YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 20

20
Gerra santua
1«Gerrara irtetean, etsaiek zaldiak eta guda-gurdiak eta zuena baino gudaroste handiagoa dutela ikusi arren, ez izan beldur, zeuekin izango baituzue Jauna zeuen Jainkoa, Egiptotik atera zintuztena.#etsaiak indartsuagoak 1,28-29. ez izan beldur 1,29+. Jauna zeuekin 31,8.23; Ir 3,12; 33,14; Jos 1,5; 3,7. Ik. 1,42.
2«Borroka-ordua iristean, apaizak aurreratu eta gudarosteari hitz egingo dio: 3“Entzun, israeldarrok! Gaur etsaien aurka borrokatuko zarete. Ez kikildu, ez izan beldur! Ez asaldatu, ez ikaratu etsaien aurrean! 4Jauna zuen Jainkoa zuekin doa, etsaien aurka borrokatzeko eta garaipena zuei emateko”.#Jauna israeldarren alde borrokan 3,22+.
5«Ondoren, ofizialek hitz egingo diote gudarosteari: “Zuetako norbaitek etxe berria eraiki eta oraindik estreinatu ez badu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta etxea beste norbaitek estreina ez dezan.#etxea, mahastia, emaztea 24,5; 1 M 3,56; Lk 14,18-20. Ik. 28,30. 6Edota norbaitek mahastia landatu eta oraindik haren lehen fruituak bildu ez baditu, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta lehen fruituak beste norbaitek bil ez ditzan. 7Edota norbait emakume bati ezkontza-hitza eman eta oraindik harekin ezkondu ez bada, itzul bedi etxera, bera borrokan hil eta emakumearekin beste norbait ezkon ez dadin”.
8«Ofizialek beste hau ere esango diote gudarosteari: “Beldurrez eta kikildurik dagoena, itzul bedi etxera, borroka-lagunak adoregabe ez ditzan”.#Beldurrez dagoena Ep 7,3.
9«Hitzaldia bukatu ondoren, ofizialek buruzagiak izendatuko dituzte gudari-taldeentzat.
10«Erasotzeko asmoz hiri batera hurbiltzean, bakea proposatuko diozue lehenbizi. 11Bake-proposamena onartu eta ateak zabaltzen badizkizuete, zeuentzat lan egitera behartuko dituzue bertako bizilagunak.#lan egitera behartu Jos 16,10; 17,13; Ep 1,28-35; 1 Erg 9,21. 12Baina bake-baldintzak onartu ez eta gerra deklaratzen badizuete, setiatu egingo duzue hiria, 13eta, Jaunak zuen Jainkoak hura zuen esku jartzean, bertako gizonezko guztiak ezpataz hilko dituzue.#gizonezko guztiak hil Zen 31,7. 14Emakumezkoak, haurrak, abereak eta hiriko ondasunak, berriz, guda-harrapakintzat hartuko dituzue eta Jaunak zeuen Jainkoak emandako etsaien harrapakinez janarituko zarete.#guda-harrapakinak 2,35+.
15«Horrelaxe jokatuko duzue urrutiko hiriekin, hemengo herrietakoak ez direnekin, alegia. 16Baina Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat ematen dizkizuen herrialdeetako hirietan ez duzue inor bizirik utziko. 17Beraz, Jaunak zeuen Jainkoak agindu bezala, erabat suntsituko dituzue#20,17 erabat suntsituko dituzue: Ik. 2,34 oh. Hemen suntsipenaren arrazoia herria idolatriaz kutsatzeko arriskua da. hititak, amortarrak, kanaandarrak, periztarrak, hibiarrak eta jebustarrak,#erabat suntsitu 2,34+. 18beren jainkoen ohorez egiten dituzten higuingarritasunak irakats ez diezazkizueten eta, horrela, Jaunaren zeuen Jainkoaren aurka bekatu egin ez dezazuen.#herrien higuingarritasunak ez ikasteko 18,9+.
19«Hiri bat, eraso eta konkistatu aurretik, luzaroan setiatu behar baduzue, ez dituzue inguruko arbolak aizkoraz botako, beraien fruituez janaritu beharko duzue eta. Gizaki ote dira, bada, arbolak, setiatutzat hartzeko? 20Hala ere, fruta-arbolak ez diren zuhaitzak bota ditzakezue, gerran ari zaizuen hiriaren kontrako eraso-tresnak egiteko, hiria erori arte.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy