YouVersion Logo
Search Icon

HEBREARREI 12

12
Iraun bekatuaren kontrako borrokan
1Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz#12,1 testiguz: 11. kap.an aipaturikoak dira, beren bizitzaz eta irakaspenez fedearen aitorpena egin zutenak; ez dira, beraz, gure lasterketaren ikusle huts. inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari. 2Jar ditzagun begiak geure fedearen iturburu eta betetzaile dugun Jesusengan; honek, itxaro zuen zorionagatik, gurutzean hiltzea onartu zuen, heriotza lotsagarria zela kontuan hartu gabe, eta orain Jainkoaren tronuaren eskuinaldean eseria#12,2 itxaro zuen zorionagatik: Honela ere uler daiteke: aurrean zuen zorionaren ordez (zorionari uko eginez). eskuinaldean eseria: Ik. 1,3 oh. dago. 3Gogora ezazue, bada, bekatarien aldetik halako eraso gogorra jasan zuen hura, adorea galdu eta etsi ez dezazuen. 4Ez zarete oraindik bizia galtzeraino iritsi bekatuaren kontrako zeuen borrokan.
Jainkoak seme-alabak bezala zentzatu
5Ahaztu egin duzue seme-alabei bezala ematen zaizuen aholkua:
Ene seme, ez baztertu
Jaunaren zentzarazpena,
ezta adorea galdu ere
agiraka egiten badizu, # Ene seme… Es 3,11-12.
6 maite duena baitu Jaunak
zentzarazten
eta semetzat hartzen duena
du zigortzen.
7Jasaten duzuena zuek zentzarazteko da; Jainkoak seme-alaba bezala tratatzen zaituzte. Izan ere, zein seme-alaba ez du aitak zentzarazten?#aitak seme-alabak zentzarazten Dt 8,5; 2 Sm 7,14. 8Zentzarazten ez bazaituzte, denak zentzarazi ohi diren bezala, ez zarete nonbait benetako seme-alaba, sasiko baizik. 9Lurreko gurasoak begirunez hartzen genituen, zentzarazten gintuztenean; arrazoi gehiagoz jarri behar dugu, bada, zeruko Aitaren menpe, bizia iristeko. 10Gurasoek bizitza labur honetarako eta beren irizpideen arabera zentzarazten gintuzten; Jainkoak, ordea, hobea den zerbaitetarako, haren santutasunean parte har dezagun, alegia. 11Egia esan, mementoan edozein zentzarazpen mingarri da eta ez pozgarri; baina, gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.
12Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak,#sendotu beso ahulduak Is 35,3. 13eta ibil zaitezte bide zuzenean, hanka okerra hauts ez dadin, sendatu baino#12,13 sendatu baino: 12-13ko irudiek lasterketa (1. tx.) gogorarazten dute berriro, eta gutunaren azken atala iragartzen..#ibili bide zuzenean Es 4,26.
KRISTOREN OPARIAREN FRUITUAK KRISTAU BIZITZAN (12,14—13,19)
Leial eutsi kristau-bokazioari
14Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.#Saia bakean bizitzen Sal 34,15; Erm 12,18+. 15Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi.#landare pozoitsua Dt 29,17. 16Ez bedi izan zuen artean lizunik nahiz erlijiogaberik, Esau bezala; janari batengatik saldu baitzuen hark bere lehen-semetza.#Esau Has 25,33. 17Badakizue geroago bedeinkazioa eskuratu nahi izan zuela, baina ez zuen lortu, eta, negarrez erregutu bazion ere, ez zuen aitaren asmoa aldatzeko modurik izan.#Esauk oinorde-bedeinkazioa lortu nahi Has 27,34.
18Zuek ez zarete hurbildu, israeldarrak bezala, uki daitekeen mendi batera#12,18 uki daitekeen mendi batera: H.h., uki daitekeenera. Uki daitekeen errealitate ere itzul daiteke. 18-21 tx.etan Sinai mendiko agerpenean (ik. Ir 19,1-25) gertatu ziren fenomenoak ditu gogoan idazleak., su kiskalgarria, laino itxia, ilunpea eta ekaitza zeuden mendira;#Sinai mendia Ir 19,16-21; 20,18-21; Dt 4,11-12; 5,23. 19ez duzue entzun turuta-hotsik, ezta ahotsik ere. Ahotsa entzun zuten israeldarrek gehiago ez ziezaiela hitz egin eskatu zuten, 20ezin baitzuten jasan agintzen ziena: Mendia ukitzen duenari, aberea izanda ere, harrika emango diote.#Mendia… Ir 19,12-13.
21Hain zen izugarria ikuskaria, non Moisesek berak ere honela baitzioen: Beldur-ikaraz nago.#Beldur-ikaraz nago Dt 9,19.
22Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,#zeruko Jerusalem 11,10+. 23beren izenak zeruan idatzirik dituzten Jainkoaren lehen-semeen batzarrera, guztien epaile den Jainkoarengana, beren betera iritsi diren zintzoen espirituengana 24eta itun berriaren bitarteko den Jesusengana, Abelena baino indartsuago mintzo den odolaz garbitu gaituenarengana#12,24 odolaz garbitu gaituenarengana: H.h., odol zirtatura; Abelen mintzoa: Ik. 11,4..
25Kontuz, bada! Ez gutxietsi hitz egiten dizuena. Izan ere, lurrean hitz egin zienean gutxietsi zutenek zigorrari ihes egiterik izan ez bazuten, are gutxiago guk, zerutik hitz egitean bizkarra ematen badiogu! 26Orduan bere ahotsaz lurra dardararazi zuen Jainkoak hau hots egiten digu orain:
Oraindik beste behin,
lurrari ez ezik,
zeruari ere dar-dar eragingo diot. # Oraindik… Ag 2,6.
27 Oraindik beste behin hitzek hau adierazten dute: dar-dar egiten duten gauzak, eginak direnez, desagertu egingo direla#12,27 desagertu egingo direla: Honela ere uler daiteke: aldatu egingo direla., dar-dar egin ez dezaketenak bakarrik geldi daitezen. 28Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko#12,28 izan gaitezen esker oneko: Honela ere itzul daiteke: gorde dezagun dohain hau. eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz, 29su kiskalgarria baita gure Jainkoa.#su kiskalgarria da gure Jainkoa Dt 4,24; 9,3; Is 33,14.

Currently Selected:

HEBREARREI 12: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy