YouVersion Logo
Search Icon

HABAKUK 1

1
1Jainkoak Habakuk profetari agertu zion mezua.
Profeta laguntza eske oihuka
2Noiz arte ari behar dut, Jauna,
zuri erreguka, zuk entzun gabe?
Noiz arte ari behar dut oihuka
gogorkeriaren aurka,
zuk lagundu gabe?#gogorkeriaren aurka Jr 20,8; Jb 19,7. zuk lagundu ez Jr 14,9; Sal 18,42.
3Zergatik ikusarazten didazu
horrenbeste bidegabekeria?
Nola egon zintezke
zapalketari begira?
Hondamen eta gogorkeria
ugari aurrean,
auziak eta borrokak nonahi#1,3 auziak… nonahi: Honela ere itzul daiteke: auzia dagoen tokian, borroka nagusi edo auziak daude eta borrokak gora altxatzen du (ahotsa)..#Hondamen eta gogorkeria Jr 6,7; Am 3,9-10; Sal 55,10-12.
4Legeak ez du indarrik,
zuzenbidea oinperatua dago.
Gaiztoak inguratua dago zintzoa,
epai okerrak ematen dira.#zuzenbidea oinperatua Is 59,14. gaiztoak zintzoa inguratu Mi 7,2.
Jaunaren erantzuna: babiloniarren erasoa
5Honela dio Jaunak:
«Begira iezaiezue beste herriei,
ikusi;
harri zaitezte, harritu!
Gertatzeko baitago zerbait:
ez zenukete sinetsiko ere
kontatuko balizuete.#Ik. Eg 13,41. harri zaitezte Is 29,9.
6Horra,
babiloniarrak#1,6 babiloniarrak: VII. mendeaz gero, neo-babiloniarrak jarri ziren nagusi Ekialde Hurbil osoan, Nabukodonosorren erregealdian (K.a. 605-562) batik bat. jaikiaraziko ditut,
herri bihotz-gogor eta ausarta.
Bazterrik bazter dabiltza munduan,
besteren lurraldeak
berentzat hartuz.#babiloniarrak jaikiaraziko 2 Erg 24,2-4; Jr 5,15-17; 25,9-11; 27,6-7; 51,20-23; Am 3,11.
7Herri izugarri eta ikaragarria:
berak ezartzen ditu
legea eta nagusitza.#berak legea ezartzen 1,11; Is 10,13.
8Haren zaldiak
lehoinabarrak baino bizkorrago,
gauez ateratzen diren
otsoak baino amorratuago.
Haren zaldunak lasterka datoz,
urrutitik, hegan,
arranoa harrapakinaren
gainera bezala.#gaueko otso So 3,3.
9Hor datoz denak
gogorkeriaz beterik,
aurpegia beti aurrera#1,9 aurpegia beti aurrera: Honela ere itzul daiteke: haien aurpegien sugarra mendebal-haizearen antzeko.;
itsas hondarra bezainbat preso
egiten dute.
10Erregeak isekaz darabiltzate,
handikiei irri egiten.
Gotorlekuek barregura
ematen diete,
ondoan lur-pilak eginez
hartzen baitituzte.
11Haizea bezala, batera nahiz bestera,
aurrera doaz.
Indarra dute beren jainko#1,11 Tx.aren esanahia iluna da. Azken zatiko hebreerazko testua honela itzul daiteke: errudun bihurtzen da bere indarra jainko duena.».#Indarra jainko 1,7; Is 10,13; Jr 17,5.
Profetak berriro Jaunari dei
12Ez ote zara zu, Jauna,
betidanik nire Jainko santu,
heriotzaren garaile#1,12 heriotzaren garaile: Hebreerazkoak ez gara hilko dio; itzulpen aramear batek, ordea, ez zara hiltzen dakar.?
Jauna, nire harkaitza,
zeuk hartu dituzu babiloniarrok
zeure epaia betetzeko,
zeuk eman diezu indarra
gu zigortzeko.#zu betidanik Jainko Dt 33,27; Sal 90,1-2; 93,2. Jainko santua Is 1,4+; 6,3; Sal 22,4. harkaitza Sal 28,1+.
13Garbiegi dituzu begiak
gaiztakeria aurrean edukitzeko,
jasanezineko duzu zapalketa.
Nolatan zaude, bada,
maltzur horiei begira?
Nolatan isilik, gaiztoak zintzoa
irensten duen bitartean?#Garbiegi begiak 1,3; Sal 5,5-6. Nolatan isilik? Sal 35,22-24.
14Itsasoko arrain
edo nagusi gabeko narrasti bailiran
darabiltzazu gizakumeak.
15Nola amuak arraina,
hala dute babiloniarrek
jendea harrapatzen:
sareetara erakarri
eta biltzen dituzte.
Orduan jai egiten dute
pozez jauzika.#arrainak bezala Jr 16,16; Ez 12,13; 17,20.
16Sakrifizioak
eskaintzen dizkiete sareei,
intsentsua erretzen,
janari gozo eta oparoa
eman dietela eta.
17Behin eta berriz sareak hustuz,
herriak gupidagabe hiltzen
jarraituko ote dute?

Currently Selected:

HABAKUK 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy