OSEAS 14
14
1Samariak#14,1 Samaria: Ik. 7,1 oh. hartuko du
bere erruaren zigorra,
Jainkoaren aurka altxatu baita:
bizilagunak ezpataz eroriko dira,
haurrak sarraskitu egingo dituzte,
haurdunei sabela irekiko.#zigorra 5,2+. haurrak, haurdunak 10,14+; 2 Erg 8,12; 15,16; Am 1,13.
«Urrundua dut haiengandik haserrea»
2Itzul zaitez, Israel,
zeure Jainko Jaunarengana,
bekatuan estropezu egin baituzu.#Itzuli 2,9+.
3Itzul zaitezte Jaunarengana,
egiozue otoitz honela:
«Barkatu bekatu guztiak,
hartzazu onez
gure aitorpenaren oparia#14,3 gure aitorpenaren oparia: H.h., geure ezpainak eskaintzen dizkizugu zezen (gisa)..
4Asiriak ez gaitzake salba.
Ez dugu ustea
guda-zaldietan jarriko
eta geure eskuz eginari
ez diogu “Geure Jainko” esango.
Zuk bakarrik diozu erruki
umezurtzari».#Asiriak ez 5,13+. Ez ustea guda-zaldietan 1,7+. ez eskuz eginari 8,4; Is 44,9-17; Jr 2,28; 10,3-5. Geure Jainko esango 2,10; Ir 32,4.8; 1 Erg 12,28; Is 44,17; Jr 2,27. umezurtzari erruki Ir 22,21-23; Sal 68,6; 146,9.
5Jaunak dio:
«Desleialtasuna sendatuko diet,
bihotz zabalez maiteko ditut,
urrundua baitut
haiengandik haserrea.
6Ihintza bezala
izango naiz Israelentzat;
lilia bezala loratuko da
eta Libanoko zuhaitzek bezalako
sustraiak botako ditu.#Israel berritua Is 27,6.
7Kimuak botako ditu;
haren ederra olibondoarena
bezalakoa izango da,
haren usaina
Libanokoa bezain gozoa.
8Haren itzalpean biziko dira berriro;
garia bezala biziberrituko dira,
mahastia bezala loratuko
eta Libanoko ardoa bezain
ospetsu izango.
9Efraimek esango du:
“Zer axola niri sasijainkoak
jadanik?”
Nik, Jaunak, erantzuten diot
eta ardura dut berari buruz.
Zipresaren antzeko naiz ni,
beti berde:
niregandik datorkizu fruitua».#sasijainkoak 2,10+; 4,17. Ik. 2 Ko 6,16. Jaunak erantzun 2,23+.
Irakurleari azken oharra
10Jakintsuak uler beza hau guztia,
burutsuak jaso beza esanahia.
Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,
zintzoak haietan ibiliko dira;
bihurriek, berriz,
beraietan estropezu egingo.#Jakintsuak uler beza Jr 9,11; Sal 107,43; Koh 8,1.
Currently Selected:
OSEAS 14: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso

: