EZEKIEL 17:22-23
EZEKIEL 17:22-23 EAB
Hau dio Jainko Jaunak: «Zedro garaiaren adaburutik hartuko dut neuk ere, kimu berri bat hartuko dut haren adar-puntatik, eta neuk landatuko dut mendi garai eta bikain batean. Israelgo mendi garaian landatuko dut; adarrak luzatuko zaizkio eta fruitua emango, zedro bikain bihurtuko da. Mota guztietako txoriek egingo dute habia bertan.

