YouVersion Logo
Search Icon

ZENBAKIAK 24

24
1Jaunari Israel bedeinkatzea atsegin zitzaiola ikusirik, Balaam ez zen joan bestetan bezala igarpen bila, baizik eta basamortura begira jarri zen. 2Israel leinuka etxolaturik ikustean, Jainkoaren espirituak hartu zuen, 3eta bertso hauek abestu zituen:
«Hona hemen
Beor-en seme Balaamen,
begirada argiko gizonaren, mezua;
4hona hemen estasian,
begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzun
eta Ahaltsuaren agerpenak
dituenaren mezua.
5Bai ederrak zure etxolak, Israel,
bai ederrak zure egoitzak,
Jakoben herri!
6Ibar luze-zabalak dirudite,
ibai ondoko baratzeak,
Jaunak ur-ertzean landaturiko
aloe edo zedro arbolen
antzeko dira.
7Ura gainezka haien suiletan,
soroak urez oparo.
Israelgo erregea
Agag#24,7 Agag: Saulek garaitu zuen Amalekeko erregea (ik. 1 Sm 15,8); honen arabera, poema osoa Israelgo lehenengo erregeari buruzkoa izan daiteke eta, haren bidez, israeldar monarkia guztiari buruzkoa. erregea baino ahaltsuago,
haren erregetza gero eta garaiago!
8Jainkoak atera zuen Egiptotik,
bufaloarena bezalako
indar izugarriz.
Herri etsaiak irentsiko ditu,
haien hezurrak puskatuko,
gorputzak geziz zeharkatuko.
9Lehoia bezala makurtu
eta etzaten da:
nork egin aurre hari?
Bedeinkatua
bedeinkatzen zaituena,
madarikatua
madarikatzen zaituena!»#Bedeinkatua… Has 12,3; 27,29.
10Biziki haserretu zen Balak Balaamekin eta, ukabilez mehatxatuz, esan zion:
—Etsaiak madarikatzeko deitu, eta hiru bider bedeinkatu dituzu! 11Alde hemendik zeurera! Ohorez beteko zintudala hitzeman nizun, baina Jaunak ezer gabe utzi zaitu.
Balaamek Israelen etorkizun oparoa iragarri
12Balaamek erantzun zion:
—Argi eta garbi esan nien zure mezulariei: 13«Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra».#zilar eta urre 22,18. 14Neure aberrira itzuliko naiz, bai; baina hori baino lehen, herri horrek etorkizunean zuen herriari egingo diona azalduko dizut.
15Orduan, bertso hauek abestu zituen:
«Hona hemen
Beor-en seme Balaamen,
begirada argiko gizonaren, mezua;
16hona hemen estasian,
begiak zabal-zabal,
Jainkoaren hitza entzun,
Goi-goikoaren egitasmoa ezagutu
eta Ahaltsuaren agerpenak
dituenaren mezua.
17Ikusten ari naiz,
baina ez da orain gertatuko;
begi aurrean dut,
baina ez da berehala beteko:
Jakoben herritik izarra sortzen da,
Israeldik errege-makila ateratzen;
Moaben bekokia zanpatzen du,
Seten ondorengoen
burezurra#24,17 izarra: Ekialdean izarra jainkoen eta erregeen ezaugarri da (ik. Mt 2,2). Balaamen profeziak David, Moaben garailea (2 Sm 8,2), aipatzen du, eta, haren bidez, beraren errege-jatorri guztia eta, azkenik, Mesias. Seten ondorengoak: Palestinaren ekialdeko leinu nomadak adierazten dituzte. burezurra: Testu samariarraren eta Jr 48,45aren arabera. xehatzen.#izarra sortzen da Mt 2,2; Ap 22,16. errege-makila Has 49,10+. Moab 2 Sm 8,2; Jr 48,45.
18Edom konkistatuko du,
beronen Seir lurraldeaz jabetuko:
Israelek garaipena lortuko du.
19Jakoben herritik sortzen da
menderatzailea: etsaien hirietan#24,19 hirietan: Jatorrizkoak hirian dio: agian Ar hiria (ik. 22,36).
bizirik geldituak garbitzen ditu».
20Gero, Balaamek Amalek#24,20 Amalek: Sinai penintsulako herri nomada, Israelen etsaia (ik. Ir 17,8-16; Dt 25,17). ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Herrietan lehena, Amalek!
Haren etorkizuna, ordea,
hondamendi!»#Amalek Ir 17,8+.
21Kendarrak ere ikusi eta bertso hauek abestu zituen:
«Zuen egoitza sendoa,
zuen habia#24,21 habia: Jatorrizkoak hitz-jokoa egiten du kendar eta habia hitzen artean, antzeko doinua baitute. harkaitzean kokatua!#Kendarrak Has 15,19; 1 Sm 15,6.
22Baina zuen habia suak irentsiko du
eta Axurrek#24,22 Axur: Hemen eta 24. tx.ean ez du Asiria adierazten; agian Has 25,3 eta 2 Sm 2,9an aipaturiko Esdrelon lautadako leinua da. gatibu
hartuko zaituzte».
23Azkenik, bertso hauek abestu zituen:
«Ai ene! Nor aterako da bizirik
Jainkoak ekingo dionean?
24Ontziak datoz Zipre aldetik,
Axur eta Eber#24,24 Eber: Has 11,14-17an Eber Abrahamen arbasoen artean azaltzen da; Eber izenak hebrearrekin du zerikusia. zanpatuko dituzte,
baina beraiek ere
hondatuak gertatuko dira».#Ontziak Dn 11,30.
25Ondoren, Balaam bere herrialdera itzuli zen, eta Balak ere bere bidetik joan zen.

Currently Selected:

ZENBAKIAK 24: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy