YouVersion Logo
Search Icon

KOLOSARREI 1

1
Agurra
1Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun#1,1 Timoteo: Ik. Flp 1,1 eta Eg 16,1 oh. Kolosa: Asia Txikiko hirixka, Efesotik 200en bat km-ra. kristau fededun: Ik. Flp 1,1 oh. eta senide leialoi idazten dizuegu.#Jainkoak hala nahirik apostolu 1 Ko 1,1; 2 Ko 1,1; Ef 1,1. 2Jainko gure Aitak#1,2 Aitak: Eskuizkribu askok hau eransten dute: eta Jesu Kristo Jaunak. eman biezazkizue grazia eta bakea.
SARRERA (1,3-14)
Esker oneko otoitza
3Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,#zuen alde otoitz egitean 1,9; Ef 1,16; Flp 1,9; 1 Ts 1,2. 4jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;#sinesmena, maitasuna, itxaropena Erm 5,1-5; 1 Ts 1,3; 5,8. Ik. Ef 1,15+. zeruan prestaturiko saria itxaroten Ef 1,18; 1 P 1,3-4; Heb 6,19. berri ona egiaren mezua Ef 1,13. 5zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia. 6Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.#Berri ona mundu guztian hazten 1 Tm 3,16. 7Epafras gure lankide maiteak eta zuentzat#1,7 Epafras: Kolosako eliz elkartearen sortzailea eta Pauloren kartzela-lagun Erroman; ik. 4,12; Flm 23. Ez dirudi filipoarrei eginiko gutunean (ik. Flp 2,25; 4,18) agertzen den Epafrodito denik. zuentzat: Zenbait eskuizkribuk guretzat dio, hau da, gure ordez. Kristoren zerbitzari leial denak irakatsi zizuen horrela. 8Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.
Kristauen alde otoitza
9Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.#zuen alde otoitz 1,3+. Jainkoaren nahia ezagut dezazuen Ef 1,9; 5,17. 10Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz. 11Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,#Jainkoak ahalmenez zuek indartu Ef 1,19; 3,16. 12eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari#1,12 egin zaituztenari: Eskuizkribu askok egin gaituenari diote..#ondasunetan parte izateko gai egin Ef 1,14.18; 1 P 1,4. 13Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;#atera gaitu ilunpearen menpetik Eg 26,17-18; Ef 2,2; 5,8-11; 6,12. Seme maitea Mt 3,17+; Ef 1,6. 14honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.#askapena Erm 3,24; Ef 1,7.
KRISTOREN MISTERIOA (1,15—2,5)
Jainkoaren salbamen-asmoa, Kristorengan burutua#1,15 Kristorengan burutua: 15-20 tx.ek gorazarre kristologiko bikaina ematen digute. Kristoren lehentasuna abesten du, kreazioan (15-17 tx.ak) eta Jesusen Pazkoan sorturiko gizadi berrian (18-20 tx.ak).
15Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,
izaki guztietan lehen-sortua.#Jainkoaren irudi 2 Ko 4,4; Heb 1,3.
16Beraren bidez sortu zituen Jainkoak
zeru-lurretan diren gauza guztiak,
ageri direnak eta ez direnak:
munduan agintzen duten ahalmen,
nagusi, aginte eta botereak#1,16 munduan… botereak: Ik. Ef 1,21 oh..
Kristo da sortua izan den guztiaren
eredu eta helburu.#Kristoren bidez zituen sortu guztiak Jn 1,3.10; 1 Ko 8,6; Heb 1,2.
17Gauza guztiak baino lehenago
da bera, eta berari esker
diraute elkarloturik.#Gauza guztiak baino lehenago da bera Jn 1,1; 8,58.
18Kristo da gorputzaren burua,
Elizarena alegia.
Bera da hasiera,
hildakoen artetik lehen piztua,
eta gauza guztietan
lehentasuna dagokio;#Elizaren buru Ef 1,22-23; 4,15-16; 5,23. lehen piztua Eg 4,2; 26,23; Erm 8,29; 1 Ko 15,20; Heb 1,6; Ap 1,5.
19Jainkoak nahi izan baitu
bere izaeraren betea
Kristorengan egotea,#bere izaeraren betea 2,9; Jn 1,16; Ef 1,23; 4,10.
20eta honen bitartez gauza guztiak
berekin adiskidetzea,
bai zerukoak eta bai lurrekoak,
berak gurutzean isuritako odolaz
bakea ekarriz.#adiskidetzea 2 Ko 5,18-20; Ef 2,15-16; 1 Jn 2,2. bakea ekarriz Erm 5,1; Ef 2,13.
Kristoren bitartez Jainkoarekin adiskidetuak
21Zuek ere, garai batean, Jainkoarengandik urruti zeundeten eta haren etsai zineten zeuen egintza txarrengatik.#etsai zineten Erm 5,10; Ef 2,12; 4,18. 22Baina orain berekin adiskidetu egin zaituzte Jainkoak, Kristok bere gorputz hilkorrean jasandako heriotzari esker, beraren aurrean santu, errugabe eta akats gabe ager zaitezten.#Jainkoaren aurrean santu 1,28; 2 Ko 11,2; Ef 5,27. 23Horretarako, ordea, sinesmenean sendo oinarriturik, entzun duzuen berri onari esker duzuen itxaropenean ongi finkatuak iraun behar duzue. Berri on hori zerupeko izaki guztiei hots egin zaie, eta ni, Paulo, berri on horren zerbitzari egin nau Jainkoak.#sinesmenean sendo Ef 3,17; Heb 4,14. itxaropenean 1,4-5+.
Pauloren ministerioa Kristoren misterioaren zerbitzuan
24Pozik nago orain, zuen alde jasaten ditudan sufrimenduengatik. Horrela, gorputzean jasaten ari naizen atsekabeak Kristoren atsekabeei eransten dizkiet#1,24 gorputzean… eransten dizkiet: H.h., Kristoren atsekabeei falta zaiena osatzen dut neure haragian. Hitz hauek interpretazio ezberdinak hartu dituzte. Agian, jarraipenaren ideia osakuntzarena baino zuzenagoa da. Paulok ebanjelioaren aldeko lanean jasaten dituen sufrimenduak Kristorenekin lotuta ikusten ditu, beraren sufrimenduetan Kristorenak gaurkotuko balira bezala. haren gorputza den Elizaren alde.#Pozik Flp 1,4+. Pauloren atsekabeak 2,1; 2 Ko 4,10-12; 11,23; Ef 3,1.13; 2 Tm 2,9-10. 25Elizaren zerbitzari bihurtu naiz ni, Jainkoak bere mezua zuei oso-osorik eramateko eginkizuna eman baitit.#Pauloren eginkizuna Erm 15,16-21; Ef 3,2.7-8; 2 Tm 4,17. 26Mezua Jainkoaren asmo ezkutuari#1,26 asmo ezkutua: H.h., misterioa; ik. Ef 3,3 oh. buruzkoa da, mendeetan eta gizaldietan gordea eduki ondoren, orain bere fededunei agerturiko asmoari buruzkoa, alegia.#asmo ezkutua Ef 1,9+. 27Hauei jakinarazi nahi izan die Jainkoak zein aberats eta aintzatsu den jentilentzat asmo ezkutu hori; zuengan den eta aintzarako itxaropen duzuen Kristori buruz ari natzaizue.#zein aberats den asmo ezkutu hori Ef 1,18. itxaropen duzuen Kristo 3,4; Erm 5,2; 8,19-21; 1 Tm 1,1. 28Kristo hauxe ari gara hots egiten, denei aholku emanez eta ahalegin guztian irakatsiz, denak beren kristau-bizitzan heldutasun betera irits daitezen.#heldutasun betera Ef 4,13. 29Honetarako nekatzen eta borrokatzen naiz, niregan kemen handiz ari den Kristoren indarra euskarri dudalarik.#niregan kemen handiz Ef 3,7.20; Flp 4,13.

Currently Selected:

KOLOSARREI 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy