YouVersion Logo
Search Icon

DEUTERONOMIOA 13

13
Israeldarrek idolatriari aurre egin behar
1«Saiatu nik ematen dizkizuedan aginduak betetzen: ez erantsi, ez kendu ezer.#Saiatu betetzen 5,1+. ez erantsi, ez kendu 4,2+.
2«Gerta daiteke profeta edo ikusketariren bat zuen artean agertzea, eta, mirari edo egintza harrigarriren bat iragarriz,#mirari edo egintza harrigarriren bat Mt 24,24+. 3ezezagunak dituzuen jainko arrotzen atzetik joan eta gurtzeko eskatzea. Iragarritakoa egiaz gertatuko balitz ere,#jainko arrotzak gurtu 6,14+. 4ez egin kasurik profetaren esanei, ezta ikusketariaren ikuskariei ere; izan ere, horrela, probatu egin nahi zaituzte Jaunak zeuen Jainkoak, bera bihotz-bihotzez eta gogo osoz maite duzuen ikusteko.#probatu 8,2. Ik. 1 Ko 11,19. bihotz-bihotzez maite 6,5+. 5Jarraitu Jaunari zeuen Jainkoari eta izan begirune berari, gorde aginduak eta egin haren esana, eman kultu Jaunari eta atxiki berari.#begirune Jaunari 4,10+. atxiki berari 10,20+. 6Delako profeta edo ikusketaria, berriz, hil egin behar da, Egiptotik atera eta esklabotzatik askatu zintuzten Jaunaren zuen Jainkoaren aurka errebeldia predikatu duelako eta Jaunak zuen Jainkoak agindutako ibilbidetik zuek saihesten ahalegindu delako. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik.#esklabotzatik askatu 7,8+. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria 17,7.12; 19,19; 21,21; 22,21-24; 24,7; Ep 20,13; 1 Ko 5,13. Ik. 19,13; 21,9.
7«Gerta daiteke ere, gehien maite duzuenetariko batek —anaiak, aita edo#13,7 aita edo: Testu samariarraren arabera erantsia. ama beraren semeak, zeure semeak edo alabak, emazteak berak edo lagun minak— isilka etorri eta jainko arrotzak gurtzera bultzatu nahi izatea, hau da, ez zeuek, ez zuen gurasoek ezagutu ez dituzuen jainkoak, 8hurbileko herrienak nahiz urrutikoenak, munduko ertz batetik bestera diren herrienak, gurtzera bultzatu nahi izatea. 9Ez egin kasurik, ez entzun ere; ez izan horrelakoen gupidarik, ez barkatu, ezta estali ere errua;#ez izan gupidarik 7,16+. 10aitzitik, hil egin behar duzue, eta zeuek izango zarete lehenak halakoa hiltzen, eta herri osoa ondoren.#zeuek lehenak, herri osoa ondoren 17,7. Ik. Jn 8,7. 11Harrika emango diozue hil arte, Egiptotik, esklabotza-lurraldetik, atera zintuzten Jaunarengandik zeuen Jainkoarengandik saihestu nahi izan zaituztelako.#Harrika eman 17,5; 21,21; 22,21.24; Lb 20,2; 24,14; Zen 15,36; Jn 10,31-33; Eg 7,58. 12Horrela, horren berri izatean, beldur izango dira israeldar guztiak eta uko egingo diote horrelako gaiztakeriak egiteari.#berri izatean israeldarrak beldur 17,13; 19,20; 21,21.
13-14«Gerta daiteke, Jaunak zeuen Jainkoak bizitzeko emango dizkizuen hirietako batean, gizon gaizto-maltzurrak sortzea, ezagutzen ez dituzten jainko arrotzak gurtzera herritarrak bultzatu nahi izango dituztenak. Horrelakorik gertatzen ari dela entzungo bazenute, 15ikertu lehenengo, zehatz-mehatz galdetuz eta aztertuz. Eta ikusten baduzue, egiaz gertatu dela zuen artean gaiztakeria hori,#ikertu zehatz-mehatz 17,4. 16zeharo suntsituko duzue hiria, barruan den guztiarekin: ezpataz garbituko dituzue jendea eta abereak,#zeharo suntsitu 2,34+. 17eta harrapakin guztiak, plaza erdian bildurik, hiriarekin batera erreko dituzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez. Betiko hondamendi izango da eta ez dute sekula berreraikiko. 18Ez gorde hiri horretako ezertxo ere, Jaunak bere haserrea baretu eta errukia azal diezazuen; orduan, gupidaturik, ugaldu egingo zaituzte, zuen arbasoei zin egin bezala;#Jaunak errukia azaldu 4,31+. 19eta hori, Jaunari zeuen Jainkoari obeditzeagatik, gaur ematen dizkizuedan aginduak bete eta berari ongi iruditzen zaiona egiteagatik.#gaur ematen… 4,8+. ongi iruditzen zaiona egin 6,18+.

Currently Selected:

DEUTERONOMIOA 13: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy