36Gaden ondorengoek Dibon, Atarot, Aroer, Atrot-Xofan, Jazer, Jogboha, Bet-Nimra eta Bet-Haran hiriak berreraiki eta gotortu zituzten, eta artegiak eraiki. 37-38Rubenen ondorengoek Hexbon, Elale, Kiriataim, Nebo, Baal-Meon eta Sibma#32,37-38 Sibma: 34-38ko hiriak era ezberdinean banatzen dira leinuen artean Jos 13,15-28an. berreraiki zituzten, eta berreraikitako hiriei izena aldatu zieten.
39Manasesen seme Makirren ondorengoek Galaadera joan eta konkistatu egin zuten, bertako amortarrak botaz. 40Eta Moisesek Manasesen seme Makirren ondorengoei eman zien Galaad, eta bertan jarri ziren bizitzen. 41Manasesen seme Jairren ondorengoek hango herrixkak konkistatu eta «Jairren Herrixkak» eman zieten izena.#Jairren Herrixkak Dt 3,14; Jos 13,30; Ep 10,4; 1 Erg 4,13. 42Kenat hiria eta honen menpeko herrixkak konkistatu zituen Nobah-ek, eta bere izena eman, «Nobah» alegia.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 32: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy