YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 8

8
Efraimdarrak haserre
1Efraimen leinuko gizonek esan zioten Gedeoni:
—Zergatik egin diguzu hori? Zergatik ez diguzu deitu, madiandarrak borrokatzera abiatu zarenean?
Eta haserre egin zioten. 2Gedeonek erantzun zien:
—Zer da, bada, nik egindakoa zuek egindakoaren aldean? Ez al du gehiago balio zuek, efraimdarrok, jasotako uzta-hondarrak, guk, Abiezerren senitartekook, eginiko uztak baino?#8,2 Ez al du balio… baino?: H.h., Efraimdarron mahats-hondarrak ez al dira Abiezerren mahats-biltzeak baino hobeak? 3Zuen esku utzi ditu Jaunak Oreb eta Zeeb, madiandarren buruzagiak. Egintza horren aldean, nik ez dut deus ere egin.
Hau esateak baretu egin zituen efraimdarrak.
Gedeonen azken egintza
4Gedeonek eta bere hirurehun gizonek Jordan ibaia igaro zuten. Nekatuak zeuden, baina jarraitu egin zuten madiandarren ondoren. 5Sukot hirira#8,5 Sukot hiria: Gaden leinuaren eskualdean zegoen, Jordan ibai-arroan. heldurik, esan zien hango bizilagunei:
—Eman, mesedez, talo batzuk nirekin datozen gizonei, nekaturik baitaude. Madiandarren errege Zebah eta Tzalmunaren atzetik gabiltza.
6Baina Sukoteko buruzagiek erantzun zioten:
—Atzeman al dituzu, bada, Zebah eta Tzalmuna? Ez! Hortaz, zer dela-eta eman behar diogu jaten zure gudari-taldeari?
7Gedeonek esan zien:
—Ongi da. Baina Jaunak Zebah eta Tzalmuna nire esku uztean, basamortuko otez eta garduz urratuko zaituztet.
8Handik Penuel hirira igo eta gauza bera esan zien hangoei ere; baina Sukoteko jendeak bezalaxe erantzun zioten Penuelgoek. 9Eta haiei ere esan zien Gedeonek:
—Garaile etortzean, eraitsi egingo dut zuen dorre hau.
10Zebah eta Tzalmuna Karkor hirian ziren beren gudarostearekin. Hamabost mila gizon besterik ez zuten; izan ere, ekialdeko jendearen gudarosteko ehun eta hogei mila gudari galduak ziren.
11Nobah eta Jogbohako ekialdean zegoen nomaden bidea hartu, ustekabean#8,11 ustekabean: H.h., seguru zeudela uste zutenean. eraso eta xehatu egin zuen Gedeonek etsaien gudarostea. 12Madiango bi erregeek, Zebahek eta Tzalmunak, ihes egin zuten; baina Gedeonek pertsegitu eta harrapatu egin zituen, eta izutua utzi zuen gudaroste osoa.
13Hereserako aldapan gora borrokatik itzultzean, Joaxen seme Gedeonek 14Sukoteko gazte bat atzeman eta galdeketa egin zion. Gazteak idatziz eman zizkion Sukoteko buruzagi eta arduradunen izenak, orotara hirurogeita hamazazpi gizonen izenak.#hirurogeita hamazazpi Ik. 8,30; 9,2; Has 4,24; 46,27; 2 Erg 10,1. 15Orduan, Sukoteko jendearengana hurbildu eta esan zien:
—Iraindu egin ninduzuen, Zebah eta Tzalmuna atzeman nituen#8,15 Zebah… atzeman nituen: H.h., Zebah eta Tzalmunaren esku-barrena zeure eskuetan al duzu? galdetuz, eta ukatu egin zenieten janaria nekatuak zeuden nire gizonei. Hona, hemen dituzue Zebah eta Tzalmuna!
16Ondoren, hiriko arduradunak hartu eta zigorkatu egin zituen otez eta garduz. 17Gero, Penuelgo dorrea eraitsi eta hil egin zuen hango jendea.
18Orduan, galdetu zien Zebah eta Tzalmunari:
—Zer itxura zuten Taborren hil zenituzten gizonek?#8,18 Gatazka hau hemen baizik ez da aipatzen.
Haiek erantzun zioten:
—Zure antzekoak ziren; errege-seme ziruditen denek.#Tabor (mendia) 4,6.
19Gedeonek, orduan:
—Nire anaiak, gure amaren semeak! Ala Jauna, bizirik utzi izan bazenituzte, ez zintuzketedan hilko orain.#anaiak, gure amaren semeak Has 43,29; Dt 13,7; Kt 8,1.
20Gero, bere lehen-seme Jeterri agindu zion:
—Tira, hil itzak!#8,20 hil itzak!: Seniderik hurbilena Gedeon bera zenez, berak zuen Zebahek eta Tzalmunak isuritako odolaz mendekatu beharra; baina menderatuak laidotzeko gaztetxoari agindu zion hil zitzan.
Mutilak, ordea, ez zuen atera ere egin ezpata; artean gazte izanik, beldur baitzen.#odolaz mendekatu Has 4,14-15.23-24; Zen 35,19-29; Jos 20,1-3; 2 Sm 3,27.30; 14,7; 21,1-9. 21Orduan, Zebah eta Tzalmuna beraiek esan zioten.
—Tira, hil gaitzak heuk, hi bezalako gizon ausartari zegokiok eta!
Eta hala, Gedeonek hil zituen Zebah eta Tzalmuna; gero, gameluek lepoan zeramatzaten apaindurak#8,21 apaindurak: Ilargi erdi edo ilgora-tankerako zintzilikarioak. hartu zituen.#hil gaitzak heuk 9,54.
22Israeldarrek esan zioten Gedeoni:
—Madiandarren menpetik libratu gaituzunez gero, izan zaitez gure gobernari, baita zure ondorengoak ere gero.
23Gedeonek ihardetsi zien:
—Ez nauzue gobernari izango, ezta nire semea ere; Jauna izanen duzue agintari!#Jauna duzue agintari 1 Sm 8,7; 12,12.
24Eta jarraitu zuen esaten:
—Baina gauza bat eskatu nahi dizuet: zuetako bakoitzak eman diezadala eraztun bana, etsaiei harrapaturiko horietatik.
Izan ere, etsaiek urrezko eraztunak zeramatzaten, basamortuko jendea#8,24 basamortuko jendea: H.h., ismaeldarrak. zenez.#urrezko eraztunak bildu Ir 32,2-3.
25Israeldarrek esan zioten:
—Bai, emango dizkizugu.
Eta, soingaineko bat zabaldurik, bertara bota zuen nork bere harrapakinetarik eraztun bana. 26Gedeoni eman zizkioten urrezko eraztunek hogei kilo pisatu zuten, apaindurak, belarritakoak, Madiango erregeek zeramatzaten purpurazko jantziak eta gameluek lepoan zeramatzaten lepokoak kontatu gabe.
27Urre harekin irudi bat#8,27 irudi bat: Hebreeraz efod; hemen idoloren bat aipatzen bide du testuak. egin eta Ofran, bere herrian, ipini zuen Gedeonek; israeldar guztiek irudi hura adoratu zuten, Jainkoarekin desleial jokatuz. Irudi hura galbide gertatu zitzaien Gedeoni eta beronen senitartekoei.
28Horrelaxe menderatu zituzten, bada, israeldarrek madiandarrak; aurrerantzean hauek ez zuten burua berriro altxatu ahal izan.
Israeldar herrialdea bakean bizi izan zen berrogei urtez, Gedeon bizi izan zen artean.
Gedeonen heriotza
29Joaxen seme Gedeon, izengoitiz Jerubaal, bere etxera itzuli eta bertan bizi izan zen. 30Emazte asko zuenez, hirurogeita hamar seme-alaba izan zituen.#hirurogeita hamar seme-alabaren aita 9,5.24.56. 31Sikemen bizi zuen ohaideak ere seme bat eman zion, eta Abimelek deitu zuen.
32Hil zen Joaxen seme Gedeon, zahartzaro ederra igaro ondoren, eta bere aita Joaxen hilobian ehortzi zuten, Ofran, abiezertarren hirian.#zahartzaro ederraren ondoren hil 10,2.5; 12,7.10.12.15; 16,31.
Israeldarrek idoloak gurtu berriro
33Gedeon hil ondoren, Jauna zapuztu eta idoloak gurtu zituzten berriro israeldarrek, Baal-Berit#8,33 Baal-Berit izenak (horrela 9,4an ere; ik. Berit jainkoaren, hebreeraz El-Berit) itunaren jainkoa, zinaren jainkoa esan nahi du. Segur aski, Sikemen gurtu ohi zuten jainkoa zen. beren jainkotzat hartuz.#israeldarrek Jauna zapuztu 2,19; 3,12; 4,1; 6,1; 10,6; 13,1. Baal-Berit 9,4.46. 34Ez ziren oroitu, inguruko etsai guztien eskuetatik libratu zituen Jaunaz, beren Jainkoaz, 35eta ez ziren leial izan Jerubaal-Gedeonen senitartekoekin, hark israeldarrei hainbeste on egin zien arren.

Currently Selected:

EPAILEAK 8: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy