YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 5

5
Leialtasunerako deia (5,1—11,32)
Horeb mendiko itunaren oroitzapena
(Ir 19)
1Moisesek israeldar guztiak bildu eta esan zien: «Entzun, israeldarrok, gaur adierazten dizkizuedan lege eta erabakiak; ikas itzazue eta saiatu betetzen.#saiatu lege eta aginduak betetzen 4,6; 5,32; 6,3.25; 8,1; 11,32; 12,1; 13,1; 15,5; 28,1.15.58; 31,12; 34,46; Jos 1,7; 22,5. 2Jaunak gure Jainkoak ituna egin zuen gurekin Horeb mendian.#ituna Horeben Ir 19,5-6; 24,1-8. 3Ituna ez zuen burutu gure arbasoekin, gurekin baizik, gaur hemen bizirik gauden#5,3 gaur hemen bizirik gauden: Aurreko belaunaldia basamortuan hil zen Jainkoari desobeditzearren (ik. 1,35; 2,14-15). guztiokin. 4Aurrez aurre hitz egin zizuen Jaunak mendian, suaren erditik. 5Egokiera hartan, ni Jaunaren eta zuen artean nengoen, Jaunaren hitza zuei adierazteko, ez baitzineten mendira igo suaren beldurrez.
Hamar aginduak
(Ir 20,1-17)
«Jaunak esan zuen#5,5 Jaunak esan zuen: 5,6-21 zatiari dagokionez, ik. Ir 20,1-17ko oharrak.:#Moises bitarteko 5,23-30; Ir 20,18-21. Hamar aginduak Ir 20,1+.
6«Neu nauzu Jauna zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.#Ik. Ir 20,2-17 eta erreferentziak.#esklabotzatik atera 6,12.23; 7,8.19; 13,6; 16,1; Ir 20,2+.
7«Ez izan ni beste jainkorik.
8«Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik. 9Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; 10baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
11«Ez erabili alferrik Jaunaren zeure Jainkoaren izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.
12«Gorde larunbata, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak agindu bezala. 13Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko; 14baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari zeure Jainkoari sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure idi, asto zein beste abereek, ezta zure hirietan bizi den etorkinak ere; horrela, zure morroi-mirabeek ere, zeuk bezala, atseden hartu ahal izango dute. 15Izan gogoan zeu ere esklabo izan zinela Egipton, eta Jaunak zeure Jainkoak atera zintuela handik ahalmen handiz eta esku indartsuz. Horregatik agindu dizu Jaunak zeure Jainkoak atseden-eguna gordetzeko#5,15 atseden-eguna gordetzeko: Larunbatari buruzko agindua ez da oinarritzen Ir 20,8-11ko arrazoi berean. Egiptoko askapena oroituz Dt-ak larunbata salbamen-historiari lotzen dio eta ez kreazioari; herriaren askatasunaren ezaugarri da eta denek izan behar dute askatasun horren partaide..#zeu ere esklabo Egipton 6,21; 15,15; 16,12; 24,18.22; 26,6; Lb 26,13. ahalmen handiz 4,34+.
16«Ohoratu aita-amak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.#luzaro bizi 4,26+. zoriontsu izan 4,40+.
17«Ez hil inor.
18«Ez egin adulteriorik.
19«Ez ostu.
20«Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.
21«Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Ez irrikatu haren etxerik, ez sororik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik eta ez beste ezertxo ere.
22«Horiek dira Jaunak, mendi barrenean denok bildurik zeundetela, ahots handiz aldarrikatu zizkizuen aginduak, suaren eta laino itxi eta ilunaren erditik, eta ez zuen beste ezer esan. Gero, bi harlauzatan idatzi zituen, eta niri eman zizkidan.#Jaunak suaren erditik hitz egin 4,12+. harlauzak 4,13+.
Moises, Jainkoaren eta herriaren ararteko
23«Mendia sugarretan zegoela, ilunpe artetik zetorren ahots hura entzutean, zuen leinuburuek eta herri-arduradunek niregana hurbildu 24eta zuen izenean esan zidaten: Jaunak geure Jainkoak egiaz erakutsi dizkigu bere ospea eta handitasuna, eta hura suaren erditik mintzatzen entzun dugu. Gaur ikusi dugu Jainkoak gizakiari hitz egin diezaiokeela eta hau bizirik gelditu#5,24 bizirik gelditu: Ik. 4,33 oh..#Jainkoak hitz egin eta gizakiak bizirik iraun 4,33; Ir 33,20+. 25Baina, zergatik hil orain? Sute horrek kiskali egin behar gaitu. Jaunaren ahotsa entzuten jarraitzen badugu, hil egingo gara.#hil egingo gara 18,16. 26Izan ere, ba al da gizasemerik, Jainko bizia guk bezala suaren erditik mintzatzen entzun eta bizirik gelditu denik?#Jainko bizia Jos 3,10; Jr 10,10; 23,36; Dn 6,27; Mt 16,16; Eg 14,15; 1 Ko 3,3. 27Hurbil zaitez zeu, Jaunak gure Jainkoak esango duena entzutera; eta, gero, berak esandako guztia adieraziko diguzu, eta guk onartu eta bete egingo dugu.
28«Entzun zituen Jaunak zuek niri esandako hitzak, eta adierazi zidan: Entzun dut herriak zuri esandakoa eta ongi deritzot. 29Ai ni errespetatzeko eta nire aginduak betetzeko jarrera hori izango balute beti! Zoriontsu izango lirateke beti, bai beraiek, bai ondorengoak. 30Zoaz eta esaiezu etxoletara itzultzeko. 31Baina zu gelditu hemen nirekin, haiei irakatsi behar dizkiezun agindu, lege eta erabakiak adierazi behar baitizkizut, jabetzan ematen diedan lurraldean bete ditzaten.
32«Beraz, saiatu Jaunak zeuen Jainkoak agindu dizuen guztia betetzen, ezertan ere saihestu gabe.#saiatu betetzen 5,1+. ezertan saihestu gabe 17,11.20; 28,14; Jos 1,7; 2 Erg 22,2. 33Ibili beti Jaunak zeuen Jainkoak erakutsitako bidetik, bizirik iraun eta zoriontsu izan zaitezten, eta luzaro biziko zarete jabetzan hartuko duzuen lurraldean.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy