YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 7

7
Israel, Jainkoaren herri
1«Jaunak zeuen Jainkoak jabetzan hartzera zoazten lurraldean sarraraziko zaituzte, eta kanpora botako dituzue zuek baino handiago diren herriak: hitita, girgaxtar, amortar, kanaandar, periztar, hibiar eta jebustarrak, zazpi herri zuek baino jendetsu eta indartsuagoak.#herrien zerrenda 20,17; Ir 3,8+. zazpi herri Eg 13,19. 2Jaunak zeuen Jainkoak eskura eman eta zuek garaitu egingo dituzue. Orduan, suntsitu egingo dituzue#7,2 suntsitu egingo dituzue: Ik. 2,34 oh. erabat: ez egin haiekin hitzarmenik, ez izan errukirik.#ez egin haiekin hitzarmenik Ir 23,32-33; 34,12-16. 3Ez ahaidetu haiekin, zeuen seme-alabak haienekin ezkonduz; 4bestela, Jaunarengandik saihestu eta jainko arrotzei kultua ematera eramango lituzkete zuen seme-alabak; orduan, Jaunaren haserrea zuen kontra piztu eta bat-batean suntsituko zintuzkete.#emazteek idolatriara eragin Zen 25,2+. jainko arrotzei kultua 6,14+. 5Aitzitik, hau egingo duzue: haien aldareak bota, zutarri sakratuak apurtu, zutoin sakratuak#7,5 zutarri sakratuak: Ik. Ir 23,24 oh. zutoin sakratuak: Kanaandarrek Axera emankortasunaren jainkosari emaniko kultuan erabiltzen ziren. moztu eta idoloak erre.#kultu-tresnak desegin 12,2-3; Ir 23,24+. Ik. 16,21-22. 6Jaunarentzat zeuen Jainkoarentzat sagaraturiko herri zarete: berak hautatu zaituzte munduko herri guztien artean bere herri, bere jabego berezi#7,6 jabego berezi: Israel herria Jainkoarena bakarrik dela adierazteko ohiko esamoldea (ik. Ir 19,5 oh.)., izateko.#Jaunarentzat sagaraturiko herri 4,20; 14,2.21; 26,18; 28,9; Ir 19,6. Jaunaren jabego berezi 14,2; 26,18; Ir 19,5; Tt 2,14; 1 P 2,9. Ik. Erm 9,4.
7«Jaunak atsegin izan eta hautatu bazaituzte, ez da, ez, herririk handiena zaretelako —txikiena zarete eta, izan ere—,#Israelek merezimendurik ez 9,4-6. Ik. Ef 2,7-9. 8baizik eta maite zaituztelako eta zuen arbasoei eginiko zin-hitza bete nahi izan duelako; horregatik, hain zuzen, atera zaituzte ahalmen handiz esklabotzatik eta Egiptoko faraoiaren menpetik askatu.#maite zaituztelako 4,37+. atera zaituzte ahalmen handiz 4,34+. esklabotzatik 5,6+. askatu 9,26; 13,6; 15,15; 21,8; 24,18; Mi 6,4.
9«Aitor ezazue, beraz, Jauna zeuen Jainkoa dela egiazko Jainkoa: Jainko leiala, maite dutenei eta beraren aginduak betetzen dituztenei itun-hitza gorde eta onginahia mila belaunaldiz agertzen diena;#Jainko leiala 5,9-10; Ir 20,5-6; Ne 1,5+; 1 Ko 1,9; 10,13. 10gorroto diona, berriz, zuzen-zuzenean ordaina eman eta suntsitu egiten du, luzatu gabe ematen dio ordaina.#gorroto dionari ordaina 32,41. Ik. 24,16+. 11Bete, bada, gaur ematen dizkizuedan agindu, lege eta erabakiak.
Jaunaren bedeinkazioa
12«Erabaki horiek onartu eta arretaz betetzen badituzue, Jaunak zeuen Jainkoak gordeko dizue zuen arbasoei zin eginez hitzemandako ituna, eta agertuko bere onginahia. 13Maite izango zaituzte, bedeinkatu eta ugalduko, emankor egingo zaituzte zeuek, zuen abereak eta lurrak: garia, ardoa eta olioa oparo emango dizkizue, eta zekor eta arkumeak ugalduko, zuen arbasoei zin egindakoaren arabera emango dizuen lurraldean.#emankortasuna, ondasunak ugaldu 11,13-15; 28,1-14. 14Herri guztien gainetik bedeinkatuko zaituzte: ez da zuen artean inor agorrik izango, ezta antzurik ere zuen abereen artean. 15Jaunak gaixotasun guztiak urrunduko ditu zuengandik; ez dizkizue bidaliko ongi ezagutzen dituzuen Egiptoko izurri ikaragarriak, baizik eta gorrotoa dizuetenei bidaliko dizkie.#Egiptoko izurriak 28,27.60; Ir 15,26.
16«Deuseztatu egingo dituzue Jaunak zeuen Jainkoak eskura emango dizkizuen herri guztiak. Ez izan haien gupidarik, ez gurtu haien jainkorik, galbide gertatuko bailitzaizueke.#Ez izan gupidarik 13,9; 19,13.21; 25,12. jainkoak galbide Ir 23,33+.
Ez izan beldur!
17«Agian, esango diozue zeuen buruari: “Herri horiek gu baino jendetsuago dira; nola bota beren lurraldetik?” 18Ez izan horien beldur! Gogoratu ongi Jaunak zuen Jainkoak faraoiari eta Egipto osoari egindakoa;#Ik. 4,34+; 6,21-22+.#Ez izan beldur 1,29+. 19gogoratu zuen begi-bistan egin zituen ezaugarri handiak, mirari eta egintza harrigarriak; gogoratu zuek Egiptotik ateratzeko erabili zituen ahalmen handia eta esku indartsua. Bada, beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei. 20Liztortzarrak#7,20 Liztortzarrak: Ik. Ir 23,28 oh. bidaliko ditu Jaunak zuen Jainkoak haien kontra, ezkutuan gordeta bizirik gelditutako azkenak ere garbitu arte.#Liztortzarrak bidali Ir 23,28.
21«Ez ikaratu, beraz, haien aurrean, zeuekin baituzue Jauna, zeuen Jainkoa, Jainko handi eta beldurgarria. 22Jaunak zuen Jainkoak ezari-ezarian botako ditu herri horiek zuen aurretik: ezin izango dituzue bizkorregi deuseztatu, basapiztiak ugalduko bailirateke inguruan zuen kalterako.#ezari-ezarian bota Ir 23,29-30. Ik. Ep 2,20-23. 23Baina zuen Jainko Jaunak zuen esku utziko ditu herri horiek; izu-ikara larria sartuko die, guztiak suntsitu arte.#izu-ikara herrietan Ir 15,14+.
24«Zuen eskura emango ditu herri horietako erregeak, eta beraien oroitzapena ere desagerrarazi egingo duzue mundutik. Ezin izango dizue inork aurre egin, guztiak suntsitu arte.
25«Erre egingo dituzue horien idoloak. Ez gutiziatu idoloak estaltzen dituzten urre-zilarrak, ez hartu zeuentzat, idoloen tranpan harrapatuak geldi ez zaitezten: idoloak higuingarri zaizkio Jaunari zuen Jainkoari.#higuingarri Jaunari (higuingarritasuna) 12,31; 17,1; 18,9-12; 20,18; 22,5; 23,19; 24,4; 25,16; 27,15; 32,16; Jr 32,35; Ez 8,6-17. 26Ez eraman, beraz, ezer higuingarririk zeuen etxera, zuek ere, idoloak bezala, erabat suntsi ez zaitzaten. Guztiz arbuiagarri eta higuingarritzat hartuko dituzue, erabat suntsituak behar dute izan eta.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 7: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy