YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 34

34
Moisesen heriotza
1Moises, Moabeko lautadatik Jeriko parean dagoen Nebo mendira, Pisga#34,1 Jeriko: Jordanen mendebaldean dagoen hiria, Itsaso Hilaren iparraldean. Nebo, Pisga: Itsaso Hilaren ipar-ekialdean daude. gailurrera, igo zen. Handik, lurralde osoa erakutsi zion Jaunak: Galaadetik Danerainoko lurraldea,#Nebo mendira igo 3,27; 32,49. 2Neftali, Efraim eta Manasesena, Judaren lurralde guztia Mediterraneo itsasoraino, 3Negev eta Jerikoko —Palmondo hiriko— haran-ingurua, Tzoar hiriraino. 4Eta esan zion Jaunak: «Hori da Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez agindu nien lurraldea#34,4 agindu nien lurraldea: Deuteronomio liburua Jainkoak arbasoei eginiko lurraldearen agintzariarekin hasten eta bukatzen da (ik. 1,8 oh).. Esan nien: “Zuen ondorengoei emango diet”. Zeure begiz ikusten utzi dizut, baina ez zara bertan sartuko».#arbasoei aginduriko lurraldea 1,35+. ez zara bertan sartuko 3,27; 31,2; 32,52; Zen 27,12-14.
5Han hil zen Moises, Jaunaren zerbitzaria, Moab lurraldean, Jaunak esanaren arabera.#Moisesen heriotza 32,50; Jos 1,1-2. 6Haranean ehortzi zuten, Moaben, Bet-Peor-en aurrez aurre, eta inork ez du izan haren hilobiaren berririk gaurdaino.
7Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.#Ehun eta hogei urte 31,2. 8Israeldarrek hogeita hamar egunez egin zuten negar Moisesengatik Moabeko lautadan, dolualdia bete zuten arte.#hogeita hamar eguneko dolua Ik. Zen 20,29.
9Nunen seme Josue zuhurtziaz jantzia zegoen, eskuak ezarri baitzizkion Moisesek buruan. Israeldarrek obeditu egin zioten eta Jaunak Moisesi agindu bezala jokatu zuten.#Josue 1,38+. Moisesek eskuak ezarri Zen 27,18-23. Ik. Eg 6,6+.
10Ordudanik, ez da Israelen sortu Moises bezalako profetarik, Jaunarekin hain harreman estuak izan zituen#34,10 Jaunarekin hain harreman estuak izan zituen: H.h., norekin Jaunak aurpegiz aurpegi tratatzen baitzuen. Ir 33,11n esana aipatzen da hemen. Moises bezalakorik;#Moises bezalakorik Si 45,1-5. Ik. Jn 1,17. profeta Ik. 18,15; Zen 12,6-8. hain harreman estuak (aurrez aurre hitz egin) Has 32,31; Ir 33,11+. 11inor ez honen parekorik mirariak eta egintza harrigarriak egiten: Jaunak bidalita, faraoiaren, beronen funtzionario eta herrialde osoaren aurka Egipton Moisesek egindako mirari eta egintza harrigarriak bezalakoak egiten;#mirari eta egintza harrigarriak 4,34+. 12ezta inor Moisesek Israel herri osoaren aurrean bezain esku indartsuz eta era handi eta beldurgarrian jokatu zuenik ere.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 34: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy