YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 24

24
Kultuari buruzko xedapenak
Santutegiko argimutila
1Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi: 2«Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko argimutilarentzat, kriseiluak beti pizturik egon daitezen#argimutila eta olioa Ir 25,31-40; 27,20-21; 1 Sm 3,3. 3elkarketa-etxolan, itun-kutxa estaltzen duen errezelaz kanpotik. Aaron arduratuko da horietaz, gau osoan izioturik iraun dezaten Jaunaren aurrean. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun. 4Aaronek ipiniko ditu kriseiluak argimutilean, Jaunaren aurrean etengabe argi egin dezaten.
Jaunari eskainiriko ogiak
5«Hartu ogi-irin garbia, erre zortzina kiloko hamabi opil#Jaunari eskainiriko ogia Ir 25,30+. 6eta ezarri Jaunaren aurrean, urre garbizko mahai gainean, seina opileko bi lerrotan. 7Ipini lerro bakoitzean intsentsu garbia: Jaunaren ohorez, ogiaren ordez erreko den oroitzapen-opari izango da.#intsentsua 2,1. 8Larunbatero, betierean, ezarriko dituzte Jaunaren aurrean. Betiko betebeharra#24,8 betebeharra: H.h., ituna. izango dute hau israeldarrek. 9Opilak Aaroni eta beronen ondorengoei dagozkie eta toki sakratuan jango dituzte, guztiz sakratuak baitira, Jaunari eskainiriko opariak direnez gero. Betiko lege izango duzue hau».#toki sakratuan jan 6,9+.
Jainkoa madarikatu zuenaren zigorra. Talioi legea
10-11Bazen israeldarren artean ama israeldarra eta aita egiptoarra zituen gizon bat. Amak Xelomit zuen izena eta Dibriren alaba zen, Dan leinukoa. Behin batez, gizon hark, kanpalekuan israeldar batekin sesioan ziharduela, Jaunaren izena iraindu eta madarikatu zuen. Moisesengana eraman zuten#Jaunaren izena iraindu Ir 22,27. 12eta zaintzapean utzi, Jaunak berak erabakia adierazi arte. 13Jaunak agindu zion Moisesi: 14«Atera kanpalekutik ni madarikatu nauen hori; ezar biezaiote eskua buruan aditu dioten guztiek; gero, hil beza harrika israeldarren elkarte osoak.#harrika hil Zen 15,35-36; Jos 7,25; Eg 7,58. 15Israeldarrei, berriz, honako agindu hauek adieraziko dizkiezu:
«Jainkoa madarikatzen duenak bere bekatuaren ondorenak jasan beharko ditu: harrika hilko du elkarte osoak. 16Jaunaren izena iraintzen duenak heriotza-zigorra izango du. Etorkina nahiz bertakoa izan, Jaunaren izena iraintzen duenari heriotza emango diote.
17«Norbait hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.#Norbait hil Ir 20,13+.
18«Beste baten aberea hiltzen duenak abere bizia itzuliko du hildakoaren ordain.#aberearen ordaina Ik. Ir 21,33-34; 22,13.
19«Norbaitek herritarra zauritzen badu, zauri berdina egingo diote berari:#Talioi legea Ir 21,23+. 20haustura hausturaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain; egin duen zauria egingo diote.
21«Aberea hiltzen duenak, aberea itzuliko du; gizakia hiltzen duena heriotzara emango dute.
22«Lege bat bera izango duzue etorkinarentzat eta bertakoarentzat, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa».#etorkina eta bertakoa 16,29+.
23Moisesek adierazi zizkien aginduok israeldarrei. Hauek Jauna madarikatu zuena kanpalekutik atera eta harrika hil zuten. Honela bete zuten Jaunak Moisesi iragarritako erabakia.

Currently Selected:

LEBITARRENA 24: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in