YouVersion Logo
Search Icon

LEBITARRENA 10

10
Doluari buruzko arauak
1Aaronen seme Nadabek eta Abihuk, nork bere errautsontzia harturik, bertan sua egin eta intsentsua ezarri zuten; horrela, Jaunak agindu gabeko eskaintza aurkeztu zioten. 2Orduan, Jaunaren aurretik sua atera eta kiskali egin zituen; hantxe bertan hil ziren.#sua atera Zen 16,35; 2 Erg 1,10-14. Ik. 9,24+. 3Moisesek Aaroni esan zion: «Horretaz ari zen Jauna hau esatean: Hurbiltzen zaizkidanek nire santutasuna errespetatu behar dute eta ni ohoratu herri osoaren aurrean».
Aaron isilik gelditu zen#10,3 isilik gelditu zen: Honela ere itzul daiteke: hiletak jo zituen..
4Gero, Moisesek Aaronen osaba Uzielen seme ziren Mixaeli eta Elitzafani dei egin eta esan zien: «Zatozte! Kendu zeuen ahaideen gorpuak santutegi aurretik eta atera kanpalekutik».
5Hurbildu ziren haiek eta, beren tuniketan bildurik, kanpalekutik atera zituzten, Moisesek agindu bezala.
6Moisesek esan zien Aaroni eta Eleazar eta Itamarri, haren beste bi semeei: «Zuek ez utzi ilea harro eta ez urratu jantziak, dolua adierazteko#10,6 dolua adierazteko: Apaizek debekatuak dituzte Israelen ohiko diren dolu-keinuak, Jaunari bereziki sagaratuak daudelako., zuek hil eta Jauna elkarte osoaren aurka haserretzea nahi ez baduzue. Israeldar guztiek, zuen senideek, egingo dute dolu, Jaunak suaz hil dituen horiengatik;#ilea harro Ez 44,20. jantziak urratu Has 37,34; 2 Sm 1,11; Jb 1,20. Jaunaren haserrea Zen 32,13; Jos 23,16; 2 Kro 25,15; 28,11.13; Jn 3,36+. 7zuek ez aldendu elkarketa-etxolaren sarreratik, hil nahi ez baduzue, olioz Jaunari sagaratuak baitzaudete».
Moisesek agindu bezala egin zuten.#olioz sagaratuak 8; 21,12.
Alkohol-edariei buruzko arauak
8Honela mintzatu zitzaion Jauna Aaroni: 9«Zuk eta zure semeek, elkarketa-etxolan sartu behar duzuenean, ez duzue ardorik, ez alkohol-edaririk edango, hil nahi ez baduzue.#alkohol-edariak Is 28,7; Ez 44,21. 10Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun; horrela, zer den sakratu eta zer profano, zer garbi eta zer kutsatu bereizi ahal izango duzue,#zer garbi eta zer kutsatu 11—15; Ez 44,23. 11eta nik, Jaunak, Moisesen bidez emandako legeak israeldarrei irakasteko gai izango zarete».#apaizak irakasle Dt 33,10; Ez 22,26; Ag 2,11-13; Ml 2,6+.
Oparigaiak jateari buruzko arauak
12Moisesek Aaroni eta honi gelditzen zitzaizkion semeei, Eleazar eta Itamarri, esan zien: «Hartu labore-oparia, Jaunaren ohorez erretako oparitik gelditua, egin legamia gabeko ogiak eta jan aldare ondoan; guztiz sakratua denez,#labore-oparia 2,1+. 13toki sakratuan jango duzue. Horixe da Jaunaren ohorez erretako oparitik zeuri eta zure semeei dagokizuen partea, Jaunak agindu zidan bezala.#toki sakratuan jan 6,9+. 14Israeldarrek elkartasun-oparitzat eskainitako aberearen bularra eta izterra ere, Jaunari aurkeztua bata eta zuentzat aparte utzitakoa bestea, toki garbian jango dituzue zeuk eta zure seme-alabek. Horixe da israeldarren elkartasun-oparietatik dagokizuen partea.#bularra eta izterra 7,30-34. 15Izterra eta bularra Jaunaren ohorez erretako oparien gantzarekin batera eramango dituzte eskaintzaileek eta, errituzko aurkezpen-keinua eginez, Jaunari aurkeztuko. Zeuri eta zure semeei dagokizuen partea da betiko, Jaunak agindu bezala».#zuen partea 7,34+.
16Moisesek barkamen-opariko akerraz galdegin zien orduan, eta jadanik errea zela jakin zuen. Haserretu egin zen Moises Aaronen seme Eleazar eta Itamarren kontra, eta esan zien:
17—Zergatik ez duzue barkamen-oparigaia toki sakratuan jan? Guztiz sakratua da, elkartearen errua kentzeko eta Jaunaren aurrean haren aldeko barkamen-ohikunea egiteko Jaunak zuei emana. 18Akerraren odola santutegi barrura eramana izan denez gero, toki sakratuan jan behar zenuten, agindu nizuen bezala.
19Aaronek erantzun zion:
—Zuk dakizu zer gertatu zaidan gaur, israeldarrek Jaunaren aurrean beren barkamen-oparia eta erre-oparia eskaini dituzten egun honetan. Ontzat emango ote zuen Jaunak gaur nik barkamen-oparigaia jatea?#10,19 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.
20Ontzat eman zuen Moisesek erantzuna.

Currently Selected:

LEBITARRENA 10: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in