YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 56

56
HIRUGARREN ISAIAS (56,1—66,24)
Inor ez Jainkoaren herritik kanpo
1Hau dio Jaunak:
«Errespetatu zuzenbidea,
egin justizia,
iristear baitago nire salbamena,
agertzear nire garaipena.#zuzenbidea eta justizia 28,17; Jr 9,23+; Am 5,24. salbamena, garaipena 45,8+.
2Zorionekoa
nire aginduen arabera jokatzen
eta horretan leial irauten duena,
larunbata profanatu gabe
errespetatzen
eta ezer txarrik egiten ez duena!»#Zorionekoa Sal 1; 119. larunbata errespetatu 58,13; Ir 20,8+; Am 8,5.
3Jaunari atxiki zaion atzerritarrak
ez dezala inola ere esan:
«Bere herritik baztertu
egin nau Jaunak».
Irenduak#56,3 Irendua: Ez zuen Jainkoaren herriaren batzarrean esku-hartzerik (ik. Dt 23,2). Baztertuen aldeko Hirugarren Isaiasen jarrera hau berria da (ik. Jkd 3,14 eta Mt 19,21). ere ez dezala esan:
«Zuhaitz ihartua besterik ez naiz».#Bere herritik baztertu Dt 23,2-9.
4Izan ere, hau dio Jaunak:
«Irenduei,
nire larunbata errespetatzen badute,
niri atsegin zaidana gogotsu egiten
eta nire itunari tinko eusten badiote,#Irendua Jkd 3,14-15. niri atsegin zaidana 65,12; 66,4.
5beren izenaren oroitarria
egingo diet neure tenpluan
eta hiriko hormetan:
seme-alabak edukitzea baino
hobe izango dute hori,
sekula ezabatuko ez den izena
emango baitiet.#seme-alabak baino hobe 1 Sm 1,8; Jkd 4,1. betiko izena Ap 2,17; 3,5.
6«Eta nire kultu-zerbitzurako,
ni maitatu eta nire zerbitzari izateko
atxikiko zaizkidan atzerritarrak,
larunbata profanatu gabe
errespetatzen
eta nire itunari tinko eusten badiote,#atzerritarrak 1 Erg 8,41-43.
7neure mendi santura#56,7 mendi santua: Ik. 2,2 oh. eta 2,3.
ekarriko ditut
eta neure otoitz-etxean
pozez beteko.
Atseginez onartuko ditut
neure aldarean
haien erre-opari eta sakrifizioak,
nire etxea herri guztientzat
otoitz-etxe izango baita».#neure mendi santura ekarriko Sal 15,1. Atseginez onartuko opariak 60,7. nire etxea otoitz-etxe Mt 21,13 par.
8Hau dio israeldar sakabanatuak
biltzen dituen Jainko Jaunak:
«Orain arte bildu ditudanak baino
gehiago ere bilduko ditut».#israeldar sakabanatuak bildu 11,12+. gehiago bilduko 66,18; Jn 10,16.
Buruzagi axolagabeak
9Etorri jatera, basapiztiok,
etorri, basabereok!
10Israelen begiraleak itsu daude,
ez da inor ezertaz ohartzen.
Zaunkarik egin ezin duten
txakur mutuak dira;
hor daude etzanda, ametsetan,
beti logura.
11Aseezineko txakur goseak dira.
Eta horiek dira herriaren artzain#56,11 artzain: 10. tx.eko begiraleak bezala, herriaren gidari eta arduradunak adierazteko irudia.,
ezer ulertzeko gauza ez direla!
Nor bere bidetik doa,
bere probetxuari baino
begiratu gabe.#horiek herriaren artzain Jr 23,1; Ez 34,2. Ik. 3,12+. Nor bere bidetik doa 53,6; 57,17; Jr 6,13.
12Hau diote: «Ea, goazen ardotara.
Mozkor gaitezen pattarrez!
Eta bihar beste horrenbeste,
nahikoa baitago!»#ardozaleak 5,11+.

Currently Selected:

ISAIAS 56: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy