YouVersion Logo
Search Icon

EGINAK 5

5
Ananias eta Safira
1Ananias izeneko gizon batek eta beronen emazte Safirak soro bat saldu zuten. 2Hartutako dirutik zerbait beretzat gorde zuen Ananiasek, bere emaztearekin ados, eta gainerakoa apostoluen esku jarri. 3Pedrok esan zion: «Ananias, zergatik utzi diozu Satanasi zure gogoaz nagusitzen Espiritu Santuari gezurra esateko, soroaren ordainetik zati bat zeuretzat gordez?#Satanas nagusitu Lk 22,3; Jn 13,2.27. 4Saldu aurretik zeurea zenuen, eta saldu ondoren ez ote zinen hartutakoaren jabe? Nolatan sartu zaizu buruan horrelakorik egitea? Gizakiei ez, Jainkoari berari esan diozu gezurra».
5Hitz hauek entzutean, Ananias lurrera erori zen eta hil. Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren. 6Berehala, gazte batzuek jaiki eta, gorpua jantzi ondoren, lur ematera eraman zuten.
7Handik hiru ordu ingurura, Ananiasen emaztea etorri zen, ezer ez zekiela. 8Pedrok galdetu zion:
—Esadazu, honenbestean saldu al zenuten soroa?
—Bai, horrenbestean —erantzun zuen hark.
9Pedrok esan zion:
—Zergatik hartu duzue elkar Jaunaren Espiritua tentatzeko#5,9 Jaunaren Espiritua tentatzeko: Ondasunak elkartearen esku uztea borondatezkoa zen, 4. tx.ak erakusten duenez. Ananiasen eta Safiraren okerra hauxe da: elkarte-solidaritatearen iturburu den Espiritu Santua engainatu nahi izatea.? Hara, atean dira dagoeneko zure senarrari lur eman diotenak; zu eramango zaituzte orain.#Espiritua tentatu 15,10; 1 Ko 10,9.
10Pedroren oinetara bat-batean erori eta hil egin zen. Sartu ziren gazteak eta, hilda aurkiturik, senarraren ondoan lur ematera eraman zuten. 11Eliz elkarte#Eliz elkartea 9,31; 11,26; 18,22; 20,28. Ik. Mt 16,18+. osoa erabat beldurturik gelditu zen, baita gertatuaren berri izan zuten guztiak ere.
Apostoluek mirari asko egin#5,12-16 mirari asko egin: Ik. 2,43 oh.
12Anitz mirari eta egintza harrigarri#mirari, egintza harrigarri 2,43+. Salomonen aterpea 3,11+. gertatzen ziren herrian apostoluen eskuz. Fededun guztiak Salomonen aterpean#5,12 Salomonen aterpe: Ik. 3,11 oh. bildu ohi ziren gogo batez; 13baina beste inor ez zen haiekin elkartzera ausartzen, herriak asko goraipatzen bazituen ere.#jendeak goraipatu 2,47+. 14Gero eta ugariagoa zen fedearen bidez Jaunari elkartzen zitzaizkionen taldea, gizon eta emakume#5,14 Gero eta… emakume: Honela ere itzul daiteke: Eta Jaunarengan sinesten zutenak gero eta gehiago biltzen ziren (elkartera), gizonezko eta emakume; ik. 2,47 oh..#fededunak gehitu 2,41+. 15Gaixoak kalera ateratzen zituen jendeak eta ohe nahiz ohatiletan ezartzen zituzten, Pedro igarotzean beronen itzalak bederen bat edo beste uki zezan.#ukituz sendatu 19,11-12; Mk 6,56; Lk 6,19. 16Jerusalem inguruko herrietatik ere jende-talde handiak etorri ohi ziren gaixoak eta espiritu gaiztoen menpe zeudenak berekin ekarriz, eta denak sendatzen ziren.
Apostoluen aurka erasoaldia
17Apaiz nagusiak eta honen alderdiko guztiek —saduzearrek#saduzearrak 4,1+., alegia—, haserre bizian#5,17 haserre bizian: Honela ere itzul daiteke: bekaitzez beteak., 18apostoluak atxilotu eta herriko kartzelan sarrarazi zituzten. 19Baina gauez Jaunaren aingeruak#5,19 Jaunaren aingerua: Ik. Mt 1,20 oh.#Jaunaren aingerua Mt 1,20+. ateak zabaldu eta kanpora atera zituen, esanez: 20«Zoazte tenplura, eta azaldu herriari biziera honi dagokion guztia».
21Esan zitzaien bezala, egunsentian tenplura joan eta irakasten hasi ziren.
Bitartean, apaiz nagusiak eta honen alderdikoek israeldar buruzagien Biltzar Nagusia#5,21 Biltzar Nagusia: Ik. 4,5 eta Mt 26,59 oh. bilarazi zuten eta apostoluak kartzelatik ekartzeko agindu. 22Baina guardiek, joan zirenean, ez zituzten aurkitu, eta berri ematera itzuli ziren: 23«Kartzela arreta guztiaz itxia aurkitu dugu eta zaintzaileak ateetan erne, baina irekitzean barruan ez dugu inor aurkitu».
24Berria entzunik, tenpluko guardiaburua eta apaizburuak#tenpluko guardiaburua eta apaizburuak 4,1+. zer gertatu ote zen asmatu ezinik zebiltzan. 25Hartan, norbait etorri zen albiste honekin: «Kartzelan sartu zenituzten gizonak tenpluan daude eta herriari irakasten dihardute».
26Joan zen, orduan, guardiaburua bere mutilekin eta ekarri egin zituen, baina indarrik erabili gabe, herriak harrika emango ote zien beldur baitziren.
27Biltzar Nagusiaren aurrera eraman zituzten eta apaiz nagusiak esan zien:
28—Ez al genizuen zorrotz agindu Jesusen izenean ez irakasteko? Zuek, ordea, Jerusalem osoa bete duzue zeuen irakaspenez; gainera, gizon horren heriotzaren erantzukizuna leporatu nahi diguzue.#debekua 4,17-18; 5,40. Jesusen heriotza leporatu nahi Mt 27,25+.
29Pedrok eta beste apostoluek erantzun zuten:
—Jainkoaren esana egin#Jainkoaren esana egin 4,19. behar da lehenik, ez gizakiena. 30Gure arbasoen Jainkoak piztu#Jainkoak piztu 2,24+. zuek hil 2,23+. egin du zuek egur batetik zintzilik hil zenuten Jesus. 31Jainkoak bere eskuinaldera altxatu du, buru eta salbatzaile eginez, Israeli bihozberritzea eta bekatuen barkamena emateko.#Jainkoak Jesus altxatu 2,33+. buru egin 3,15+. salbatzaile 4,12+. bihozberritzea, bekatuen barkamena 2,38+. 32Gu gara honen guztiaren lekuko#Gu gara lekuko 1,8+. gu eta Espiritu Santua 15,28. Ik. Mt 10,20; Lk 12,12; Jn 15,26-27., gu eta esaneko zaizkionei Jainkoak ematen dien Espiritu Santua.
33Erantzun honek beren onetik atera zituen, eta hil egin nahi zituzten apostoluak. 34Baina bazen Biltzar Nagusian Gamaliel#5,34 Gamaliel: Pauloren maisu izana (ik. 22,3); legearen interpretazioan joera liberaleko fariseua zen. zeritzan fariseu bat, herri osoan itzal handia zuen lege-irakaslea; apostoluak kanpora ateratzeko agindu ondoren, biltzarrean zutik, 35honela hitz egin zuen: «Israeldarrok, begira ongi zer egitera zoazten gizon hauekin. 36Oraindik orain atera zen Teudas#5,36-37 Teudas eta Judas galilearra: Gizon hauen matxinadak kristau-aroko lehen urteetan gertatuak dira. Erromako agintearen aurka eta Israelen teokrazia ezartzearen alde borrokatu ziren. Judasen mugimendu honek sorrarazi zuen zeloteen alderdia (ik. Mt 10,4 oh.). ere, norbait bazelako ustetan, eta laurehunen bat gizon bilduak zituen; baina hil egin zuten, eta haren jarraitzaile guztiak sakabanatu egin ziren, eta dena hutsean gelditu. 37Haren ondoren, erroldatzea egin zen garaian, Judas galilearra* atera zen, eta hainbat jende bereganatu zuen; baina hil egin zuten hura ere, eta jarraitzaile guztiak sakabanatu ziren. 38Beraz, hona nire aholkua: ez zaiteztela sar gizon hauekin; doazela. Hauen asmoa eta jarduera gizakiengandikoak badira, beren kasa desegingo dira; 39Jainkoarengandikoak badira, berriz, ezin izango dituzue desegin. Ez dakizuela gerta Jainkoarekin borrokan#Jainkoarekin borrokan 2 Kro 13,12; 2 M 7,19. aritzea!»
Haren iritzia onartu zuten. 40Eta, apostoluak deitu eta zigorkatu ondoren, Jesusi buruz hitzik esatea zorrotz debekatu zieten. Ondoren, askatu egin zituzten.#debekua 4,17-18; 5,28. 41Apostoluak Biltzar Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesusengatik sufritzeko duin aurkitu zituelako.#Jesusengatik sufritzeagatik pozik 21,13; Mt 5,10-12; 1 P 4,13.
42Eta, tenpluan nahiz etxez etxe#tenpluan, etxez etxe 2,46. berri ona hots egin 8,4.12.25.35.40; 10,36; 11,20; 13,32; 14,7.15.21; 15,35; 16,10. Jesus Mesias 2,36+., etengabe irakasten eta hots egiten zuten Jesus Mesias delako berri ona.

Currently Selected:

EGINAK 5: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy