YouVersion Logo
Search Icon

EZEKIEL 36

36
Israel eraberrituko
1«Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo mendiei eta esan entzuteko 2nik, Jainko Jaunak, adierazten diedan mezua: “Bai ederki! —zioen etsaiak zuei buruz—. Antzinako mendion jabe bihurtu gara”.#zioen etsaiak 35,10. Ik. 25,3. 3Horregatik, hitz egin nire izenean eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Hondaturik utzi zaituztete eta zuek berenganatzeko irrikaz zeuden beste nazioak zuetaz jabetu dira, isekaz eta irainez bete zaituztete; 4horregatik, Israelgo mendiok, entzun nik, Jainko Jaunak, zuei guztioi —mendi eta muino, erreka eta haran, hondaturiko toki eta hutsik zaudeten hiri, inguruko nazio guztien harrapakin eta iseka-gai izan zaretenoi— adierazten dizuedan mezua: 5Jakizue ongi, suminaren suminez mintzo naiz beste nazio guztien aurka, Edomen kontra batez ere; pozez gainezka eta mespretxu biziz nire herrialdeaz jabetu baitziren, bertako lurrak pipiltzeko.#suminaren suminez 35,11; 36,18-19; 38,19. Ik. 5,13.
6«Beraz, hitz egin nire izenean Israel lurraldeari, eta adierazi mendi eta muinoei, erreka eta haranei, nik, Jainko Jaunak, diodana: Suminaren suminez eta amorruz mintzo naiz beste nazioek egin dizueten laidoarengatik. 7Horregatik, zinez agintzen dut nik, Jainko Jaunak, zuen inguruko nazioek ere beren laidoa jasoko dutela. 8Eta zuek, Israelgo mendiok, landareak sortuko dituzue eta fruituak emango nire herri Israelentzat, laster itzuliko baita. 9Bai, zuek babesteko nago ni hemen: landu egingo zaituztete eta erein. 10Zuen jendea ugalduko dut#36,10 jendea ugalduko dut: Lurraldera berriro itzuliko diren agintzariaz gain (ik. 20,42; 28,25; 34,13; 36,9.12), ondorengotza ugariarena ere berriztatzen zaio herriari (ik. Has 12,2 oh.)., Israel herri osoa. Hiri hondatuak berreraiki eta berriz jendea biziko da berorietan.#Hiriak berreraiki 36,33; Is 54,1-3; 61,4; Jr 30,18. 11Zuen gizaki eta abereak ugalduko ditut, umeak sortu eta ugaldu egingo dira. Lehen bezain jendetsu egingo zaituztet, eta lehen baino ere egoera hobean jarriko; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.#ugaldu egingo dira 37,26; Jr 30,19+. 12Israelgo mendiok, nire herritarrak zuen gainetik ibilaraziko ditut; lurraldeaz jabetuko dira eta beren ondare izango dute; herrialdea ez da berriz seme-alabarik gabe geldituko. 13Hau diot nik, Jainko Jaunak: Israel lurraldeak gizakiak irensten eta herria jenderik gabe uzten duela esan izan dute. 14Baina aurrerantzean ez duzu gizakirik irentsiko, ezta herria jenderik gabe utziko#36,14 herria jenderik gabe utziko: Zenbait eskuizkribu eta antzinako itzulpenen arabera; ohiko testuak ez diozu zeure herriari estropezu eragingo dio. ere. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 15Ez duzu entzun beharko atzerritarren irainik, ezta beste herrien isekarik jasango ere; ez duzu zeure herria jenderik gabe utziko. Nik, Jainko Jaunak, esana».
16Honela mintzatu zitzaidan Jauna: 17«Gizaseme, artean beren herrialdean bizi zirenean, israeldarrek kutsatu egin zuten lurraldea#36,17 kutsatu egin zuten lurraldea: Ik. 22,4 oh. beren jokabide eta egintza txarrez; kutsatua zen haien portaera, hilerokoan botatako odola bezain kutsatua.#israeldarrek lurraldea kutsatu 22,3-4. hilerokoan botatako odola bezala Lb 15,19-27. 18Beraz, odola isuri eta herrialdea idolatriaz kutsatu zutelako, neure sumina isuri nuen haien gainera. 19Atzerriko nazio eta herrialdeen artean sakabanatu nituen, beren jokabide eta egintza txarren arabera epaitu. 20Eta nazio haietara iritsi zirenean ere, nire izen santua belztu zuten, jendea zera esatera bultzatuz: “Jaunaren herria dira, baina beren lurraldetik irten behar izan dute!”#nire izena belztu 20,39+. 21Orduan, neure izen santua garbitu nahi izan nuen, israeldarren erruz, beraiek zeudeneko nazioetan belztua baitzegoen. 22Beraz, adierazi Israel herriari nire, Jainko Jaun honen, mezua: Ez dut hau zuengatik, israeldarrongatik, egiten, baizik eta zuek egon zareteneko nazioetan belztu duzuen nire izenaren ohoreagatik.#nire izenaren ohoreagatik 20,9+. 23Nazio horietan egon bitartean zuek belztutako neure izen handiaren santutasuna agertuko dut beraien aurrean. Eta zuen bidez nire santutasuna beraien aurrean agertuko dudanean, orduan jakingo dute ni naizela Jauna. Honela diot nik, Jainko Jaunak. 24Nazio eta herrialde horietatik guztietatik bilduko zaituztet, eta zeuen lurraldera eramango.#bildu eta lurraldera eraman 11,17+. 25Ur garbiz zipriztinduko zaituztet eta garbi geldituko zarete; zuen kutsadura eta idolatria guztietatik garbituko zaituztet.#Ur garbiz 47,1; Zen 19,9; 31,23. Ik. Jn 3,5. 26Bihotz berria emango dizuet eta espiritu berria ezarriko: harrizko bihotza kenduko dizuet eta haragizkoa emango.#Bihotz berria 11,19+. 27Neure espiritua ezarriko dut zuengan, nire legeen arabera jokatzeko eta nire aginduak arretaz betetzeko gai bihurtuz.#aginduak betetzeko 11,20+. 28Zuen arbasoei eman nien lurraldean biziko zarete; nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko#36,28 nire herri, zuen Jainko: Ituna —Jainkoaren eta herriaren arteko harreman berezia— berriztatzen dela adierazten du esamolde honek; eta, itunarekin batera, lurraldearen dohaina egiten zaio berriro herriari (ik. Ir 6,7-8; Jr 11,4-5)..#nire herri, zuen Jainko 11,20+. 29Zeuen kutsadura guztietatik libratuko zaituztet, garia erne eta ugalaraziko dut, ez dizuet berriro gosea pasatzen utziko. 30Arboletako fruituak eta soroetako uztak ugalaraziko ditut, beste nazioen aurrean gosearen lotsa jasan beharrik izan ez dezazuen. 31Zeuen jokabide gaiztoa eta egintza txarrak gogoratuko dituzue; zeuen buruaz nazka sentituko duzue zeuen erru eta jokabide higuingarriengatik.#Zeuen jokabidea gogoratuko 16,61-63. 32Hau diotsuet nik, Jainko Jaunak: Jakizue ongi, ez dut honela zuengatik jokatzen. Israeldarrok, zeuek egon behar duzue lotsaz gorri zeuen jokabideagatik.
33«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeuen erru guztietatik garbituko zaituztedanean, hiri hondatuak berreraiki eta bizilagunez beteko ditut. 34Berriro landuko dira lur hondatuak eta bidaiariek ez dute aurrerantzean lur landugaberik ikusiko. 35Orduan esango dute: “Hondatua zegoen lurralde hau Edengo baratzea bezala dago orain. Hondatuak, erraustuak eta eroriak zeuden hiriak gotorturik daude eta jendez beterik”.#Edengo baratzea bezala 28,13; Has 2,8-17; Is 51,3. 36Eta zuen inguruan gelditutako herriek orduan jakingo dute ni naizela Jauna, hiri eroriak berreraiki eta lur erraustuak berriro landatzen dituena. Nik, Jaunak, esandakoa bete egiten dut.
37«Hau diot nik, Jainko Jaunak: Gainera, laguntza eske niregana etortzen utziko diet israeldarrei eta artaldea bezala ugalaraziko ditut. 38Festaburuetan Jaunari sagaratzeko Jerusalemera eramaten diren ardiak bezain ugari izango dira hiri hondatuak beteko dituzten gizataldeak; orduan jakingo dute denek ni naizela Jauna».

Currently Selected:

EZEKIEL 36: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy