YouVersion Logo
Search Icon

EPAILEAK 20

20
Benjamindarrak zigortzeko borroka
1Israeldarren elkarte osoa, iparraldeko Dandik hegoaldeko Beer-Xebarainokoa, baita Galaadekoa ere, Mitzpan#20,1 Dandik… Beer-Xebarainokoa: Israeldarren lurralde osoa adierazteko esaera. Mitzpa: Benjaminen lurraldekoa, Jerusalemdik iparraldera 13 km-ra. Beste Mitzpa bat Galaaden zegoen (10,17). batzartu zen, Jaunaren aurrean, gizon bakarra bailitzan.#Mitzpan batzartu 21,10; Ir 12,3; 16,1; 34,31; Lb 4,13, etab.; Zen 1,18; 22,18. 2Jainkoaren herriaren batzar hartan Israelgo leinu guztiak eta beren buruzagiak bildu ziren: laurehun mila gudari ziren, gerrarako trebatuak. 3Israeldarrak Mitzpan batzarturik zeudela jakin zuten benjamindarrek. Israeldarren batzarrak gaiztakeria hura nola gertatu zen jakin nahi izan zuen.
4Orduan, lebitar hark, hil zuten emakumearen senarrak, esan zuen: «Benjamineko Gibeara joan nintzen neure ohaidearekin, gaua bertan igarotzeko asmoz. 5Hortan, Gibeako jauntxoak asmo txarrez etorri zitzaizkidan eta etxea inguratu zidaten gauez. Ni hil nahi ninduten, baina nire ohaidea bortxatu zuten, hil arte. 6Orduan, ohaidearen gorpua hartu, zatikatu eta Israelgo lurralde guztietara igorri nituen puskak. Izan ere, israeldarrontzat zitalkeria higuingarria egin zuten haiek.#israeldarrontzat zitalkeria higuingarria Dt 22,21+. 7Hemen zaudeten israeldarrok, hitz egin zeuen artean eta hartu erabakia».
8Herri osoak, aho batez, esan zuen: «Ez dadila inor ere joan bere oihal-etxolara, ez dadila itzul bere etxera. 9Gibea hiriari eraso egin behar diogu, nork egin zozketatu ondoren. 10Eta Israelgo leinu guztietan ehunetik hamar, milatik ehun, hamar milatik mila lagun bereiziko ditugu, Israelen halako itsuskeria egin duen Benjamingo Gibeari erasoko diotenei janaria ekar diezaieten».
11Horrela, Israelgo gizon guztiek bat egin zuten, Gibea hiriaren kontra joateko.
12Israeldar leinuetakoek mandatariak bidali zituzten Benjaminen leinuaren lurralde osora, esatera: «Nolako gaiztakeria gertatu da zuen artean? 13Tira, emazkiguzue Gibeako gizon maltzur-gaizto horiek; hil egin behar ditugu, Israeldik gaitz hori kentzeko».
Baina benjamindarrek ez zieten entzun nahi izan beren senide israeldarrei.#Israeldik gaitz hori kendu Dt 13,6+. 14Alderantziz, benjamindar hirietatik Gibeara bildu ziren, israeldarren kontra borrokatzeko. 15Hogeita hamasei mila gudari zenbatu zituzten egun hartan hirietatik etorriak, Gibeako bertako bizilagunak sartu gabe. 16Horien guztien artean baziren aukerako zazpiehun gizon ezkerti#20,16 ezkerti: H.h., eskuineko eskua erabiltzen ez zutenak (ik. 3,15 oh.).; bakoitzak habailaz harria jaurti eta ile bat ere jo zezakeen, hutsik egin gabe.
17Zenbatu zituzten israeldar gudariak ere: benjamindarrak sartu gabe, laurehun mila gudari ziren, ezpata erabiltzen trebeak.
18Israeldarrek Betelera#20,18 Betel: Hitz honek hebreeraz Jainkoaren etxea esan nahi du; santutegi hau Jerusalemdik iparraldera 17 km-ra zegoen. Bertan izana zen Jakob (ik. Has 28,10-22; 31,13; 35,1-15); Jeroboam erregeak urrezko zekorra ezarriko zuen han (1 Erg 12,28-33); Amos eta Oseas profetek gaitzetsi egingo zuten hango kultua (Am 3,14; 4,4; 5,5-6; Os 10,15). Azkenik, Josias erregeak desegingo zuen K.a. 622an (2 Erg 23,15-18). igo eta kontsulta egin zioten Jaunari:
—Gure leinuetarik zeinek abiatu behar du lehenengo benjamindarrei erasotzera?
Jaunak erantzun zien:
—Lehenengo, Judak.#Betelera 20,26; 21,2-4. zeinek abiatu behar… Judak 1,1-2.
19Biharamun goizean, israeldarrek jaiki eta Gibeatik hurbil ezarri zuten kanpalekua 20eta guda-lerrotan antolatu ziren, Gibearen aurrez aurre, benjamindarrei erasotzeko. 21Baina benjamindarrek Gibeatik irten eta hogeita bi mila gizon israeldarri lur joarazi zieten.
22-23Orduan, israeldarrak Betelgo santutegira#20,22-23 Betelgo santutegira: H.h., Jaunaren aurrera. igo eta negarrez ari izan ziren arratsa arte. Ondoren, Jaunari kontsulta egin zioten:
—Ekin behar al diogu berriro geure senide benjamindarren kontrako borrokari?
Jaunak erantzun zien:
—Ekin!
Beraz, israeldar gudarostea, bizkorturik, guda-lerrotan antolatu zen berriro, lehenengo borrokaldia egina zuten toki berean.#negarrez (Jaunaren aitzinean) 2,4; 21,2; Zen 11,4; 14,1; 1 Sm 11,4; Esd 10,1. 24Biharamunean, israeldarrak benjamindarrengana hurbildu ziren.
25Baina bigarren egun hartan ere benjamindarrek Gibeatik atera, eraso eta lur joarazi zieten hemezortzi mila israeldarri, denak gudari trebeak ziren arren.
26Orduan, israeldar guztiak eta gudarostea Betelera berriro igo eta Jaunaren aurrean eseriak egon ziren, negarrez eta baraurik arratsalde arte; gero, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zizkioten Jaunari.#Jaunaren aurrean eseriak Is 3,26; 47,1; Sal 137,1; Esd 9,3. eta barau egin 1 Sm 7,6; 2 Sm 12,16. Ik. Jb 2,13. 27Israeldarrek kontsulta egin zioten Jaunari; izan ere, egun haietan Betelen zegoen Jainkoaren itun-kutxa 28eta Aaronen ondorengoetakoa zen Eleazarren seme Pinhasek zuen kultu-zerbitzua. Honako hau galdegin zioten Jaunari:
—Ekin behar al diogu berriro geure senide benjamindarren kontrako borrokari ala utzi egin behar dugu?
Jaunak erantzun zien:
—Ekin! Eta bihar eskura emango dizkizuet.#Pinhas Zen 25,10-13.
29Israeldarrek zelatan jarri zituzten gudari batzuk Gibea inguruan.#zelatan 9,34; Jos 8,4. 30Aurrekoetan bezala, hirugarren egun hartan ere, israeldarrak guda-lerrotan jarri ziren, benjamindarren kontra borrokatzeko eta Gibea hiriari erasotzeko.
31Atera ziren benjamindarrak israeldarrei aurre egiteko eta urrutiratu egin ziren beren hiritik. Aurrekoetan bezala, israeldarrak hiltzen hasi ziren landan, Betelerako bidean eta Gibearako bidean; hogeita hamarren bat israeldar bota zituzten.#hiritik urruti atera Jos 8,6.16. 32Benjamindarrek zioten: «Menperatu ditugu aurrekoetan bezala». Israeldarrek, aldiz, zioten: «Egin dezagun ihes; horrela, erakarri egingo ditugu, hiritik urrunaraziz bideetan zehar».
33Israeldarrak beren tokiak utzirik, guda-lerrotan antolatu ziren Baal-Tamar hiriaren aurrean. Zelatan zeuden israeldarrek, beren gordelekua utzirik, babesik txikiena zuen aldetik#20,33 babesik… aldetik: Honela ere itzul daiteke: Gibeako goi-lautadatik edo mendebaldetik. eraso zioten hiriari. 34Bitartean, aukerako hamar mila gudari, Israel osokoak, Gibearen aurrez aurre jarri ziren. Gudua latza izan zen eta benjamindarrak ez ziren ohartu gainera zetorkien hondamenaz. 35Jaunak hondatu egin zituen benjamindarrak israeldarren aurrean. Hogeita bost mila eta ehun benjamindar gudari trebe hil zituzten egun hartan israeldarrek. 36Orduan konturatu ziren benjamindarrak galduak zeudela.
Borrokaren xehetasunak
Israeldarrek atzera egin zuten benjamindarren aurrean, Gibeari erasotzeko gorderik zeuden zelatariengan baitzuten konfiantza.
37Zelatariek eraso zioten oldarka Gibeari, zabaldu ziren eta hiriko jende guztia hil zuten ezpataz.
38Israeldar gudariek eta zelatariek hitza emana zioten elkarri, zelatariek ke-seinalea igoaraziko zutela hiritik 39eta israeldar gudariek, orduan, aurre egingo zietela benjamindarrei. Hauek, ordurako, hilak zituzten hogeita hamarren bat gizon israeldar eta pentsatzen ari ziren, aurreko gudukatzeetan bezala, menderatuak zituztela israeldarrak. 40Baina ke-seinalea hiritik gora ateratzen hasi zenean, benjamindarrek atzera begiratu eta hiri osoa zerurainoko sugarretan zegoela ikusi zuten.#ke-seinalea Jos 8,20.
41Orduan, israeldarrak itzuli ziren eta benjamindarrak izuturik gelditu, ikusi baitzuten nolako hondamena zetorkien. 42Eta ihesari eman zioten israeldarren aurretik, basamorturako bidea hartuz; baina israeldarrek eta hiritik zetozen beste gudariek, bien erdian harrapaturik, xehatu egin zituzten 43benjamindarrak, eta inguratu, pertsegitu eta Gibearen ekialderaino atsedenik eman gabe oinperatu zituzten. 44Hemezortzi mila gudari benjamindar ausart erori ziren. 45Atzea eman eta basamorturantz, Rimon harkaitzerantz, ihes egin zutenetarik ere bost mila gizon harrapatu zituzten bidean israeldarrek eta gainerakoak Gidomeraino#20,45 Gidom: Ez dakigu zein toki zen hau. Honela ere itzul daiteke: denak sakabanatzeraino. pertsegitu, beste bi mila hilez.
46Egun hartan hogeita bost mila gudari benjamindar erori ziren, denak gizon ausartak. 47Atzera egin eta Rimon harkaitzeraino ihes egitea lortu zutenak seiehun gizon izan ziren, eta lau hilabetez egon behar izan zuten bertan.
48Israeldarrak, benjamindarren kontra itzulirik, hiriz hiri ibili ziren, gizonak nahiz abereak eta aurkitzen zuten guztia ezpataz hilez. Eta su eman zieten aurkitu zituzten hiri guztiei.#gizonak nahiz abereak Ik. Dt 2,34-35.

Currently Selected:

EPAILEAK 20: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy