YouVersion Logo
Search Icon

ESTER 1

1
ESTER, PERTSIAKO ERREGINA BILAKATU (1,1—2,23)
Baxti erreginak Asuero iraindu
1Hemen kontatzen dena Pertsiako errege Asueroren#1,1 Asuero: Segur aski, Xerxes I.a da, K.a. 486tik 464ra mediarren eta pertsiarren errege izana. Pertsiarrek 537. urte inguruan konkistatua zuten Media. Lurralde hau gaur egungo Iranen ipar-mendebaldean zegoen, horrela zabaldu zuten pertsiarrek beren inperioa; inperio honi zeritzan Media eta Pertsia. garaian gertatu zen. Asueroren erresuma Indiatik Etiopiara zabaltzen zen, ehun eta hogeita zazpi eskualde zituelarik.#Asuero Esd 4,6. 2Susa zeritzan hiriburuan zuen Asuerok bere errege-aulkia#1,2 Susa zeritzan hiriburuan: H.h., Susa zeritzan hiri gotorrean. Susa neguko hiriburua zen; erregearen jauregia zegoeneko gaztelu-inguruari zeritzan hiri gotorra. errege-aulkia: Xerxesek nagusikiro hartu zuenekoa dirudi hemen aipatzen denak; hori zela eta, jai handiak egin bide ziren inperioan.. 3Bere erregealdiko hirugarren urtean otordu handia eman zien bere funtzionario nagusi guztiei, Pertsia eta Mediako gudarosteen buruzagiak#1,3 buruzagiak: Ez da hitz hau ageri hebreerazko testuan; antzinako grekozko itzulpenetik hartua da. eta eskualdeetako gobernariak bere inguruan bilduz. 4Beraren erregetza hain ospetsu egiten zuten aberastasunak eta bere handitasunaren ederra eta distira erakutsi nahi izan zizkien luzaro, sei hilabetez#1,4 sei hilabetez: H.h., ehun eta laurogei egunez. Otordua bera ez, baizik eta jaiak ziren, noski, sei hilabetez luzatu..
5Aldi honen buruan, Susa hirian ziren denentzat, bai handienentzat, bai apalenentzat, astebetez luzatu zen otordua antolatu zuen erregeak bere jauregiko lorategi-atarian. 6Bazen han zintzilik liho zurizko eta purpura morezko oihalik; liho eta purpura gorrizko lokarriz zeuden lotuak zilarrezko eraztunetara eta marmolezko zutabetatik esekiak. Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zen han, eta zorua jade, marmol, nakar- eta azabatxe-harlauzaz#1,6 Harri eta margo horien izenak zehatz euskaratzea zail da, zenbait itzulpen desberdin egin baitaiteke. egina zen. 7Edalontziak urrezkoak ziren, eta mota guztietakoak; ardoa, berriz, erregeari dagokion oparotasunez eskaintzen zuten. 8Askatasun osoz edan zitekeen, agindua baitzien erregeak jauregiko zerbitzariei, bazkaldar bakoitzak nahi zuena egiteko. 9Era berean, Baxti erreginak ere otordua eman zien emakumeei Asuero erregearen jauregi barnean.
10Zazpigarren egunean, ardoak alaiturik, Asuero erregeak bere zerbitzura zituen zazpi laguntzaileei#1,10 zazpi laguntzaileei: H.h., zazpi irenei. Irenak jauregiko arduradun nagusienetakoak izan ohi ziren., Mehuman, Bizta, Harbona, Bigta, Abagta, Zetar eta Karkaxi, dei egin zien,#erregeak bere zerbitzura zituen zazpi laguntzaileei Ik. 2 Erg 20,18. 11eta Baxti erregina, bere koroa eta guzti, bere aurrera ekartzeko agindu. Zein ederra zen erakutsi nahi zien jende guztiari eta funtzionarioei; izan ere, oso ederra zen. 12Eman zioten laguntzaileek erregearen aginduaren berri; baina erreginak ez zuen joan nahi izan. Erregea, orduan, sutu eta haserre bizian jarri zen. 13Dei egin zien lege-jakintsuei#1,13 lege-jakintsuei: Hebreeraz, aldiei igartzen zieten jakintsuak. Segur aski astrologo ziren, eta izarren eraginari buruz zuten jakituriak handitu egiten zuen halakoen garrantzia (ik. Esd 7,14)., zeren lege eta arauetan adituak direnen aurrean behar baitira errege-arazoak aztertu. 14Erregeagana hurbildu zirenen artean zeuden Karxena, Xetar, Admata, Tarxix, Meres, Marsena eta Memukan, Pertsia eta Mediako zazpi buruzagiak; hauek sar zitezkeen erregearen aurrera, erreinuko mailarik gorenetakoak zirelako. 15Erregeak esan zien:
—Nik, Asuero erregeak, agindu bat bidali diot morroien bidez Baxti erreginari; berak, ordea, ez du bete nahi izan. Zer dio legeak egin behar litzaiokeela?
16Memukan mintzatu zen erregearen eta buruzagien aitzinean: «Erregea ez ezik, buruzagiak eta Asuero erregearen erresumako eskualde guztietan bizi diren herriak ere iraindu egin ditu Baxti erreginak. 17Emakume guztiek izango baitute erreginak egin duenaren berri, eta beren senarrak gutxiesten hasiko dira, esanez: “Asuero erregeak bere aurrera joateko agindu zion Baxti erreginari eta hau ez zitzaion joan”. 18Aurrerantzean, Pertsia eta Mediako buruzagien emazteek, erregina nola jokatu den ikusirik, gutxietsi egingo dituzte erregearen buruzagiak, eta gutxiespen honek haserreak sortuko ditu. 19Erregeak ongi baderitzo, eman bedi berorren izenean eta ezarri Pertsia eta Mediako legeen artean aldaezineko agindu hau: “Ez dadila Baxti aurrerantzean Asuero erregeagana inoiz agertu eta hura baino hobea izanen denari eman diezaiola berorrek erregina izatea”.#deuseztatu ezineko agindu hau 8,8; Dn 6,8-10.16. 20Horrela, erregeak harturiko erabakia, hain zabala den inperio osora hedatuko da. Orduan, emazte guztiek beren senarrei, nola handienei hala apalenei, begirune izanen diete».
21Erregeak eta buruzagiek ongi iritzi zioten aholku honi, eta erregeak Memukanen esana egin zuen. 22Gutunak igorri zituen erreinuko eskualde guztietara, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran emanak, gizaseme guztiak nor bere etxeko nagusi izan zitezen#1,22 Hebreerazkoak eta bere ama-hizkuntzan mintza zedin eransten du. aginduz.

Currently Selected:

ESTER 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy