YouVersion Logo
Search Icon

JOEL 1

1
1Hona Jaunak Petuelen seme Joeli zuzendu zion mezua.
Matxinsaltoak eta lehortea
2Entzun, buruzagiok,
adi egon, Judako#1,2 Judako: Hebreerazkoak lurraldeko dio; baina hitz horrek Juda erreinua adierazten du Joelen liburuan, 4,1.6-8.20-21 tx.etan ageri denez. bizilagun guztiok!
Gertatu ote da inoiz antzekorik
zuen garaian,
nahiz zuen aurrekoen garaian?
3Kontatu seme-alabei,
zuen seme-alabek
konta biezaiete berenei
eta hauek hurrengo belaunaldiari.
4Matxinsaltoek#Matxinsaltoak 2,25; Ir 10,1-15; Dt 28,38; Am 4,9; 7,1-2; Sal 105,34-35; Ap 9,3-9. dena jan dute:
batzuek utzia hurrengoek#1,4 Matxinsaltoek… batzuek… hurrengoek: Hebreerazkoak lau hitz desberdin dakartza, lau intsektu-mota adierazteko segur aski. Landa gorri uzten duten behin eta berrizko erasoaldiak dira nolanahi ere. irentsi.
5Esna zaitezte, mozkor#mozkorrak Is 5,11; 28,1.7-8; Am 4,1; Jkd 2,7-9. horiek,
eta egizue negar!
Egin garrasi, ardozaleok!
Ez duzue jadanik ardorik dastatuko.
6Hor datoz matxinsaltoak piloka,
herri indartsu eta kontaezin#kontaezin 2,2.11; Jr 46,23. Lehoiak bezalako hortzak Ap 9,8.
baten antzeko,
nire lurraldearen aurka.
Lehoiak bezalako hortzak dituzte,
dena triskatzen dute.
7Nire mahastia
hondamendi bihurtzen dute,
nire pikondoa#mahastia, pikondoa 1 Erg 5,5; Mi 4,4; Za 3,10. Ik. Is 5,1+; Sal 80,9-19. ezpal;
dena karraskatzen eta zuritzen,
abarrak larrutuz.
8Egizu negar, neskatxa batek
hil zaion senar berriaz
doluz jantzita
negar dagien bezala.
9Amaitu dira labore-opariak#labore-opariak eta isur-opariak 1,13; 2,14. Ik. Ir 29,39-40.
eta isur-opariak Jaunaren etxean.
Dolu dagite apaizek,
Jaunaren zerbitzariek.
10Gorri daude landak,
dolu dagi lurrak;#dolu dagi lurrak Jr 4,28; Os 4,3. laborea, ardoa, olioa 2,19; Has 27,28; Zen 18,12; Dt 7,13; 2 Erg 18,32; Is 36,17; Os 2,24.
galdu da laborea, agortu ardoa,
ahitu olioa.
11Bihotz-erorita daude nekazariak,
garrasika mahastizainak;
galduak baitira garia eta garagarra,
hondatua soroetako uzta.
12Iharturik dago mahastia,
zimel pikondoa,
baita granadondoa, palmondoa
eta sagarrondoa ere;
halaber ihartu dira
basazuhaitz guztiak.
Eta ihartu da gizakien poza ere!#dena ihartu da Am 4,7-9. gizakien poza Is 16,10; Jr 25,10.
Konbertsiorako eta Jaunari erregu egiteko deia
13Egizue erosta, apaizok,
doluz jantzita;
egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.
Zatozte, emazue gaua
dolu-jantziz estalita,
Jainkoaren zerbitzariok.
Labore-opari eta isur-oparirik gabe
gelditu baita Jainkoaren etxea.
14Antola ezazue baraualdia,#baraualdia 2,12.15; Jon 3,5-9. Ik. 1 Erg 21,9; Esd 8,21; Ne 9,1. batzarrerako deia 2,15-16.
egizue batzarrerako deia.
Bildu buruzagiak
eta herritar guztiak
Jaunaren, zeuen Jainkoaren,
etxean,
eta egin oihu Jaunari.
Jaunaren eguna gainean
15Ai! Hau eguna, hau!
Gainean baita Jaunaren eguna.#Jaunaren eguna 2,1-2.11; 3,4; 4,14; Is 13,6-9; Ez 30,2-3; Am 5,18; Ab 15; So 1,7.14-15; Za 14,1; Ml 3,2-5.19. Ik. Os 1,5.
Ahalguztidunaren
hondamen-indarrez dator.
16Ez al duzue ikusten
kendu digutela janaria,
falta direla poz-alaitasunak#poz-alaitasunak Is 35,10; 51,11; Sal 14,7; 31,8. falta dira Is 16,10; Jr 48,33.
gure Jainkoaren etxean?
17Idorturik dago hazia zokorpean,
hondaturik ziloak,
eroriak ganbarak;
galdua baita laborea.
18Abereek zer urruma!
Urduri daude behiak,
ez baitute larrerik.
Eskastu dira ardiak ere.#gizakien eta izadiaren arteko elkartasuna Jr 4,28; 14,3-4; Os 4,3+; Jon 3,7; Sal 135,8.
19Zuri degizut dei, Jauna!
Landa zabaleko larreak
suak hartu ditu,
basazuhaitz guztiak garrak kiskali.#Jaunari dei egin Sal 28,1; 30,9; 86,3. sua, suntsipenaren irudi 2,3; Am 1,4.7.10.14; 2,2.5; 7,4.
20Basapiztiek ere orro egiten dizute;
zeren errekak agortu egin baitira,
eta landa zabaleko larreak
suak hartu.

Currently Selected:

JOEL 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy