YouVersion Logo
Search Icon

ISAIAS 32

32
Zuzenbidezko erregetza
1Hara, zuzenbidez aginduko duen
erregea izango da,
eta zuzenbidez gobernatuko duten
gobernariak.#errege zuzena 9,6; 11,3-5; Jr 23,5-6. zuzenbidez gobernatuko dutenak 1,21-27; 28,6.
2Haietako bakoitza
haizetean babes izango da,
ekaitzean aterpe;
lurralde lehorrean ubidea bezala,
basamortuan harkaitz handi baten
geriza bezala.#babes, aterpe 16,4; 25,4.
3Ikusi behar dutenek begiak zabalik,
entzun behar dutenek
belarriak erne izango dituzte.#begiak zabalik 35,5. Ik. 6,10; 30,10.
4Buruarinak
burutsu izaten saiatuko dira,
hizmotelak
bizkor eta garbi mintzatuko.
5Zentzugabea
ez da jatortzat hartuko,
ezta makurra ere prestutzat.#Zentzugabea ez jatortzat hartuko 5,20.
6Izan ere,
zentzugabeak zorakeria ahoan,
eta asmo txarrak besterik ez
barruan;
Jaunaz arduratu gabe bizi da
eta hari irainka mintzo;
gose dena hutsik bidaltzen du
eta egarri denari
ez dio edaten ematen.#zentzugabeak zorakeria ahoan Sal 14,1; Es 15,2.
7Maltzurra, berriz,
azpijokoz ari da
eta zitalkeriaz baliatzen,
dohakabe eta behartsuen
eskubideak gezurrez deuseztatzeko.#Maltzurra azpijokoan Mi 2,1; Sal 10,2.7-11.
8Jatorrak, ostera, asmo jatorrak,
eta egintzak ere jatorrak.
Jerusalemgo emakumeen aurka
9Emakume arduragabeok,
ea, entzun nire esana!
Andre axolagabeok,
aditu nire mezua!#Emakume axolagabeak 3,16-24; Am 4,1-3; 6,1.
10Orain axolagabe bizi zarete,
baina urtebete igaro eta laster
dardara egingo duzue,
mahats-biltzea amaituko baita
eta ez da gehiago uztarik izango.
11Izan ikara, arduragabeok!
Egin dardara, axolagabeok!
Erantzi, kendu soineko horiek,
eta estali dolu-jantziz.#estali dolu-jantziz 15,3; 22,12; 37,1-2; Jr 4,8+.
12Jo bularra eta egin dolu:
landa zoragarri
eta mahasti emankorrak
amaitu dira eta;
13sasi eta laharrak haziko dira
nire herriaren lurraldean;
dolu egin, bai,
alaitasunez beterik zeuden
etxeengatik,
hiri festazaleagatik.#hiri festazalea 22,2.13.
14Errege-jauregia utzi egingo dute,
hiri jendetsua hutsik geldituko da;
Ofel auzoa eta zaintzeko dorrea#32,14 Ofel auzoa: Jerusalemgo auzoa, tenpluaren hegoaldean kokatua. zaintzeko dorrea: Ne 3,26-27an aipatua izan daiteke.,
betiko hondaturik,
basastoen etzaleku atsegin
eta artaldeen larre-toki bihurtuko.#hiria hutsik 24,10-11. larre-toki bihurtua 7,25+.
Bakea, justiziaren ondorio
15Baina, azkenik,
Jaunak bere espiritua
isuriko digu goitik berriro.
Basamortua baratze bihurtuko da
eta baratzea baso.#Jaunak espiritua isuriko 11,2-9; 44,3; Ez 37,9-10; Jl 3,1-2. Basamortua baratze 29,17+.
16Eta batean zein bestean
zuzenbidea eta justizia nagusi.
17Justiziak bakea ekarriko du,
patxada eta konfiantza betiko.#Justizia eta bakea 9,6; Sal 72,2-3; 85,11-12; St 3,18. patxada eta konfiantza 30,15; 33,15-16.
18Nire herriak bakea,
konfiantza eta lasaitasuna
izango ditu egoitza eta bizileku,
19nahiz eta basoa mozturik erori#32,19 basoa mozturik erori: Zenbait eskuizkriburen arabera; testurik hedatuenak basoan txingorra egin dio; baina tx.aren esanahia iluna da.
eta hiriak hondoa jo.
20Zorionekoak zuek!
Uraren ondoan ereingo duzue,
asto eta idiak larrean libre utziko.#Zorionekoak 30,18.

Currently Selected:

ISAIAS 32: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy