YouVersion Logo
Search Icon

HASIERA 31

31
Jakob Labanengandik ihesi
1Aditu zuen Jakobek Labanen semeek ziotena: «Jakobek beretzat hartu du gure aitarena zen guztia eta horrela lortu ditu aberastasun hauek guztiak». 2Ikusten zuen Jakobek Labanen begitartea ere, eta ohartu zen haren jarrera ez zela ordu artekoa bezalakoa.
3Orduan, Jaunak esan zion Jakobi: «Itzul zaitez zeure arbasoen lurraldera, zeure ahaideengana: ni zeurekin izango nauzu».#ni zeurekin izango 26,3+.
4Jakobek deitu zituen Rakel eta Lea bere artaldea zeukan lekura, 5eta esan zien:
—Zuen aitaren begitartea ikusirik, ohartu naiz ez dela niretzat lehengoa bera; baina neurekin dut neure aitaren Jainkoa. 6Badakizue ongi ahalegin guztiaz zerbitzatu dudala zuen aita. 7Baina berak engainatu egin nau eta hamar bider, gutxienez, aldatu du nire lansaria; Jainkoak, ordea, ez dio utzi niri kalterik egiten. 8«Pintoak izango dituzu lansari» zioenean, ardiek arkume pintoak egiten zituzten. «Marradunak izango dituzu lansari» zioenean, aldiz, ardiek arkume marradunak egiten zituzten. 9Honela, Jainkoak artaldea zuen aitari kendu egin dio, eta niri eman. 10Izan ere, ardiak ernaltzeko garaian hauxe ikusten nuen ametsetan: ardiak ernaltzen zituzten ahariak marradunak, pintoak eta nabarrak zirela. 11Jainkoaren aingeruak deitu zidan ametsetan: «Jakob!» «Hemen nauzu!», erantzun nion nik. 12Hark esan zidan: «Begira, ardiak ernaltzen dituzten ahari guztiak marradun, pinto eta nabarrak dira; izan ere, ikusi dut Labanek egin dizun guztia. 13Betelgo Jainkoa naiz ni. Han, olioa isuriz, oroitarria sagaratu zenidan eta promes egin#31,13 promes egin: Ik. 28,10-28.. Orain jaiki, irten lurralde honetatik eta zoaz zeure ahaideen herrialdera».#Betelgo promesa 28,18-22.
14Rakelek eta Leak erantzun zioten:
—Ez dugu jadanik hartzekorik ezer geure aitarenean. Izan ere, arrotz gisa hartzen gaitu. 15Ez al gaitu, bada, saldu eta zuk guregatik eman zenuen diru guztia#31,15 guregatik eman zenuen dirua: Labanek ez die eman alabei ohituraren arabera zegokien dotearen zatia. jan? 16Horregatik, Jainkoak gure aitari kendu dizkion aberastasunak gureak eta gure seme-alabenak dira. Egizu, beraz, oraintxe bertan, Jainkoak esan dizun guztia.
17Jaiki zen, bada, Jakob eta bere seme-alabak eta emazteak gamelu gainera igoarazi zituen. 18Eta Mesopotamian eskuratutako abere-talde eta ondasun guztiak hartu zituen, Isaak bere aitarengana, Kanaan lurraldera, itzultzeko. 19Bien bitartean, Laban artaldeari ilea moztera joana zelarik, Rakelek bere aitaren etxe-jainkoen irudiak#31,19 etxe-jainkoen irudiak: Hebreeraz terafim, familiaren babesle ziren jainkoen iruditxoak. ostu zituen.#etxe-jainkoen irudiak 31,34; 35,2-4; Jos 24,23; 1 Sm 7,3.
20Honela engainatu zuen Jakobek Laban aramearra, ez baitzion adierazi alde egiteko asmorik. 21Bere gauza guztiekin alde egin zuen. Jaiki, Eufrates ibaia igaro eta Galaadeko#31,21 Galaad: Jordanez ekialdera dagoen lurralde menditsua. mendirantz jo zuen.
Laban Jakoben ondoren
22Hirugarren egunean eman zioten Labani Jakoben ihesaren berri. 23Hartu zituen Labanek berekin bere ahaideak eta, zazpi egunez Jakoben atzetik ibili ondoren, Galaadeko mendian harrapatu zuen. 24Jainkoa ametsetan azaldu zitzaion Laban aramearrari, esanez: «Ez, gero, esan ezertxo ere#31,24 ezertxo ere: H.h., ezer ez, ez onik, ez txarrik. Gauza bera 29. tx.ean. Jakobi».
25Labanek atzeman zuenean, Jakob mendian zegoen kanpaturik. Laban ere bere ahaideekin Galaadeko mendi berean kanpatu zen. 26Labanek esan zion Jakobi:
—Zer egin duzu? Engainatu egin nauzu eta nire alabak guda-gatibu bailiran ekarri.#guda-gatibu bailiran Dt 21,10-14; 1 Sm 30,2; 2 Erg 5,2. 27Zergatik alde egin duzu isilka eta engainuz, niri ohartarazi beharrean? Pozez eta kantuz agurtuko zintudan danbolina eta zitara joz! 28Ez didazu neure alaba-bilobak#31,28 alaba-bilobak: H.h., semeak. Seme hitzak gure artean baino adiera zabalagoa du, iloba, biloba eta ondorengoak bilduz. Gauza bera 32. tx.ean. besarkatzen utzi; oso ergel jokatu duzu. 29Badut zuri kalte egiteko ahalbiderik, baina zuen arbasoen Jainkoak esan dit bart: «Ez, gero, esan ezertxo ere Jakobi». 30Aitaren etxera joateko irrikaz zeundela eta, zuk alde egitea, tira; baina zergatik lapurtu dizkidazu etxe-jainkoen irudiak?#etxe-jainkoen irudiak lapurtu 31,19.
31Jakobek erantzun zion Labani:
—Beldur nintzelako egin dut ihes, zeure alabak kendu egingo zenizkidala uste nuen eta. 32Zure etxe-jainkoen irudiei dagokienez, gutariko norbaiti aurkituko bazenizkio, hil egingo nuke halakoa. Begira gure ahaideen aurrean, gure ondasunen artean zurerik ba ote dagoen; hala balitz, hartu.
Jakobek ez zekien Rakelek jainko-irudiak lapurtu zituenik.
33Sartu zen Laban Jakoben oihal-etxolan, ondoren Learenean, gero beste bi mirabeenean, eta ez zuen ezer aurkitu. Atera zen Learen oihal-etxolatik eta Rakelenean sartu. 34Baina Rakelek hartuak zituen ordurako etxe-jainkoen irudiak eta gameluaren txalman ezarriak. Bera gainean zegoen eseria. Labanek oihal-etxola guztia arakatu zuen, baina ez zuen ezer aurkitu. 35Rakelek esan zion aitari: «Ez zaitez haserretu, ene jauna, zure aurrean jaikitzen ez banaiz, hilerokoarekin bainago».
Dena zehatz-mehatz arakatu arren, ez zituen etxe-jainkoen irudiak aurkitu.#hilerokoa Lb 15,19-20.
36Haserre jarri zen Jakob, eta Labani errieta egin zion, ozenki esanez:
—Zertan huts egin dut? Zein hoben egin dut zure aurka, niri halako amorruz erasotzeko? 37Nire ondasunak arakatzean, aurkitu al duzu ezer zeure etxeko gauzetarik? Hala bada, ekarri hona, nire eta zure ahaideen aurrera, eta erabaki dezatela hauek nork duen arrazoi! 38Hogei urte hauetan zeurekin izan nauzu; inoiz ere ez dute umerik galdu, ez ardiek, ez ahuntzek. Ez dut jan zure aharirik bat ere. 39Piztiek sarraskituriko abererik ez dizut ekarri: neuk ordaintzen nuen galera#31,39 neuk ordaintzen nuen galera: Jakob ez zegoen hori egitera behartua. Aberea sarraskitua izanaren frogak aurkeztuz gero, artzainak ez zuen kaltea ordaindu beharrik (ik. Ir 22,12 eta Am 3,12).; zuk, ordea, beti eskatu izan dizkidazu egunez nahiz gauez ebatsitako abereen kontuak. 40Beroak jaten ninduen egunez eta hotzak gauez. Loa ihesi zihoakidan begietatik! 41Halakoak izan ditut zurean iragan ditudan hogei urteak: hamalau urtez zerbitzatu zaitut zeure bi alabengatik, eta beste sei urtez abere-taldea izateko! Hamar aldiz aldatu didazu lansaria! 42Ene aitaren Jainkoa, Abrahamen Jainkoa, Isaaken Jainko izugarria, neure alde izan ez banu, esku-hutsik bidaliko nindukezun. Jainkoak, ordea, ikusi ditu nire atsekabea eta nire esku nekatuak, eta bart eman du erabakia#31,42 Isaaken Jainko izugarria: H.h., Isaaken Izua. Honela ere itzul daiteke: Isaaken Senidea. Edonola, Jainkoaren titulu hau hemen eta 53. tx.ean bakarrik azaltzen da. bart… erabakia: Labani ametsetan emaniko mezuaren bidez (ik. 31,24.29)..
Labanen eta Jakoben arteko hitzarmena
43Labanek erantzun zion Jakobi:
—Alaba horiek neureak ditut, haur horiek neureak, abere-talde hori neurea; ikusten dituzun guztiok neureak ditut. Zer egin diezaieket gaur neure alaba hauei eta berauen haurrei? 44Ea, egin dezagun hitzarmena biok; bera izango da lekuko bion artean.#hitzarmena 21,27+.
45Orduan, hartu zuen Jakobek harri bat eta oroitarritzat eraiki. 46Gero, bere ahaideei esan zien: «Bildu harri batzuk».
Bildu zituzten harriak eta pilan ezarri. Eta han jan zuten, harri-pilaren gainean. 47Labanek Jegar Sahaduta deitu zuen harri-pila hura; Jakobek, berriz, Galed. 48Labanek esan zuen: «Harri-pila hau dugu gaur bion artean lekuko». Horregatik, Galed, —hau da, «Harri-pila Lekuko#31,48 Harri-pila lekuko: Galaad lurraldearen izena Gal-ed — harri-pila lekuko — hitzen bidez argitzen da. Jegar Sahaduta (47. tx.) arameerazko itzulpena da.»— eman zion izen; 49Mitzpa#31,49 Mitzpa: Hitz-jokoa dago jatorrizkoan Mitzpa eta begira itzuli dugun hitzaren artean; baita Mitzpa eta 51 eta 52an oroitarri itzulitako hitzaren artean ere. —hau da, «Begiraleku»— ere eman zion izen Labanek, berak esandako honengatik: «Jaunak begira diezagula niri eta zuri, elkarrengandik urruntzean. 50Nire alabak gaizki erabiltzen badituzu eta nire alabez gain beste emazterik hartzen baduzu, inongo gizonik ez, baizik Jainkoa bera izango da lekuko nire eta zure artean».#Jainkoa lekuko Ep 11,10; 1 Sm 12,5; Jr 42,5.
51Beste hau ere esan zion Labanek Jakobi: «Hona harri-pila hau eta bion arte an eraiki dudan oroitarria. 52Harri-pila eta oroitarri hauek lekuko izanen dira hau adierazteko: ez zuk eta ez nik ez dugula asmo txarrik izan behar muga honetatik igarotzean. 53Abrahamen Jainkoa eta Nahorren Jainkoa, gure gurasoen Jainkoa, izan bedi epaile gure artean».
Orduan, Jakobek zin egin zuen bere aita Isaaken Jainko izugarriagatik. 54Sakrifizioa eskaini zuen Jakobek mendian, eta bere ahaideak otordura gonbidatu. Otordua egin ondoren, mendian igaro zuten gaua.

Currently Selected:

HASIERA 31: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy